HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Lehen Job Lab: 3.edizioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lehen Job Lab Lea Artibai Ikastetxeak martxan jarritako programa bat da, gazteen laneratzea lortzea helburu duena. Europako Gizarte Funtsaren finantziazio partekatuan 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren tarte autonomikoaren esparruan kokatzen da.

Programaren funtsa parte hartzaile bakoitzari bere profilari dagokion ibilbide pertsonalizatu bat diseinatu eta alternatiba ezberdinak eskaintzea da. Hiru aukera ezberdin izango dira gazteentzat: ikastaro konkretuak egitea; Lea Artibai Ikastetxeak eskaintzen duen Mekanika alorrean trebakuntza jasotzea, laneratze aukerekin; eta hirugarren aukera, Berrikuntza teknikari gisa formazioa jaso eta ostean inguruko enpresetan 6 hilabeteko praktikaldia egitea da.

Azaro Fundazioak lantzen duen azken atal honi Innovation and entrepreneurship lab deritzo eta urrian emango zaio hasiera. Bertan, 16-29 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzeko baldintzak, langabezian egotea eta inolako ikasketarik egiten ez egotea  dira.

Garrantzitsua da aipatzea Lehen Job Lab programaren lehen edizioaren ostean (2016ko ekainetik 2017ko apirilera),  parte hartzaileen %84ak lortu duela laneratzea. Bigarren edizioari dagokionez (2017ko ekainetik 2018ko apirilera), 9 gazte ari dira parte hartzen eta une honetan praktikaldiak egiten ari dira inguruko enpresetan.

Martxan jarriko den hirugarren edizio honetan izena eman nahi baduzu edo informazio gehiago jasotzea gustatuko balitzaizuke jarri gurekin kontaktuan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean.  Ikastaroa urriaren 23an hasiko da, baina hilabete horretako 19a arte zabalik egongo da izena emateko epea.

 

Basque Ecodesign Meeting 2017, galdu ezin genuen hitzordu bat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak irailaren 19 eta 20an ospatu zen Basque Ecodesign Meeting 2017an parte hartu  zuen. Europako ekodiseinuari buruzko topaketa garrantzitsuenen artean dagoen BEM 2017-ak profil ezberdinetako 500 pertsona baino gehiago batu zituen bi egunetan zehar. Denak halere gauza batekin erabat ziur: gure negozio eta lan egiteko moduetan ekodiseinuaren ezartzeak eta produktuaren ingurumen berrikuntzak suposatzen duen aldaketa, eta aldaketa horren partaide izateak duen garrantzia. Azkenean lehia-abantaila bat da, eta beraz, gure enpresen posizionamendua hobetzen du.

 

Azaro Fundazioak TransferINN proiektu europearraren jarraipen bilera izango du irailaren 27,28 eta 29an Ariègen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Irailaren 27,28 eta 29an Azaro Fundazioak gidatzen duen TransferINN proiektu europearraren jarraipen bilera ospatuko da Ariègen (Frantzia). Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera %65ean finantzatutako proiektu hau, muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea helburu duen Interreg V-A Espainia-Frantzia- Andorra Programaren (POCTEFA 2014- 2020) baitan kokatzen da. Programa honek lurralde garapen jasangarri baten alde, ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak burutzeko estrategia bateratuak garatzen zentratzen du bere laguntza.

Proiektu honen helburu nagusia unibertsitateetan, formazio zentroetan eta zentro teknologikoetan eskura dagoen ezagutza, Enpresa Txiki eta Ertanei (ETE) eta ekintzaileei transferitzea da. Mugaz gaindiko lurraldea da proiektu honen baitako ekintza guztiak garatzen ari diren eskenatokia eta Azaro Fundazioarekin batera proiektuan parte hartzen ari diren kideak hauek dira: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa J.M.A S.Coop, ESTIA (Ecole Supérieure des technologies Industrielles Avancées), INSUP formation, Ariège Expandion, Perpignan-eko unibertsitatea eta Kataluniako Generalitateko Irakaskuntza Saila.

Proiektuaren aurkezpen jardunaldia 2016ko irailaren 14an ospatu zen Markina-Xemeinen eta 2017ko martxoaren hasieran lehenengo jarraipen bilera egin zen  Bartzelonan. Bertan 4 nodo definitu ziren ondorengo gaien inguruan: Fabrikazio Aurreratua, Nekazaritza, Elikagaien Industria eta Turismoa. Nodoak definitu diren interesko gaiak sakontasunean lantzeko sortu diren bazkideen arteko lantaldeak dira. Esaterako, Fabrikazio Aurreratuaren nodoa Azaro Fundazioak, ESTIA eta Mondragón Goi Eskola Politeknikoak osatzen dute. Aurrerago lantalde hauetako bakoitzak proiektuaren aurrerapenerako oso garrantzitsuak izango diren jardunaldiak antolatuko dituzte.  

Gauzak horrela, irailaren 27, 28 eta 29an Azaro Fundazioa gainerako bazkideekin bilduko da Ariégen orain arte egindakoaren jarraipena egiteko, esperientziak konpartitzeko eta hurrengo sei hilabeteko plangintza antolatzeko. Hurrengo faseko helburu nagusiak nodo hauek martxan jartzea eta enpresekin berrikuntza proiektuak ezartzen hastea dira. Izan ere, bazkide guztien artean guztira 150 enpresei eskainiko diete berrikuntza zerbitzua.

 

Enpresa sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai eskualdean enpresa proiekturen bat duten ekintzaileen bidelagun izate da Azaro Fundazioaren egiteko nagusienetako bat. Ekintzaileei, ideiaren definiziotik abiatuz, bideragarritasun plana egiten laguntzen zaie, eta enpresa sortzea erabakitzen dutenen kasuan, enpresa sortu eta martxan jartzeko prozesuan baita, diru-laguntzen berri emanez eta baita hauen eskariak tramitatuz.

Urtero legez Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa sortzeko eta martxan jartzeko dituen bi programa irekita dira jada:

1).- Langabezianeta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko diru-laguntza:

http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=5546&idioma=EU

Onuraduna izateko, sozietatea eta zerga helbidea Bizkaian izateaz gain, dekretuaren 1.atalean zehaztutako prestakuntza eta banan-banako aholkularitza egina izatea beharrezkoa da.

Entitate onuradunak gutxienez 5.000 €ko diru-laguntza eskuratu dezake lehen urtean jarduera abian jartzeko gastuetarako, betiere, pertsona sustatzaile batek erakunde onuradunaren atalean adierazitako betebeharrak betetzen baditu. Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka araubidea izango da eta horretarako balorazio irizpide batzuk aplikatuko dira.

Aurtengo deialdira 2016ko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15era bitartean (biak barne) sortutako enpresak aurkeztu daitezke.

2).- Enpresa proiektu berritzaileak garatzeko laguntza:

http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=9758

Kasu honetan, diruz laguntzen diren gastuak jarraian aipatzen direnak izango lirateke: bideragarritasun- eta merkatu-azterlanak, eta txosten teknikoak, prototipoak, bidaiak eta azoketan parte hartzea eta proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.

Onuradunak berriz, ondorengoak izan daitezke:

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak.

• Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2016ko urtarrilaren 1az gerokoa bada.

• Existitzen diren enpresak,  10 lanpostutik goradituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere BEAZ, SAUekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako prozesuen emaitza badira

Diru-laguntza lerro honetan lortu daitekeen gehiengo zenbatekoa 20.000 €-60.000€ bitartekoa izan daiteke, lorturiko puntuazioaren arabera.

Bi diru-laguntzen kasuan, eskaerak aurkezteko epea: irailak 15

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago eskuratzeko, deitu ondorengo telefono zenbakira (Azaro Fundazioa): 94 616 91 72

 

AZARO FUNDAZIOA hizlari lanetan GARAPENek ekintzailetzaren inguruan antolatutako jardunaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Uztailaren 5ean, Azaro Fundazioak Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) antolatutako jardunaldi baten parte hartu zuen hizlari moduan. Ekintzailetza ardatz hartuta, jardunaldi honetan ekintzailetza soziala, sektorekakoa eta elkarlana bezalako kontzeptuak landu ziren, azken finean, ekiteko formula berriak aztertzea izan zuen helburu.

Azarok bere partetik, gizarte ekonomiako enpresak sortzeko daukan egitasmoa aurkeztu zuen. Ekintzailetzaren inguruan eskaintzen dituen zerbitzuez gain, enpresa kooperatiboen sorrera bultzatu eta gizarte ekonomiaren inguruko filosofia hedatzeko helburuarekin Azaro Fundazioaren ekimenez eratu zen Kooperatiba Mahaia Elkartearen berri ere eman zuen; eta helburu berdinei jarraituz, inguruko eskualdeetako sustapen eragileekin duen elkarlana aipatzeko tartea hartu zuen.

Bukatzeko, gaztetxoenen artean ekintzaile izaera, balore kooperatiboen hedapena eta konpetentzia ezberdinak lantzeko eskualdeko ikastetxeekin elkarlanean aurrera eramaten dituen programak aurkeztu zituen.

Bertaratuek, beste hainbat egitasmo ezagutzeko aukera ere izan zuten: KoopFabrika proiektua (Beterri-Buruntza Udala), BIG: Bilbao Ideien Gunea (Bilbao Ekintza), Bizkaia. Network (Urbegi Fundazioa eta BBK Fundazioa) eta Koop 57 EH-ak ekintzailetza sozialaran finantziaziorako eskaintzen duen aukera.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31