HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak ekintzaileei bideratutako Ekin pausoz pauso ikastaroaren bi deialdi antolatu dituzte

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko maiatza I

Eskualdeko ekintzaileen beharrizanei erantzuna emateko asmoz, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, negozio ideia bat duten ekintzaileei zuzendutako Ekin pausoz pauso ikastaroen bi deialdi antolatu dituzte. Lehenengo saioa, maiatzaren 20tik 27ra izan da, goizez, eta bigarrena, berriz, maiatzaren 27tik ekainaren 6ra bitartean izango da, arratsaldeko ordutegian.  

Formakuntza honetan parte hartzen duten ekintzaileek enpresaren kudeaketarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak lantzen dituzte; esaterako, merkataritza arloa, ekonomia arloa, hainbat izaera juridikoren ezaugarriak, hasierako tramiteak, lan arriskuen prebentzioa, ingurumena...

Ondoren, ikasitakoak norbere proiektuetan aplikatu beharko dituzte. Horretarako, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroaren,bakarkako aholkularitza jasoko dute, beraien negozio ideiaren bideragarritasun plana lantzeko.

Ikastaroa egiten duten ekintzaileei Bizkaiko Foru Aldundiaren Langabezian eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzendutako dirulaguntza eskatzeko aukera zabalduko zaie. Aurtengo deialdia ekainaren 17an irekiko da eta irailaren 16an bukatuko da.

*Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.

Antolatzaileak:                                                                                                                                                                                       

                                                                                              

Laguntzailea:

 

 

 

Azaro eta Errota Fundazioa elkarlanean Arratiako konpetentzia mapa definitzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko apirila I

Pasa den apirilaren 5ean, Azaro Fundazioak Errotarekin elkarlanean burututako Arratiako konpetentzia maparen emaitzak aurkeztu ziren Igorren.

Errota, Arratiako ingurune sozio ekonomikoaren dinamizatzailea da. Errotaren erronketako bat enpresa foroa sortzea da, industria sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetu eta beharrizanei erantzuteko. Arratian enplegu sorrera eta mantentzea aktiboki bultzatzea ere Errotaren zeregin garrantzitsuenetarikoa da. Aipatutako erronkei aurre egiteko, Azaro Fundazioak Lea-Artibai eskualdean duen ibilbidean ikasitakoak aintzat hartuz, Errota eta Azaro Fundazioaren elkarlaneko lehen proiektua definitu da. Proiektu honen helburua,  Arratiako konpetentzien mapa garatzea izan da, enpresa ehunaren gaitasunak, beharrak eta erronkak identifikatzeko eta hortik abiatuz enpresekin banakako edo elkarlaneko proiektuak definitzeko. Proiektuen garapenerako programa eta laguntzen ezagutza sakona beharrezkoa da, programa horiek proiektuekin lotu eta enpresari bidea errazteko. Beraz, Arratiako konpetentzien mapa aurkezteaz gain, BFAren eskutik beraiek eskaintzen dituzten programen eta laguntzen azalpena ere eman da.  Arratiako 17 enpresa inguru bertaratu dira  jardunaldira eta oso balorazio positiboa izan du.

Proiektu hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) Elkarlanean programaren baitan garatu da. Programa honen helburua bitarteko organismoen arteko ekintza bateratua sustatzea da, lankidetzan sortutako berrikuntzarako sustapen jardueren eraginkortasuna areagotzeko.

 

 

Azaro Fundazioa enpresen arteko kooperazioaren inguruan hizlari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko apirila I

Apirilaren 11n, Orona Fundazioan, Arizmendiarreta Kristau Fundazioak antolatutako Enpresen arteko lankidetzaren I foroan parte hartu zuen Azaro Fundazioko zuzendaria den Ainhoa Arrizubietak.

Goierri Valley, Enpresarek eta Azaro Fundazioak Goierri, Bergara eta Lea-Artibai eskualdeetan martxan dauden enpresen arteko lankidetza proiektuen inguruan hitz egin zuten. Hauek izan ziren eztabaidagaiak: enpresa sustatzaile eta ETEn arteko lankidetza proiektuak; eskualdeko talentuen ihesa ekiditeko enpresa eta ikastetxeen artekoak; eta ETEn lehiakortasuna hobetzeko lankidetzako proiektuak.

Aipagarria da elkarte horiek guztiak bat egin zutela lankidetzaren funtsaren aldagaiak adierazteko orduan; hala nola, lurraldearekin lotutako erronka komun baten inguruan ezarritako proiektua izatea, enpresek beraien ingurunearen garapenean duten konpromisoa, partaide bakoitzaren itxaropenak gauzatzen dituen proiektua izatea, eta proiektu bateko hainbat partaide biltzen edo lotzen dituen erakunde katalizatzaile edo dinamizatzaile baten beharra.

Foroaren bigarren zatian, Ner Group, Fundacion Industrial Navarra eta Fundacion San Prudencio aritu ziren, beraien eremuko enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuen inguruan.

 

Lea-Artibaiko ekintzaileentzako formakuntza saioek aurrera dihardute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko apirila I

Azaro Fundazioak Ezagutza pildorak deituriko formakuntza saioekin jarraitzen du. Horien helburua eskualdeko ekintzaileen beharrizanak asetu eta beraien ibilbide profesionala hobetzea da.

Hilero ospatzen diren saio hauek dinamikoak eta praktikoak izaten dira batez ere, eta bakoitzean gai ezberdin bat jorratzen da, betiere ekintzaileari eta enpresa munduari estuki lotutako gaiak eta aditu batek eskainiak.

Apirilaren 11n egindako saioan Komunikazio Plana landu zuten Grupo Bentaseko Silvia Angueira adituaren eskutik. Ikastaroaren iraupena 4 ordukoa izan zen eta oso ondo balioetsi zuten partaideek; beraien negozioan baliozkoak diren ideia berriak jaso zituzten, eta oso interesgarria eta eraginkorra izan zela adierazi zuten.

Hurrengo saioa, maiatzaren 30ean izango da, eta Coaching gaia landuko da Lea Artibai Ikastetxeko Yolanda Larrañagaren eskutik.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 27 1 2 3 4 5 6 7
week 28 8 9 10 11 12 13 14
week 29 15 16 17 18 19 20 21
week 30 22 23 24 25 26 27 28
week 31 29 30 31