HARPIDETZA

Sare sozialak

BLUE albisteak

Debagoieneko "Berrekin Berregin" ekimenean Ekonomia Urdina aztergai

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Debagoieneko "Berrekin.Berregin" ekintzailetza sozial eta komunitarioa sustatzeko programan hizlari izateko aukera izan zuen Azaro Fundazioak. Egitasmo hau Bergarako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak antolatu dute, Olatukoop eta Bagararen kolaborazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Berrekin.Berreginegunez amets egitea gustuko duten pertsonentzako aukera berri bat da, praktika konkretuak martxan jarriz gizartea eraldatzearekin amesten duten pertsonentzat.

Horrela ba, maiatzaren 9an ospatu zen jardunaldian Lea-Artibai eskualdean garapen ekonomikoa dinamizatzen ari garen erakunde eta baliabideen azalpena egin ondoren, Blue Economy garapen ereduak zer esan nahi duen ikusi genuen: ikuspegi sistemikoa abiapuntu hartuta, eskualde edota gure ingurune hurbilean sortzen eta erabiltzen ditugun baliabideei ahalik eta erabilpen jasangarriena ematea, loturak sortuz eta hondakinei balio erantsia emanez. Hainbat kasu aztertu genituen, tartean Rotterzwamen-ekoa; kafe hondarrak aprobetxatuz txanpinoiak ekoizten dituzte.

Talde dinamika bat ere burutu genuen gure inguruan aurkitu daitezkeen asunekin edota garagar hondakinekin garatu ditzazkegun negozio ideiak aztertuz. Eskura ditugun baliabideak erabiliz, jarduera ezberdinak aurrera atera daitezkela azaltzea esperientzia polita izan zen.

Honenbestez, Debagoieneko ekintzaileei BlueLab dinamikaren berri emateaz gain, ezaugarri honetako ideiaren bat aurrera eramateko interesa izanez gero, gure ateak beti zabalik izango dituztela azpimarratu genien.

Bideoaren lotura: https://youtu.be/jnnoVFasNA8

 

Konexioak diseinatzen Lea-Artibain

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azken egunotan Turineko Unibertsitate Politeknikoko hiru pertsonen bisita jaso dugu. BLUE LAB Lea-Artibai proiektuaren baitan, Azaro Fundazioa beraiekin kolaboratzen ari da eskualdeko diseinu sistemikoaren arloan.

Eskualdearen prospektiba bat egiten ari gara, enplegua sortzeko Azarok kontutan hartu beharreko guztiak identifikatu direlarik; horrela, konexioetan oinarritutako metodologia berri honi esker negozio aukera berriak identifikatzeko.

Diseinu sistemikoan adituak diren bisitari hauekin, hainbat bilera egin ditugu; alde batetik, eskualdeko enpresa eta udaletako ordezkariekin, eta beste aldetik, hausnarketa egin eta jarraitu beharreko pausuak definitzeko barne-bilerak.

   

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 26 1
week 27 2 3 4 5 6 7 8
week 28 9 10 11 12 13 14 15
week 29 16 17 18 19 20 21 22
week 30 23 24 25 26 27 28 29
week 31 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe