HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Azaro Adimen Lehiakorrari buruzko Europako konferentzia garrantzitsuenean izan da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Maiatzaren 10 eta 11an Azaro Amsterdamen izan zen 9th Internacional Conference: Competitive & Market Intelligence konferentzian.

Newsletter honetan Adimen Lehiakorrari buruzko hainbat artikulu azaldu dira, eta guztietan erakundeentzat oso garrantzitsua eta beharrezkoa dela azpimarratzen dugu. Zentzu horretan, Azarok ere eredua eman eta bere lehiakideek eta erreferenteek sortzen duten informazioa kudeatzen du, sektoreko berriak irakurtzen ditu eta erreferentziazko konferentzietara joaten da. Oraingo honetan enpresetan ezartzen diren berrikuntza metodologiak eta berrikuntza hobetu eta azkartzeko erabiltzen diren tresnak ezagutu genituen, eta gainera erakundeentzat informazio garrantzitsuena nola identifikatu eta enpresetan berrikuntza modu arrakastatsuan nola ezarri ere ikasi genuen.

Gainera, honelako nazioarteko konferentziek gainerako enpresek guk daukazgun arazo berdinak dauzkatela konturatzeko balio dute, eta berrikuntza batez ere jarrera arazoa dela jabetzeko, hau da, pertsonena. Horrez gain, gure burua non dagoen ikusi eta bide zuzenean goazela bermatzeko ere balio izan zigun konferentzia honek.

Beste persona batzuekin ezagutza eta esperientziak partekatzeaz gain, maleta gure inguruan aplikatzeko ideia eta kontzeptu berriz beteta ekarri genuen. Azken finean, berritzearen edo pixkanaka desagertzearen artean aukeratu behar dugu.

 

 

Metlanen nazioartekotze estrategiari bulkada

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai eskualdeko Lekoizpe S.L., Zabala MT, S.A., Xelko Logic Control, Markola Margoak eta Lantegi Batuak-Berriatua enpresek osatzen duten Metlan enpresa-taldea Frantziako Industrie Lyon Azokan izan da erakusle moduan.

Lyongo Salón de Industrie munduko ekoizpen teknologien azoka handiena da, Frantziako ekipamendu-ondasunen azoka garrantzitsuena eta Europako bost azoka garrantzitsuenetako bat. Azokaren helburuak erakusleentzak negozio aukerak sortzea eta bisitariak prosezu berrien bilaketan laguntzea dira. 15 bazkide ofizialek babesten dute INDUSTRIE, eta 2015etik baita Ekonomia, Industria eta Teknologia Digitalaren Ministerioak ere.

Jarduera hau merkatu gerografiko berrietara iristeko Metlanen nazioartekotze estrategiaren barruan dago, Frantzia lehentasunezko merkatu bat delarik. Honelako ekintzek esparru berri bat zabaltzen dute Metlanentzat, izan ere beraien produktuak beste modu batean ia ezinezkoa litzatekeen enpresei eskaintzeko aukera ematen diote. Lyonera erakusle moduan joateari esker Metlan osatzen duten enpresek 30 B2B bilera izan dituzte Frantziako bezero posibleekin. Gainera, enpresetako batzuk misio komertzialak egiteko ere aprobetxatu dute, eta beraz Metlanek Frantziako hainbat enpresa bisitatu ditu lan komertzial bideratu eta zuzenagoa egiteko. Lyonetik itzuli bezain pronto, Metlan eskaintzak jasotzen hasi da.

Azarotik merkatuak irekitzera bideratutako honelako ekintzak sustatzen jarraituko dugu, eta baita gure inguruko enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten bestelako ekimenak ere.

 

Azaro Fundazioak “Adimen Lehiakorra: Debagoieneko enpresen kasu praktikoak” jardunaldian parte hartu zuen hizlari moduan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Joan den martxoaren 30ean Azaro Fundazioa  Garaia Berrikuntza Gunean ospatu zen Adimen Lehiakorra: Debagoieneko enpresen kasu praktikoak jardunaldira gonbidatu zuten hizlari moduan. Jardunaldian hurrengo kasuak azaldu ziren:

• AD sistema baten ezarpenean hasierako arazoak

Adibide praktikoa: Copreci, S. Coop. kasua. Iñaki Liebana, Azaro Fundazioa.

Adimen lehiakorra enpresa industrial batean: Goizper S.Coop. kasua.Satur Insausti, Berrikuntza arduraduna

Adimen Lehiakorra Industria-jabetzarekin.Eneko Izquierdo, Competitive Intellligence Manager, Ulma.

Azaro Fundazioak ireki zuen jardunaldia Copreci S. Coop.  enpresaren izenean, eta Adimen Lehiakorreko sistema bat ezartzeko orduan kontuan izan beharreko  zailtasun nagusiak azaldu zituen, bereziki hurrengoak aipatu zirelarik:

Lortu nahi den helburua zehaztu beharra.

Erakundearekin lerrokatutako foku argi eta mugatu bat ezartzea.

Informazioa ezagutza bihurtzea.

Erakundearen beharrak asetzearen garrantzia, kalitatezko informazioa ematea.

Jasotako ezagutza  kapitalizatzea.

