HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Ekinn, “zure ametsak gauzatuz” programa badator…

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ekintzailea edota pertsona aktibo eta mugitua bazara, aukera paregabea duzu buruan bueltaka dabilzkizun ideia edota proiektuak gauzatzen hasteko. Urriaren 15ean programa berri bati hasiera emango diogu: EKINN “Zure ametsak gauzatuz”. Bertan, 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute, euren enpresa proiektua garatu eta konpetentzia pertsonal eta lidergo konpetentziak lantzeko aukera izango dutelarik.

Mondragon Team Academyren lankidetzaz garatuko da programa hau eta konpetentziak eta proiektuak gauzatzeko, Finlandiako Team Academyko metodologia erabiliko da.  Ez da irakaslerik izango, Team Coach-ak gidatuko dituzte parte hartzaileak. Ez da bulego edota klaserik izango, espazio irekiak izango dira.

Urritik ekainera bitarteko programa honetan parte hartu nahiko bazenu edota bertan enkajea izan dezakeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, hautaketa prozesuarekin irailean hasiko baikara.

 

Berrikuntza gunean bulego eta pabilioiak eskura

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hainbat dira Azaro Fundazioko enpresa haztegian dauden bulego eta pabiloiak. Enpresa sortu berrien kokaleku izan nahi du Enpresa Haztegiak, alokairu prezioan deskontu garrantzitsuak eskainiz.

Jarduera berri bat martxan jarri eta bertan kokatzen direnek, honako zerbitzu hauek dituzte eskura: bilera gelen erabilera, trebakuntza gela, bideokonferentziak egiteko aukera, beste hainbat enpresekin harreman sarea osatzeko aukera, Azaro Fundazioko teknikarien aholkularitza, e.a.

Negozio berriei euren ibilbidearen hasieran bultzada bat emateko aukera paregabea da. Deitu eta eskatu informazioa. Hona hemen Enpresa Haztegiko instalazioak argazkietan.

       

 

 

 

Ekintzaileen autoenpleguko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Bizkaiko Foru Aldundiak duen Autoenplegua Sustatzeko programaren deialdia uztailaren 13an ireki da eta urriaren 31ra bitartean egongo da zabalik. Programa honen bitartez, enpresaren funtzionamenduaren lehenengo urtean sortzen diren  gastuak finantzatu daitezke. Diru laguntzaren zenbatekoa 4.000 edo 5.000€ (emakume eta gizarte-bazterkeriaren egoeran dauden pertsonen kasuan) izan daiteke eta horretarako honako baldintza hauek bete behar dira:

• Lantokiko egoitza eta zerga helbidea Bizkaian izatea.

• Enpresa proiektua garatzeko aholkularitza jaso izana tokiko garapen agentzia, fundazio, elkarte,... aldetik.

• Enpresa kudeaketaren gaineko trebakuntza jasotzea.

Aipatu, Azaro Fundazioak irailean antolatuko duela dirulaguntza hau eskatu ahal izateko beharrezkoa den trebakuntza saio bat. Informazio gehiago nahi izanez gero:

Telefonoa: 94 616 91 72

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 23 1 2 3 4 5 6 7
week 24 8 9 10 11 12 13 14
week 25 15 16 17 18 19 20 21
week 26 22 23 24 25 26 27 28
week 27 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe