HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Bost urteko epean, Lea-Artibai eskualdeko enpresa industrialek 6 milioitik gora euro jaso dituzte definitutako proiektuak garatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

• 2006tik 2011ra Lea-Artibai eskualdean dirulaguntza jaso duten proiektuen totala 209koa da eta lortutako zenbatekoa 6.323.450,89€koa.

• Dirulaguntza hauek nazioartekotasunarekin, lehiakortasunaren hobekuntzarekin eta batez ere, BERRIKUNTZAREKIN erlazionatuta daude.

• Dirulaguntza hauen gehiengoa enpresak AZARO FUNDAZIOArekin egindako elkarlanari esker lortu dira.

• Momentu honetan dauden eta enpresek eskatu ditzaketen dirulaguntza hauek dira:

·      COMPITE: LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO EKIMENAK.

·      +INNOVA:BERRIKUNTZA BIKAINEKO PROIEKTUAK

·      +INNOVA:BERRIKUNTZA ETA LEHIAKORTASUN BIDEAK

·      CHEQUE+INNOVA

                (Gainerako laguntzak LEIHATILA atalean kontsultatu daitezke)

 

SPRIren Finantza-gaikuntza eta -babesa emateko programaren diru laguntza jaso dute eskualdeko sei enpresek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Spriren Finantza-gaikuntza eta –babesa emateko programaren diru laguntza jaso dute eskualdeko sei enpresak Azaro Fundazioaren eskutik. Programaren xedea honako hau da: Industria, Merkataritza eta Turismo alorreko enpresa eta autonomoei finantza-kudeaketan prestakuntza eta euskarria ematea, homologatutako aholkularien bidez. Prestakuntza teorikoa, prestakuntza praktikoa eta aholkulari/tutore homologatuen laguntza dira programak eskaintzen dituen urratsak. Azaro Fundazioa 2010.urtean bihurtu zen programa honen aholkulari homologatu eta ordutik hona eskualdeko 15 enpresak hartu dute parte programa honetan.

 

 

 

Enpresa Txiki eta Ertainen Elkargunea ospatu da maiatzaren 14ean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak maiatzaren 14.eguna aukeratu zuen Enpresa Txiki eta Ertainen bigarren elkargunea antolatzeko. Eskualdeko 12 enpresak hartu zuten parte jardunaldian. ETEn arlo komertziala hobetzeko helburua duen bigarren saioa izan zen maiatzean egindakoa, oraingo hobetan Prospekzioa salmenta puntuaren hasiera gaitzat hartuz. Partehartzaileen balorazio oso positiboa jaso zuen jardunaldiak. 2012.urterako antolatutako ETEntzako Elkarguneen hirugarren eta azken saioa urriaren 1ean egingo da, Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean, Merkatal lotura eta hazkundea hizpide hartuz.

 

Azaro Fundazioak Finlandiara bidaia egingo du Healthy Food aukerak ezagutzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Finlandia elikagai osasuntsuen esparruan Europako herrialderik aurreratuena izanik, Azaro Fundazioak herrialde horretan Healthy Food-aren inguruan egiten den lana ezagutzeko asmoz bisita bat egingo du. Bidaia hau, enpresekin elkarlanean aritzen diren erakundeek elikagai enpresen lehiakortasunerako erabiltzen dituzten metodologiak, proiektuen identifikazio, garapen eta negozio berriak martxan jartzeko metodologia eta dinamikak ezagutzeko helburuarekin prestatu da.   Gainera, Lea-Artibai eta ingurune hurbileneko enpresa sarearen artean egon daitezkeen sinergiak identifikatu eta elkarlana gauzatzeko akordioak bultzatzea ere aurreikusita dago; ekoizpen, banaketa, eta teknologi transferentzia akordioak lortzea, proiektu bateratuak martxan jartzeko aukerak identifikatzea eta sortzea...

Helburu hauek lortzeko hainbat erakunde, ikerketa zentro eta enpresetara egingo du bisita Azaro Fundazioak:

o   Helsinki Business and Science Park (HBSP)

o   VIIKKI FOOD CENTER

o   MTT Agrifood Research Center

o   VTT Technical Research Centre of Finland. Business from technology

o   Kalatukku E.Eriksson

o   Viking Seafood

o   Nofu Oy

o   FlowDrinks

o   Kruunu Herkku

o   Kokkikartano

Ekainaren 18 astean ezarriko ditu Azaro Fundazioak enpresekin lan egiten duten erakundeen artean eta Finlandia eta Lea-Artibai inguruko enpresen artean elkarlanak bultzatzeko oinarriak.

Ekaineko buletinean emango dira ezagutzera Finlandiako misioaren emaitzak.

 

Europan parte hartzeko kolaboratzaile bila

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Innobasquek eta SPRIk, Eusko Jaurlaritza, CDTI eta Europar Batzordearekin lankidetzan,“Europako I+G-eko VII. Esparru Programa eta 2020 Horizontea. LANKIDETZA AUKERA BERRIAK I+G+b-N”, topagunea antolatu dute. Topaketa  uztailaren 3an, BEC- Bilbao Exhibition Centre-ean iznago da.

Topaketaren helburuak hurrengoak izango dira:

Informatzea:Europar Batzordeak finantzatuko dituen ikerkuntza-lerroez 2012ko uztailaren azken aldian Europako I+G-aren VII. Esparru Programaren azken deialdietan. EEk 10.000 M€ esleituko ditu deialdi horietara aurkeztuko diren proiektuetarako.

Lan-gune bat sortzea:Euskadiko enpresen, ikerkuntza-zentroen, unibertsitateen eta abarren arteko aldebiko topaketetarako, horrela interes erkideak identifika ditzaten haien lankidetza bideratuz  I+G+b-ko proiektuetan.

Aurreratzea:2020 Ostertza, ikerkuntza eta berrikuntzako geroko europar programari buruzko informazioa.

14:30etatik hasita lanerako gune bat prestatuko da eta bertan elkarrizketak egin ahal izango dituzue Euskadiko beste erakunde batzuekin. Alde biko topaketa horien helburua geroko lankidetzatarako bazkide berriak bilatzea da I+G+b-n, bai eta proiektu-ideia berriak trukatu, eztabaidatu eta garatzea ere. Gainera, elkarrizketak eskatu ahal izango dira gertaldian izango diren National Contact Points-ekin (NCP). Parte hartzeko, beharrezkoa da Lankidetza Profil bat gutxienez  argitaratzea honako estekaren bitartez: www.b2match.eu/7pmbilbao2012.

Informazio gehiango nahi izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan.

Argibide gehiagorako eta ekitaldian izena emateko, erabil ezazue honako esteka hau:www.euskadinnova.net

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 36 1 2 3 4 5 6
week 37 7 8 9 10 11 12 13
week 38 14 15 16 17 18 19 20
week 39 21 22 23 24 25 26 27
week 40 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

2020 irailak 24
CircularSeas workshop 2&3
2020 urriak 01
Innovación basada en la vigilancia e inteligencia