HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Bizkaia Enpresa topaketaren bederatzigarren edizioan lankidetza ekosistemen aldeko apustua berretsi da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

 I 2020ko otsaila 

Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Beaz-ek antolatutako Bizkaia Enpresa topaketaren bederatzigarren edizioa BECen ospatu zen otsailaren 20an. Lankidetza ekosistemak eta enpresa sareak dituen erronkak jorratzeaz gain, erakundeen arteko lankidetza esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten jardunaldian parte hartu zuten 500 enpresak.

Beaz-eko Zuzendari Nagusia den Olatz Gotia lekeitiarrarekin batera, Unai Rementeria, Ahaldun Nagusia eta Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak parte hartu zuten ekitaldian. Guztiak bat etorri ziren lankidetzaren beharra azpimarratzerakoan. “Bidea, erronkak, aukerak, egiteko modua… partekatu behar ditugu, eta elkarrekin jarraitu behar dugu", baieztatu zuen Rementeriak eta “modu bateratuan jorratu behar ditugu erronkak” azpimarratu zuen Basurkok.

Ekitaldia ON Bizkaia 2020 Sarien banaketaren lekuko ere izan zen. Horrela, Beaz-etik 2019an babestu ziren 512 proiektuetatik, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen laguntzeko irizpideei jarraituz, zazpi proiektuk aipamen berezia jaso zuten: Guivisa, Zunibal, Tellmewow, SSI Taldea, Comalaetxea, CMZ Seuner fabricados eta Micolet.

Azaro Fundazioko zuzendaria, Ainhoa Arrizubieta ere bertan izan zen eta han jasotako mezua, otsailaren 21ean Lea-Artibai Berrikuntza Gunera Ainara Basurkok egin zuen bisitan berretsi zuen mezu berberarekin egin zuen topo. Horregatik, lerro hauetan Azaro Fundazioak ere Lea-Artibaiko eragile, instituzio eta enpresei eskua luzatu nahi dio elkarlanerako deia eginez: bideak, erronkak, aukera, egiteko moduak… partekatzea da etorkizunera begira lehiakorragoak izateko eredua.

 

Saria jaso zutenak erakundeetako ordezkariekin. Argazkia: BFA

 

CircularSeas proiektuaren aurkezpen ofizialaren ekitaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

I 2020ko urtarrila I

Datorren otsailaren 27an, Leartiker zentro teknologikoak CIRCULARSEAS europar proiektuaren aurkezpen ofizialaren ekitaldia ospatuko du, Ondarroako Kofradia Zaharrean. 3 urteko iraupena duen proiektu honen helburua itsasoko hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea da.

Proiektuaren liderra Leartiker da, eta Azaro Fundazioa bazkide da erakunde hauekin batera: Université de la Rochelle eta Communauté d'Agglomération de La Rochelle (Frantzia), Universidad de Vigo (Espainia), University of Plymouth (Britainia Handia), Cork Institute of Technology (Irlanda) eta Instituto Politécnico de Leiria (Portugal). 

Interreg Atlantic Area programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako proiektu honek pasa den urteko apirilean hasi zuen bere ibilbidea, eta geroztik hainbat ekintza burutu ditu partzuergoak.

CircularSeas proiektuaren aurkezpen ekitaldiaren hasiera Alex Arrillaga (Leartiker S.Coop., Proiektuaren Arduradun Teknikoa) eta Ainhoa Arrizubietaren (Azaro Fundazioko Zuzendaria) eskutik izango da, Leartiker proiektuaren liderra eta Azaro Fundazioa Ondarroako Nodoaren arduradun direnez gero.

 

Cohes3ion Interreg Europe proiektuak bigarren bazkide-bilera ospatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko urtarrila I

COHES3ION europar proiektuaren baitan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dagoena, bigarren bisitaldia eta bazkide-bilera ospatu dira Ruhr Eskualdean, Alemanian.

Bazkideen lurraldeetan espezializazio adimentsuen estrategiak definitu eta inplementatzeko orduan lurraldetasuna barneratzea helburu duen proiektu hau BEAZek Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa lideratzen du, eta Azaro Fundazioak bazkide bezala parte hartzen du.

Erakunde biek, proiektuko kide diren beste erakundeekin batera, bisitaldi honetan parte hartu zuten, eta oso interesgarria izan zen, Ruhr Eskualdean lehentasuna duten sektoreen identifikazio eta sustapenaren inguruko praktika onak ezagutzeko aukera eman baitzien. Baita horien sustapenean inplikatuta dauden sareak, dinamikak eta eragileak antzemateko ere. Gainera, Bizkaia eta Ruhr eskualdearen artean sinergia kopuru garrantzitsua nabaritu zuten.

Zehazki, bisitaldian zehar, bazkideek ondorengo praktika onak ezagutzeko aukera izan zuten:

- Ruhr region’s experience with the Lead Market approach (Dieter Rehfeld, Institute for Work and Technology).

- Organizing regional change in a multi-actor environment – the role of WiN in the Emscher-Lippe region – (Lukas Reichenberger, WiN Emscher-Lippe).

- German Cyber Security Cluster Ruhr (Christian Zelsen, Bochum Wirtschaftsentwicklung).

- Healthcare industry in the city of Essen – international cooperation potential – (Winfried Book, Essener Wirtschaftsförderungsgesellschaft).

 Hurrengo bisita apirilerako dago aurreikusita Calabria eskualdean, Italian.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 23 1 2 3 4 5 6 7
week 24 8 9 10 11 12 13 14
week 25 15 16 17 18 19 20 21
week 26 22 23 24 25 26 27 28
week 27 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe