HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Lea-Artibai Sarean, ekintzaileentzako hileroko networking dinamika arrakastatsua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko uztaila

Pasa den irailean Azaro Fundazioak Lea-Artibai Sarean eskualdeko ekintzaileei bideratutako egitasmo berria jarri zuen martxan, eta lehenengo ekintza hileroko topaketa batzuk antolatzea izan zen. Horrela, bukatzear dagoen ikasturte honetan zehar hilero topaketa ezberdinak ospatu dira, ekintzaileek beraien egunerokotasunerako interesgarriak bezala adierazi dituzten gaiak zeintzuk diren kontutan hartuta. Hala nola, marketin digitala, epe luzerako estrategiak, lan komertziala, sare sozialak negoziora bideratuta... bezalako gaiak jorratu dira.

Bi orduko saio dinamiko eta parte hartzaile hauei esker, negozio ideia indartzeaz gain, eskualdeko ekintzaileek euren arteko harremanak sortu/sendotu eta etorkizunean elkarlanerako baliagarriak izan daitezkeen sinergiak sortu dituzte.

Saioak arrakastatsuak izan dira eta enpresa eta ekintzaile ugarik parte hartu dute. Horregatik, ekintzaileei interesgarria iruditu zaiela ikursirik, datorren irailetik aurrera ere dinamika honekin jarraitzea erabaki da.

 

Enpresa sortzeko eta martxan jartzeko diru-laguntzen epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko uztaila

Azaro Fundazioaren egiteko nagusienetako bat Lea-Artibai eskualdean enpresa proiekturen bat duten ekintzaileen bidelagun izatea da. Ideiaren definiziotik abiatuz ekintzaileei bideragarritasun plana egiten laguntzen diegu, eta enpresa sortzea erabakitzen dutenen kasuan baita enpresa sortu eta martxan jartzeko prozesuan laguntza eskaini ere, diru-laguntzen berri emanez eta hauen eskariak tramitatuz.

Urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak enpresak sortzeko eta martxan jartzeko ateratzen dituen programak irekita daude jada:

Langabezian eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko diru-laguntza

Onuraduna izateko sozietatea eta zerga helbidea Bizkaian izateaz gain dekretuaren 1.atalean zehaztutako prestakuntza eta banan-banako aholkularitza egina izatea beharrezkoa da.

Entitate onuradunak gutxienez 5.000 €ko diru-laguntza eskuratu dezake lehen urtean jarduera abian jartzeko gastuetarako, betiere, pertsona sustatzaileetako batek erakunde onuradunaren atalean adierazitako betebeharrak betetzen baditu. Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka araubidea izango da eta balorazio irizpide batzuk aplikatuko dira horretarako.

Aurtengo deialdira 2017ko irailaren 16tik 2018ko irailaren 14era bitartean (biak barne) sortutako enpresak aurkeztu daitezke.

Eskaerak aurkezteko epea: Irailak 14.

Enpresa proiektu berritzaileak garatzeko laguntza

Kasu honetan diruz laguntzen diren gastuak jarraian aipatzen direnak izango dira: bideragarritasun eta merkatu azterlanak, txosten teknikoak, prototipoak, bidaiak, azoketan parte hartzeak eta proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.

Onuradunak berriz, ondorengoak izan daitezke:

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak.

• Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehen data 2016ko urtarrilaren 1a baino beranduagokoa bada.

• Lehendik dauden enpresak,  10 lanpostutik gora dituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere BEAZekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako prozesuen emaitza badira.

Diru-laguntza lerro honetan lortu daitekeen zenbateko altuena 20.000€-60.000€ bitartekoa izan daiteke, lortutako puntuazioaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea: Irailak 21.

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago eskuratzeko, deitu ondorengo telefono zenbakira (Azaro Fundazioa): 94 616 91 72

 

Azaro Fundazioa adimen lehiakorrari buruzko kongresu europarrean izan da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko ekaina

Aurten bigarren aldiz Azaro Fundazioa adimen lehiakorrari buruzko Europako kongresu garrantzitsuenean izan da. Oraingoan ekainaren 5eta 6an ospatu da, Alemaniako Bud Nauheim herrian (Frankfurt). Iaz bezala, hizlariek erakunde baten barruan informazioa kudeatzeko orduan izandako esperientziak partekatu zituzten,  eta besteak beste Orange, Philips, BBVA, Automotive Lighting, EW Nutrition, DeLaval, Freudenberg eta ZF enpresak entzuteko aukera egon zen. Gainera, adimen lehiakor zerbitzua eskaintzen duten hainbat enpresa ezberdin ere izan ziren bertan.

Azarok denekin elkarbanatu zituen bere ezagutzak, praktika onekin lotutako esperientziak eta ikasitakoak, eta baita Lea-Artibaiko enpresentzat kontakturen bat lortu ere. Iaz bezala, ezarri beharreko akzio zerrenda luze bat ere ekarri zuen.

Hain zuzen ere, iazko zerrendatik jaio da InTool Azaroren adimen lehiakor sistemaren bertsio berria ere. Aurkezpen jardunaldia urriaren 4an ospatuko da Azaro Fundazioaren instalazioetan, eta sarrera librea izango da. Interesa izanez gero idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

Horrelako jardunaldietara joan eta berrikuntzaren kudeaketarako adimen lehiakorra erabiltzen duten Europako enpresa handiekin kontaktuan egotea oso interesgarria da Azaro Fundazioarentzat, hauen metodologia eta tresnak ezagutzea inspirazio iturri bat eta azken nobedadeen berri izateko modu bat izan daitekeelako.

 

Azaro Fundazioa Lankik antolatutako VI. Kooperatibagintza Topaketan hizlari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko ekaina

Ekainaren 15ean LANKI Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegiak antolatutako VI. Kooperatibagintza Topaketak ospatu ziren Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Azaro Fundazioak hizlari gisa parte hartu zuen ekimen honetan, Lea-Artibai eskualdeko kooperatibekin batera landu duen proiektu bat aurkezteko.

Jardunaldiaren helburua kooperatibak gizarte eraldaketa ekimenetan nola jarduten duten ezagutzea izan zen. Quebec-eko Chantier de la Economie Sociale-ko Patrick Duguay eta Madrilgo Grupo de Investigación en Organizaciones Sostenibles elkarteko Ana Moreno Romero adituek lurralde bateko eraldaketa sozialean kooperatibek eta pertsonek duten erantzukizun eta konpromisoaren inguruan aritu ziren. Ondoren, adibide praktiko batzuk aurkeztu ziren fokua kooperatibetan jarriz, eta besteak beste Fagor Taldea eta Eroski praktikan jartzen ari diren ekimenak eman ziren ezagutzera. Fokua lurraldera zabaltzean, Azaro Fundazioak eskualdeko kooperatibekin batera definitu duen eraldaketa sozialerako proiektua aurkezteko aukera izan zuen.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 27 1 2 3 4 5 6 7
week 28 8 9 10 11 12 13 14
week 29 15 16 17 18 19 20 21
week 30 22 23 24 25 26 27 28
week 31 29 30 31