Azpimarratzekoa, gainerako hizlarien kalitatea, Adimen Lehiakorreko sistemen arduradun bezala bakoitzak bere enpresan urteetako esperintzia zabala izanik, entzuleei lortutako emaitzako onak zein aurkitutako zailtasunak azaldu batziezkieten.

Aukera aprobetxatzen dugu Adimen Lehiakor sistema baten ezarpenari buruzko informazio gehiago  jasotzean interesatuta daudenei gurekin kontaktuan jartzeko gonbitea luzatzeko. Era berean, eskatuz gero eskuragarri daude jardunaldiaren aurkezpena eta bideoa. Kontakturako pertsona: Iñaki Liebana: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

COME ON BIZKAIA: 2 misiones, 2 acciones!

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Eskualdeko Eika, Isoleika eta Azpiri enpresek Latinoamerikako enpresen bisita izan dute “COME ON Bizkaia: 2 misiones, 2 acciones!” proiektuari esker. Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak nazioarteko partzuergoak sustatzeko programan kokatzen da eta 2013an onetsi zen Garapenen Nazioartekotze Estrategia du euskarri. Estrategia horren helburu nagusiak lankidetza bultzatzea, toki-garapen arloetan beste lurralde batzuekin harremanak sortzea eta euskal enpresen nazioartekotzea sustatzea dira.

Proiektuak Latinoamerikako eta Bizkaiko enpresen arteko lankidetza sustatzeko alderantzizko misioa eta misio zuzena burutzea ditu helburu, eta helburu espezifikoak berriz ondorengoak dira: Amerika kontinenteko nazioarteko merkatu berrietara sartu ahal izatea; nazioartekotzeko prozesuen ondorio diren kostuak murriztea; hiru herrialdeen arteko sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak aprobetxatzea; negozio-aukera berriak sortuz, enpresen lehia-posizioa hobetzea, eta, merkataritza-akordio posibleak sortu nahi dituzten enpresak kanporatzea. Misio horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren diru-laguntza jaso dute, eta horien antolaketaz Outlan Group arduratzen da.

Alderantzizko misio honetan Muga Hirukoitzeko (Argentina, Brasil eta Paraguai)- Amerikan garapenik handiena duen eskualdeetako bat- eta Mexikoko San Luis de Potosi estatuko- erreferentziako industri-eskualdea, industria ehun nabarmena eta automobilgintzako enpresa garrantzitsuak dituena- 9 enpresa eta Bizkaiko 44 enpresek parte hartu dute. Izan ere, proiektu hau Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) Bizkaiko lau garapen-agentziekin (Leartibai Garapen Agentzia, Egaz Txorierri, Meatzaldeko Behargintza eta Mungialdeko Behargintza) elkarlanean antolatu du.

 

Lea-Artibaiko Ekintzailearen Eguna eta Enpresa Berrien V. Azoka

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

(2016ko Ekintzaile Egunean parte hartu zuten ekintzaileak)

Apirilaren 29an, larunbata, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko Ekintzailearen Egunaren edizio berri bat antolatu dute Berriatuan. Egun horretan baita ere, urtero egiten den Nekazal eta Arrain Kontserben Azoka ere izango  da.

Azken urteetan egin ohi den bezala, Ekintzailearen Eguna ospatzeko Enpresa Berrien V. Azoka ere antolatu dute bi erakundeek egun horretarako. Goizeko 10etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte, bertara hurbiltzen diren guztiek eskualdeko enpresa berrien produktu eta zerbitzuen erakustoki bihurtuko den azokaz gozatzeko aukera izango dute.

13:30etan, XI. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari  banaketa ospatuko da. Hiru modalitatetan banatutako beste horrenbeste sari emango zaizkie enpresa ideia onenei:

• Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresen arteko enpresa proiektu onenarentzat 1.500 euroko saria.

• Oinarri teknologiko/berritzailea duten enpresa industrial eta zerbitzuetakoen artean proiektu onenarentzako 2.000 euroko saria banatuko da.

• Kooperatiba izaera juridikoa duen enpresa proiektu onenari 2.000 euroko saria.

Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak eskualdeko ekintzaileen lana saritu eta azalaratzeko asmoz urtero antolatzen duten lehiaketa honek, urtetik urtera arrakasta handiagoa dauka, geroz eta proiektu gehiago aurkezten baitira lehiaketara. Ekintzaile Eguna eta Enpresa Berrien Azoka ere, ekintzaileen presentzia areagotu eta ezagutzera ematen laguntzeko ekimen garrantzitsua bihurtu da eskualdeko enpresa hasi berrien artean.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Apirila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 13 1
week 14 2 3 4 5 6 7 8
week 15 9 10 11 12 13 14 15
week 16 16 17 18 19 20 21 22
week 17 23 24 25 26 27 28 29
week 18 30

Hurrengo Ekitaldiak

2018 martxoak 20
Emakume ekintzaileen II. topaketa
2018 martxoak 21
TransferINN proiektuko bazkide bilera
2018 martxoak 22
RETRACE proiektuko nazioarteko difusio ekitaldia
2018 martxoak 23
Lea-Artibai Sarean