HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Madrilen egon gara Tetuan Valley eta Seed Rocket start-up azeleradorak ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Joan den urtarrilaren 24an Campus Madrid espazioan izan ginen bertan kokatutako bi proiektu interesgarri ezagutzen:

Tetuan Valley irabazi asmorik gabeko enpresa azeleratzaile bat da, ekintzaile digitalak trebatzeko helburua daukana. Sei asteko formakuntza baten bitartez ekintzaileei enpresa munduari buruz jakin beharrekoa irakasten diete, lehen prototipoa sortu edo lehen bezero edo erabiltzaileak lortzeko laguntza eskainiz. 240 start-up baino gehiagorekin lan egin dute dagoeneko eta ekintzaile komunitateari garrantzi handia ematen diote. Egun Azaro elkarlanerako proiektu bat definitzen ari da Tetuan Valleyrekin, eskualdeeko ekintzaileei zerbitzu berritzaileak eskaintzeko asmoz.

Madrilgo bisita aprobetxatuz, Seed Rocketen instalazioak ere bisitatu genituen. Seed-Rocket Espainiako lehen enpresa azeleratzailea da, eta oinarri teknologikoa duten proiektuekin egiten du lan. Mentore, inbertitzaile eta ekintzaileek osatzen duten sare baten bitartez teknologia berriei bultzada eman eta proiektu berritzaileen aldeko apustu argia egiten dute.

Biak ere oso erakunde interesgarriak eta ekintzailetzarekin benetan konprometituak iruditu zaizkigu. Honela beraz, elkarlanerako bide zehatzak definitzen hasiak gara dagoeneko.

 

Gizaburuagako Okamika industrialdeak europako Q kalitate marka eskuratu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Gizaburuagan kokatutako Okamika industrialdeak europako Q kalitate marka eskuratu du,  horretarako  beharrezkoak diren 171 baldintzak bete eta ebaluazio bat pasatu ostean.

Ekitaldi ofiziala urtarrilaren 19an izan zen, eta bertan Javier Zarraonaindia Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordeak Alejando Sáenz de San Pedro CEPE Espainiako Enpresa Industrialdeen Koordinatzaileko zuzendariaren eskutik errekonozimendua jaso eta Okamika “kalitatezko industrialde” bezala bereizten duen bandera jaso zuen. Bertan izan ziren Aulesti, Gizaburuaga eta Mendexako alkateak eta eskualdeko beste hainbat erakundetako ordezkariak ere, euren artean Azaro Fundazioa.

Errekonozimendu honek industrialdearen kudeaketa saritzen du hainbat alorretan; azpiegituren gaitasuna, zerbitzuak, mantentzea, larrialdi plana, suteen aurkako ekipamendua, enpresen arteko sinergiak, berdeguneak, segurtasuna… Duela urtebete hasi zen martxan Q-a lortzeko prozesua, eta Okamikarekin batera Sprilur taldekoa den beste industrialde batek ere lortu du saria, Artean kokatutako Bildosola industrialdeak hain zuzen.

 

Ekin pausuz pausu ikastaroa antolatu du Azaro Fundazioak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Negozio ideia bat duten ekintzaileei zuzenduriko Ekin pausuz pausu ikastaroa antolatu zuen Azaro Fundazioak azaroaren 28tik abenduaren 5era. Markina Xemeingo Berrikuntza Gunean izan den ikastaroan parte hartu dutenek enpresaren inguruko gestio arloko oinarrizko kontzeptuak landu zituzten, hala nola, arlo komertziala, arlo ekonomikoa, izaera juridiko ezberdinen ezaugarriak, sorrera tamiteak, lan arriskuak, ingurumena...

Ikastaroa egin izanagatik Bizkaiko Foru Aldundiaren “Langabezian eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko dirulaguntza” eskatzeko aukera zabaltzen zaie parte hartzaileei. Dirulaguntza hau lehen urtean jarduera abian jartzeko gastuetarako da, eta eskatu ahal izateko zehaztutako prestakuntza egiteaz gain banan banako aholkularitza egina izatea ere beharrezkoa da.

Parte hartzaileek Ikastaroaren ingururan eginiko balorazioa oso positiboa izan da, eta orain bakoitzak bere proiektuan aplikatu beharko ditu ikasitakoak. Horretarako, Azaro Fundazioaren eta Leartibai Garapen Agentziaren tutorizazio laguntza izango dute, euren negozio ideiaren bideragarritasun plana lantzeko. 

 

Lea-Artibai Sarean, ekintzaileen hileroko hitzordua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hemendik 3 urtera non egon nahi dut?

Galdera horri erantzuten ekin zioten Ekintzaile Sareko kideek Lea-Artibai Sarean dinamikaren bigarren saioari. Pasa den hilabetean jarri genuen egitasmo hau martxan, eskualdean negozio berri bat jarri dutenentzat hileroko saioak antolatzeko helburuarekin, euren ahulezi edota ardurak landu eta hobetze aldera.

Azken saioan etorkizunera begirako estrategia izan zen hizpide, eta bakoitzak bere negozioaren ikuspuntutik hausnarketa egin eta besteekin partekatu zuen.

Dinamika honetan parte hartu zuten enpresak, hauek izan ziren: Barnetik Koop. Elk. Txikia, Enertek Koop. Elk. Txikia, EZE Barrizar, Herribixi Koop. Elk.Txikia eta Iku Argazkiak. Dinamizazio lanetan Zurekin Emprendeko kide den Izaskun Rama aritu zen.

Hurrengo saioa urtarrilaren 26an izango da, eta beste gai bat jorratzeaz gain elkarlanerako dinamikak landuko ditugu.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Apirila 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 14 1 2 3 4 5 6 7
week 15 8 9 10 11 12 13 14
week 16 15 16 17 18 19 20 21
week 17 22 23 24 25 26 27 28
week 18 29 30