HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Paue-ko toki garapenari lotutako proiektu eta esperientziak ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko iraila

Garapen, Euskal Autonomi Erkidegoko Garapen Agentzien Elkartea, hainbat herrialdeetako erakundeekin dago kontaktuan toki garapenean dituzten esperientziak trukatu eta proiektu estrategikoak elkarrekin lantzeko, betiere elkarlana helburu. Oraingo honetan Paue inguruko erakundeek jaso dute bisita, sinergiak identifikatzeko helburuarekin.

Lehenik, Azaro Fundazioak Paue-Bearnoko merkataritza ganbara bisitatu zuen. Bertan, lurraldeko marketin arduraduna  den Hervé Turpin-ek  enpresa berriak eta inbertsioak erakartzeko garatzen ari diren estrategiaren berri eman zien. Bestalde, Communaute d´ agglometaration Pau-Bearn-Pyrenees erakundea ere bisitatu zuten. 31 udalerri eta 162.000 biztanle batzen dituen eremua da Pau-Bearn-Pyrenees eta erakunde honetatik eskualdeko garapen ekonomikoa sustatzeko hainbat egitasmo ari dira gauzatzen eskualdeak dituen eragile estrategiko, unibertsitate, ikerketa zentro eta merkataritza ganbararekin elkarlanean.

Azkenik, Université de pau et des Pays de l´adoureko ikerketa eta transferentzia arduraduna den Christophe Derail eta bertan kokatuta dagoen HELIOPARC inkubategiko arduraduna den Phillipe Mauryrekin solasaldia izateko aukera izan zuten Azaroko kideek. 

Eskualde honetako sektore estrategikoak  energia eta aeronautika dira, bertan kokatuta baitaude gas  eta petrolioarekin zerikusia duten nazioarteko enpresa garrantzitsuak eta baita aeronautikarekin lotutako enpresa estrategikoak ere. Dibertsifikazioari dagokionez kirol munduan ikusi dute  sektore berri bat sortzeko aukera, egun dituen egiturak kontuan hartuta inguru aproposa baita horretarako.

Bereziki aipagarria da tokiko garapenaren inguruan bisitatutako erakunde guztiek elkarrekin lan egiteko duten joera. Bisita profitagarria izan zen dudarik gabe, eta ateak irekita geratu ziren etorkizunera begira proiektuak garatzeko.

 

Azaro Fundazioa EHUko udako ikastaroetan hizlari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko uztaila

Uztailaren 4an Azaro Fundazioak EHU-ko ikastaroen barruan antolatu zen Elkarrekin Eraikitzen jardunaldiko mahai inguruan parte hartu zuen. Mahai inguruan egungo ekonomiaz eta berarengan eraldaketak izan dezakeen (edo duen) eraginaz gogoeta egin zen, eta baita globalizazioaren garaian gure herrietatik egin daitezkeen (edo egiten diren) aldaketa edota ekarpenen inguruan hausnartu. Aurre egin al diogu krisiari? Nola? Herrietatik ezer egiterik ba al dago? Zer? Horrez gain, udal eragile eta herri mugimenduen esperientziak  ere azaldu ziren, sustatu daitezkeen ereduak eta jarduera ekonomikoak mahai gainean jarriz.

Bere aldetik Azaro Fundazioak Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomikorako eredua aurkeztu, Leartibai 2020 estrategia konpartitu eta eskualdearen erronka ekonomikoari aurre egiteko dituen planak azaldu zituen.

 

Bukatu da “Innovation and Entrepreneurship Lab” ekimenaren hirugarren edizioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko uztaila

Lehen Job Lab programaren barruan kokatzen den “Innovation and Entrepreneurship Lab” fasearen hirugarren eta azken edizioa uztailaren 22an bukatu zen.

Lehen Job Lab programa Lea Artibai Ikastetxeak martxan jarritako proiektu bat da, Lea-Artibai eskualdeko eta inguruko langabetuen laneratzea hobetzeko helburua duena. Europako Gizarte Funtsaren finantzazio partekatuan 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan kokatzen da, eta hiru ekimenetan banatuta dago.

Horietako bat da hain zuzen “Innovation and entrepreneurship lab” deritzona. Bertan hautatutako pertsonak berrikuntza teknikari gisa beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzen dira eta praktikak egiten dituzte enpresetan berrikuntzarekin erlazionatutako proiektu ezberdinak garatuz.

Hiru edizio hauetan, guztira eskualdeko 26 gaztek parte hatu dute, eta hauen esanetan oso baligarria eta aberasgarria izan da esperientzia, bai pertsonalki zein  profesionalki hazteko. Guztira parte hartzaileen %57a laneratu da eta denak ari dira inguruko enpresetan lanean. Beraz, programaren bidez eskualdeko gazteen laneratzea hobetzeaz gain eskualdeko enpresen lehiakortasun hobetzea ahalbidetu da.

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Apirila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 14 1 2 3 4 5
week 15 6 7 8 9 10 11 12
week 16 13 14 15 16 17 18 19
week 17 20 21 22 23 24 25 26
week 18 27 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe