HARPIDETZA

Sare sozialak

Eskualdeko enpresak Azaro Fundazioak antolatutako Lea-Artibai Eskualdeko Enpresen Lehen Azokan elkartu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Joan den urriaren 20an Azaro Fundazioak antolatutako Lea-Artibai Eskualdeko Enpresen Lehen Azoka ospatu zen Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean. Helburu bikoitza izan zuen jardunaldiak: eskualdeko enpresak harremanetan jartzea eta enpresa-sarea sendotzea. Izan ere, horiek izan ziren otsaileko enpresa-topaketan identifikatu ziren eskualdeko enpresen behar nagusiak, eta jardunaldi honekin erantzuna eman nahi izan zitzaien.

Berrikuntza Gunean batu ziren 14 enpresek Azaro Fundazioko zuzendaria den Ainhoa Arrizubietaren aurkezpena izan zuten lehenbizi. Honek, inguru hurbileko hornitzaileak bilatzerakoan enpresentzako oso baliagarria izan daitekeen enpresa-bilaketarako plataforma baten aurkezpena egin zuen. Gaur egun hornitzaile bila kanpora jotzeko joera dago eskualdean edo inguruan dagoena benetan ezagutu gabe, eta hori ekiditeko ezinbestekoa da ezagutza bermatzeko tresnak eskuragarri izatea. Momentu honetan Azaro Fundazioa plataforman Lea-Artibaiko enpresei dagokien informazioa eguneratzeko ari da lanean.

Horren ostean azokara hurbildu ziren enpresen txanda izan zen. Bost minutuko tartean enpresaren aurkezpen txiki bat egin zuen ordezkari bakoitzak, nortzuk diren, zer saltzen duten eta zer erosten duten azalduz. Batzuk bazuten jada elkarren berri, baina asko izan ziren topaketara sinergia berriak sortzeko helburuarekin etorri zirenak. Batek baino gehiagok komentatu zuen topaketan bezero potentzialak ikusten zituela, eta eskualde mailan lan gehiago egiteko nahia ere agertu zuen. Enpresen parte-hartzeari esker jarduera benetan aberasgarria izan zen, hainbat sektore ekonomikotako ordezkaritzarekin: automobilgintza, fundizioa, makina-erreminta, web garapena, kartoiak, azpiegitura eta zerbitzuak...

Behin enpresa guztiek hitz egin zutenean, giro informalago batean elkarrekin harremanetan jartzeko eta kontaktuak egiteko tarte bat izan zuten. Interesen arabera taldetxoetan biltzen joan ziren, geratu ziren dudak argitu edo zerbitzu zehatzei buruz sakonago hitz egiteko. Networking saio interesgarria izan zen; etorkizuneko negozio-erlazioen oinarriak ezartzeko aukera ona.

Azaro Fundazioak eskualdeko enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ekintzak antolatzen jarraituko du, enpresen lehiakortasuna hobetu eta ekualdeko harreman sarea indartzeko.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5 6 7
week 2 8 9 10 11 12 13 14
week 3 15 16 17 18 19 20 21
week 4 22 23 24 25 26 27 28
week 5 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2017 azaroak 29
Seniorlab proiektuaren aurkezpena
2017 azaroak 29
Ekin pausoz pauso
2017 azaroak 30
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 01
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 04
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 05
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 15
Lea-Artibai Sarean