HARPIDETZA

Sare sozialak

Ekonomia Zirkularra eskualdeko enpresetara hurbiltzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Joan den azaroaren 9an Azaro Fundazioak “Ekonomia Zirkularra Industrian” jardunaldia antolatu zuen Ekonomia Zirkularraren kontzeptua enpresetara hurbiltzeko asmoz. Guztira eskualdeko eta inguruetako 15 enpresak parte hartu zuten ekimenean,  Ekonomia Zirkularrak jarduera industriala hobetzeko ze aukera eskaintzen duen ikasteko prest.

Izan ere, Azaro Fundazioak Lea-Artibain martxan dauden jarduera zirkularren inguruko mapa bat osatu du, eta inguruko enpresek Ekonomia Zirkularrari lotuta burutzen dituzten jarduerak identifikatu ditu. Egindako ikerketa horren ondorio nagusia enpresa askok ingurumenarekiko onuragarriak diren praktikak egiten dituztela izan da, Ekonomia Zirkularrekoak direla jakin gabe.

Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Lehiakorra egitasmoaren baitan burutu zen, Bizkaia lehiakor eta lurralde gisa orekatu bat sortzeko Eskualde Estrategiari jarraituz. Ainhoa Arrizubietak, Azaro Fundazioko Zuzendari gisa, gaiaren inguruan Azaro Fundazioaren estrategiaren azalpena eman zuen. Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari lanetan Borja Lastra aritu zen, Bizkaia Lehiakorra proiektua aurkezteaz gain, bertaratutako enpresei proiektu honen baitan eskaintzen den diagnosi prozesuan parte hartzeko gonbita luzatu zielarik. Horretarako, IK Ingeniería enpresak garatutako metodologia erabiliko dute, diagnosia egin, enpresetan jarduera zirkularrak identifikatu eta Ekonomia Zirkularrarekin lotutako aukera berriak inplementatzeko. Jardunaldian bertan enpresa batzuk diagnostiko programan parte hartzera animatu ziren.

Ihobe-ko(Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduetarako Sozietate Publikoa) Ander Elgorriaga bere aldetik, RIS 3 Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian Ekonomia Zirkularrak daukan garrantziaz aritu zen, eta enpresei hurrengo gomendioa eman zien: “oso zaila da urruti iristea bakarrik bazoazte. Kooperazioan egin behar duzue lan, elkarrekin egin behar dituzue proiektuak.” Confebaskeko Gai Juridikoen eta Lan Harremanen Zuzendaria eta Ingurumen Batzordearen Idazkaria den Jon Bilbaok ere kontzeptu berritzaile honi lotutako ekoberrikuntza, ekodiseinua… bezalako tresnei arreta eskaintzera animatu zituen bertaratuak “ez gara ingurumenari buruz ari, emaitzei eta enpresa lehiakortasunari buruz ari gara.”

Azkenik, jardunaldian zehar A&B Laboratorios eta Motorlan Fagor Automotion enpresen kasu praktikoak ezagutzeko aukera egon zen, Ekonomia Zirkularrak enpresetan izan dezakeen eragin onuragarria modu zehatzagoan ikusteko.

Jardunaldi honek erakusten duen moduan, Azaro Fundazioak Bizkaia Lehiakorra bezalako egitasmoetan parte hartze aktiboa dauka, oraingoan Ekonomia Zirkularra hizpide hartuta, beste eskualdeekin elkarlanean oinarritutako proiektu eta egitasmoetan parte hartzeko betidanik egin duen apustu irmoarekin jarraituz.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 26 1
week 27 2 3 4 5 6 7 8
week 28 9 10 11 12 13 14 15
week 29 16 17 18 19 20 21 22
week 30 23 24 25 26 27 28 29
week 31 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2018 irailak 22
Ekintzaile Eguna
2018 urriak 04
Adimen Lehiakorrari buruzko jardunaldia