HARPIDETZA

Sare sozialak

COVID-19aren eragina Lea-Artibai eskualdeko enpresetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko ekaina I

Covid-19ak gure egunerokotasuna egun batetik bestera aldatzeaz gain, enpresa munduan izan duen eragina ere nabarmena izan da eta izaten ari dela entzuten ari gara komunikabideetan. Baina eragin hori Lea-Artibai eskualdean nolakoa izaten ari den ez dakigu. Hori dela eta, eskualdeko Cikautxo enpresako Lehendakaria den Gotzon Juaristirekin elkarrizketa bat izan dugu.

Enpresa munduan COVID-19 izaten ari den eragina nolakoa dela esango zenuke? Martxoaren hasieratik momentu honetara asko aldatu da enpresako egunerokoa?

Egoera nabarmen aldatu dela esan daiteke. Normalean, urte bukaera heltzerakoan hurrengo urteko gestio-plana prestatzen da, betiere estimazioa bat, eta horrekin hasten gara lanean. Kasu honetan, Covid-19-aren eraginez, salmentak gestio-planari dagokionez gutxienez % 25eko beherakada izango dutela aurreikusten dugu, baina beharbada gehiago ere izan daiteke pandemiaren eboluzioaren arabera, eta, guk bezala, orokorrean nabaritzen den egoera bat da. Gainera, eguneroko lana egiteko modua asko aldatu da, batez ere kutsadurak saihesteko hartutako neurriengatik: jendearen sarrera-irteerak kudeatu; aldagela eta jangelen itxiera; ahalik eta kontaktu gutxien izateko talde ezberdinak osatu; telelana, eta abar. Horrez gain, distantziak mantendu eta garbitasun neurri berriak eta bereziak bete behar dira; batez ere, lan-ingurunearen garbiketa eta bakoitzaren higieneari dagokionez, eta nola ez, maskarak erabili egunean zehar.

Automozioaren sektorean nolako eragina izan du? Eta Cikautxon, zehazki?

Automozioaren sektorean eragina handia izan da; izan ere, auto-ekoizleetatik hasi eta azken hornitzaileetaraino, gehiago edo gutxiago, denak gelditu dira. Oraindik pandemiaren aurretik zeuden autoen stock-ak eguneratzen ari dira, geldialdia eta gero autoen salmentak produkzioa baino beranduago hasi baitira. Bestalde, pandemiaren eboluzioa kontinentetik kontinentera saltoka joan da, eta hori ona izan dela esan daiteke; hau da, hasieran soilik Txina gelditu zen, ondoren Europa eta beranduago Ipar eta Hego Amerika. Gure kasua berdina izan da, Txina gelditu behar izan genuen hasieran, ondoren Europa eta azkenean Mexikoko planta. Oraindik Europa abiarazten dago, baina Txina jadanik abiadura hartzen hasi da eta estatu amerikarrak esnatzen hasiak daude. Hala ere, salmentak orokorrean oraindik % 40-60 tartean daude.

Zein neurri hartu dituzue edo hartzen ari zarete egoera honi aurre egiteko?

Egoera honi aurre egiteko ez dago formula magikorik, enpresa gehienak bezala, gastuak murriztea besterik ez dago. Horretarako, langileria eskariaren arabera egokitu dugu, stock-ak ahalik eta justuen mantentzen ahalegindu gara, opor egunak hartu, orduak galdu, soldatak jaitsi, eta abar. Baina, gehienbat, fakturatutakoa kobratzen dugula ziurtatzen ari gara. Ordaingabeen kudeaketak garrantzi gehiago hartu du, momentu honetan enpresak ixteko arrisku handia baitago.

Badirudi COVID-19a gure artean geratuko dela epe laburrean. Etorkizunari begira, zein aurreikuspen dituzue? Sektorea berrindartuta ikusten duzue epe laburrean edo egoera honi buelta ematea jarduera nekeza izango da?

Une honetan badirudi egoera zuzentzen ari dela, eta horrela islatzen da jendearen jarreran ere, baina oraindik ez dago argi pandemiak nola eboluzionatuko duen, ezta udazkenean zer gertatuko den ere. Hala ere, badirudi ez garela bueltatuko hasierako egoerara, aurreikuspen guztiek hori adierazten baitute. Horrela izanik, pandemiak eboluzio negatibo handirik ez badauka, egun gauden antzeko egoeran izango garela dirudi, beharbada zerbait hobeto salmentei dagokionez, baina momentu oro alor ekonomikoa kontrolatzen. Garai honetan alde finantzarioak garrantzia handia hartuko du, eta erabat nahitaezkoa izango da enpresa ekonomikoki sendo bat izatea etorkizunari begirako arazoak saihesteko.

 

 

 

 

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 27 1 2 3 4 5
week 28 6 7 8 9 10 11 12
week 29 13 14 15 16 17 18 19
week 30 20 21 22 23 24 25 26
week 31 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe