HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuko kide gara

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioa Euskadiko ekintzailetza komunitateko kide da jada, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuko eragile bezala homologatua izan baita. Zerbitzu hau, Euskadin ekintzailetzaren alorrean lanean ari diren erakunde zein eragileek atzemandako baliabideak koordinatzeko beharrari erantzuna emateko abiarazi da ekimena.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua, Euskadiko edozein jarduera ekintzailearen sorburu izan da. Eta honen emaitza da, Euskadi Emprende markaren sorrera, edozein ekintzailek edota ekintzailetzarekin harremana duen edozein erakundek behar dituzten irtenbideak sinbolizatzen dituen marka.

Erreferentzia eta babes puntu bat da, proiektu berriek har ditzaketen balizko bideak islatzen dituena. Proiekturik berritzaileenen sorreraren inguruan dauden zailtasunei erantzuna bilatzeko oinarri sendoa da. Euskadi Emprendek euskaldunon ekintzaile izaera indartu eta bultzatuko duen esparru bilakatu nahi du, erreferentzia bat Euskadin, baita edozein tokitako ekintzailearentzat ere.

 

“Compite Enpresak 2012” laguntza eskatzeko epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

SPRIren Compite Enpresak programaren 2012.urteko deialdia zabalik dago. Euskal Autonomi Erkidegoko enpresetan Lehiakortasuna Hobetuko duten ekintzak garatzea du xede, laguntza eskainiz Lehiakortasun Posizionamendu hobea bilatzen duten Proiektuak Gauzatzeko. Proiektu horiek elkarlanean arituko diren eta lurralde, sektore, balio-kate edo kluster irizpideen bidez antolatuko diren enpresa talde baten bidez garatu ahal izango dira; edo bestela, enpresek bakarka ere garatu ahal izango dituzte.

10 eta 250 langile bitarteko enpresentzat aukera ezin hobea da proiektu txikiak finantzatzeko. Merkatu berriren bat aztertu nahi izanez gero, produktuan hobekuntza txikiren bat egin, bezeroen bilaketan sakondu, hornitzaile edo/eta lehiakideen azterketa… hau da aukera proiektuak martxan jartzea, kanpo aholkularitzaren %50a eta enpresaren barne orduak finantzatzeko. Azaro Fundazioak era honetako lanak eskaintzen ditu, enpresa bakoitzaren beharrizanetara egokituz.

 

Enpresaren berrikuntza kudeatzeko gakoak. Manuel Olariaga, Tecnalia.

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Manuel Olariaga, Tecnaliako Berrikuntza eta Gizarte arloko Zuzendariaren esanetan, enpresa bakoitzak bere bidea egiten du eta egin behar du. Dena dela, berrikuntzaren kudeaketa zuzen baterako bost gako aipatzen ditu:

Erronkarekin konprometitutako giza-taldea. Jarrerak, kultura, informazio trukaketa... testuinguru egokiak diseinatu behar dira. Motibatutako pertsonak, baina aldi berean orientatuta daudenak. Erakundea orientatuta egon behar da. Zertan berritu nahi da, norantz jo nahi da...

Definitutako prozesua. Berrikuntzara bideratutako jarduerak sistematizatu egin daitezke. Berrikuntzak etengabeko burutazio sekuentzia bat izan behar du. Berrikuntza sistema baliabidez esleitu beharra dago, metodo bat eman behar zaio. Guzti honetarako erakundearen gorengo egituraren babesa eta uste osoarekin kontatuko duen berrikuntza arduradun bat izatea garratzitsua da.

Ideiei negozio dimentsioa eman. Ideiak ustiapen kontura heldu behar dira.

ELKAR: ELKARrekin lan egin, ELKARrekin sortu, ELKARbanatu... berritzeko ezinbestekoa delako berrikuntzari humiltasunez eta anbizioz aurre egitea. Beste gauza batzuei buruz dakitenekin lan egin behar da. Ez dakigu guzti-guztia.

Iraunkortasuna. Hau maratoi baten antzekoa da, horregatik egunero entrenatu beharra dago.

 

Enpresa bakoitzak bere bidea egiten du. Ez dago guztientzat kaferik”.

“Berrikuntza es da urrearen sukarra, honentzako parazetamola baino”.

“Ederra da teknologiari kudeaketa geruza bat eranstea”.

Manuel Olariaga. Tecnaliako Berrikuntza eta Gizarte arloko Zuzendaria.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 23 1 2 3 4 5 6 7
week 24 8 9 10 11 12 13 14
week 25 15 16 17 18 19 20 21
week 26 22 23 24 25 26 27 28
week 27 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe