HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

SPRIren Finantza-gaikuntza eta -babesa emateko programaren diru laguntza jaso dute eskualdeko sei enpresek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Spriren Finantza-gaikuntza eta –babesa emateko programaren diru laguntza jaso dute eskualdeko sei enpresak Azaro Fundazioaren eskutik. Programaren xedea honako hau da: Industria, Merkataritza eta Turismo alorreko enpresa eta autonomoei finantza-kudeaketan prestakuntza eta euskarria ematea, homologatutako aholkularien bidez. Prestakuntza teorikoa, prestakuntza praktikoa eta aholkulari/tutore homologatuen laguntza dira programak eskaintzen dituen urratsak. Azaro Fundazioa 2010.urtean bihurtu zen programa honen aholkulari homologatu eta ordutik hona eskualdeko 15 enpresak hartu dute parte programa honetan.

 

 

 

Enpresa Txiki eta Ertainen Elkargunea ospatu da maiatzaren 14ean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak maiatzaren 14.eguna aukeratu zuen Enpresa Txiki eta Ertainen bigarren elkargunea antolatzeko. Eskualdeko 12 enpresak hartu zuten parte jardunaldian. ETEn arlo komertziala hobetzeko helburua duen bigarren saioa izan zen maiatzean egindakoa, oraingo hobetan Prospekzioa salmenta puntuaren hasiera gaitzat hartuz. Partehartzaileen balorazio oso positiboa jaso zuen jardunaldiak. 2012.urterako antolatutako ETEntzako Elkarguneen hirugarren eta azken saioa urriaren 1ean egingo da, Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean, Merkatal lotura eta hazkundea hizpide hartuz.

 

Azaro Fundazioak Finlandiara bidaia egingo du Healthy Food aukerak ezagutzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Finlandia elikagai osasuntsuen esparruan Europako herrialderik aurreratuena izanik, Azaro Fundazioak herrialde horretan Healthy Food-aren inguruan egiten den lana ezagutzeko asmoz bisita bat egingo du. Bidaia hau, enpresekin elkarlanean aritzen diren erakundeek elikagai enpresen lehiakortasunerako erabiltzen dituzten metodologiak, proiektuen identifikazio, garapen eta negozio berriak martxan jartzeko metodologia eta dinamikak ezagutzeko helburuarekin prestatu da.   Gainera, Lea-Artibai eta ingurune hurbileneko enpresa sarearen artean egon daitezkeen sinergiak identifikatu eta elkarlana gauzatzeko akordioak bultzatzea ere aurreikusita dago; ekoizpen, banaketa, eta teknologi transferentzia akordioak lortzea, proiektu bateratuak martxan jartzeko aukerak identifikatzea eta sortzea...

Helburu hauek lortzeko hainbat erakunde, ikerketa zentro eta enpresetara egingo du bisita Azaro Fundazioak:

o   Helsinki Business and Science Park (HBSP)

o   VIIKKI FOOD CENTER

o   MTT Agrifood Research Center

o   VTT Technical Research Centre of Finland. Business from technology

o   Kalatukku E.Eriksson

o   Viking Seafood

o   Nofu Oy

o   FlowDrinks

o   Kruunu Herkku

o   Kokkikartano

Ekainaren 18 astean ezarriko ditu Azaro Fundazioak enpresekin lan egiten duten erakundeen artean eta Finlandia eta Lea-Artibai inguruko enpresen artean elkarlanak bultzatzeko oinarriak.

Ekaineko buletinean emango dira ezagutzera Finlandiako misioaren emaitzak.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 23 1 2 3 4 5 6 7
week 24 8 9 10 11 12 13 14
week 25 15 16 17 18 19 20 21
week 26 22 23 24 25 26 27 28
week 27 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe