HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa eta BEAZ Eskozian izan dira Ekonomia Zirkularrari lotutako praktika onak ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioa eta BEAZ irailaren 25 eta 26an Edinburgon (Eskozia) izan den RETRACE proiektu europarraren baitako zazpigarren field visit edo tokiko bisitan izan dira.

Interreg Europa programaren baitan kokatzen den eta EGEFk finantzatutako proiektu honen helburua Ekonomia Zirkularrari eta diseinu sistemikoari lotutako praktika onak eta horien atzean dauden politikak ezagutzea da, gero politika onuragarri horien ezarpenerako beharrezkoak diren pausuen gida bat definitzeko. Ezagutza hauek jasotzeko Europako herrialde ezberdinetara bidaiatzen dute proiektuko partaideek, herrialde horietako praktika onak bertatik bertara ezagutzeko. Proiektua hasi zenetik (2016ko apirila), RETRACEeko kideak bazkide guztien herrialdeetara (Italia, Frantzia, Espainia, Errumania eta Eslovenia) bidaiatu dute, eta baita Ekonomia Zirkularraren inguruko gaietan puntakoak diren Holanda eta Eskoziara ere. Egin dituzten zazpi tokiko bisitei esker, guztira 50 praktika on baino gehiago ezagutzeko aukera izan dute.

Azken bisita honetan Edinburgo pixka bat hobeto ezagutzeko eta kide bakoitzak orain arte egindako lana denen artean errepasatu eta ebaluatzeko aprobetxatu badute ere (peer review), bisitaren arrazoi nagusia mundu mailan Ekonomia Zirkularraren hotspot edo puntu beroetako bat den Eskoziako praktika onak ezagutzea izan da.

Kalopsia, Zero Waste Scotland, SEPA, IBIOIC, Horizon proteins, Cellucomp, Celtic Renewables, Scottish Institute for Manufacture, Edinburgh Remakery, Mackies Transmissions etaKenoteq izan dira erakunde aurkezleak, eta hondakinen kudeaketa, bioerregaiak, elikadura edo eraikuntza bezain gai ezberdinak landu dituzte. Gainera, bisita hauetan egin ohi duten moduan, oraingoan ere proiektuko kide bakoitzak gai hauetan interesa izan dezaketen bere herrialdeko erakunde eta enpresak (stakeholderrak) gonbidatzeko aukera izan du. Oraingoan Azaro Fundazioa eta BEAZekin gonbidatu gisa joan direnak Saiolan eta Circular Impact Hub Donostia izan dira.

Eskoziara egin duten azken bisita honekin bukatutzat ematen da proiektuaren informazio biltze fasea. Orain, bazkide bakoitza bere herrialdeko lurralde-politiketan eragina izango duen eta Ekonomia Zirkularrerantz bidea erraztuko duen gomendio politikoen gida bat osatzen hasiko da (Policy Road Map).

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 26 1
week 27 2 3 4 5 6 7 8
week 28 9 10 11 12 13 14 15
week 29 16 17 18 19 20 21 22
week 30 23 24 25 26 27 28 29
week 31 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2018 irailak 22
Ekintzaile Eguna
2018 urriak 04
Adimen Lehiakorrari buruzko jardunaldia