HARPIDETZA

Sare sozialak

“Eguzki plaka eta aerogeneradoreen bitartez argindarra lortzeko sistemekin lanean hasi nahi dugu, oso eraginkorrak dira”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Alain Aranaz eta Jonathan Zabala ENERTEK Energia Berriztagarriak enpresa osatzen duten bi ekintzaile gazte dira. Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean kokatuta daude etaenergia berriztagarrien instalazio eta mantentze-lanen zerbitzu integrala eskaintzen dute. Beraien espezializazioa energia-sistema integralen instalazio eta plangintzan datza eta enpresari buruz gehiago jakiteko beraiekin bildu gara.

-Zer da Enertek? Zer eskaintzen duzue?

Enertek, energia berriztagarriak edota efizienteagoak erabiliz, energia eskari desberdinak asetzeko instalazioak egiten dituen enpresa da.

-Zenbat denbora daramazue lanean? Harrera ona izan duzue?

2017. urte hasieran hasi ginen lanean eta jendearen harrera ona izan da. Jendeak, orokorrean, teknologia berri hauetan duen interesa eta konfiantza oso altuak direla azpimarratzea gustatuko litzaiguke. Guretzat aspektu hau oso garrantzitsua da, izan ere, guk eskaintzen ditugun instalazioekin aurrera egiteko ezinbestekoa dela uste dugu.

-Nolakoa izan da orain arteko bidea?

Era batera edo bestera, jaso ditugun laguntzak aipatu nahiko genituzke hemen. Lehenik eta behin, ekintzaile gisa Azaro Fundaziotik jaso dugun laguntza guztia eta Lea-Artibai Berrikuntza Guneko haztegian pabilioi bat eskuratzeko eman dizkiguten erraztasunak guretzat oso garrantzitsuak izan dira eta edozein zalantza edo gestiotan esku bat emateko hor daude beti.

Bestetik, kanpora begira eta ezagutzera emateko plataforma bezala, Lea-Artibaiko XI. Enpresa Proiektu Lehiaketako irabazleetako bat izatea ere bultzada handia izan da. Enpresa berritzaile eta oinarri teknologikodunen arloan nagusitu gara eta esan bezala, ezagutzera emateko aukera paregabea izateaz gain, ezinhobeto etorri zaigun 2.000€-ko saria ere eskuratu dugu.

-Zer motatako lanak egiten dituzue?

Orain arte gehien egin ditugun lanak, beroa sortzeko instalazioetan izan dira; pellet galdarak, ur-sistemazko beko suak, zoru irradiatzaileak… Argindarra sortzen duten sistemak bultzatzeko egin nahi dugu orain esfortsu berezia, apurka-apurka, eguzki plaka zein aerogeneradoreekin lanean hasi. Jende askok sistema hauen inguruan duen iritzia aurkakoa izan arren, oso eraginkorrak izan daitezte Euskal Herri mailan.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Apirila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 13 1
week 14 2 3 4 5 6 7 8
week 15 9 10 11 12 13 14 15
week 16 16 17 18 19 20 21 22
week 17 23 24 25 26 27 28 29
week 18 30

Hurrengo Ekitaldiak

2018 martxoak 20
Emakume ekintzaileen II. topaketa
2018 martxoak 21
TransferINN proiektuko bazkide bilera
2018 martxoak 22
RETRACE proiektuko nazioarteko difusio ekitaldia
2018 martxoak 23
Lea-Artibai Sarean