HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioak Zilar Ekonomiaren inguruko berrikuntza bultzatzen du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Osasunaren arloan Lea-Artibairen dibertsifikaziorako Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren baitan, eta Zilar Ekonomiaren sektoreak eskaintzen dituen aukera eta potentzialtasunaren ondorioz, Azaro Fundazioak berrikuntza eta lurralde-dibertsifikazio foku berri bat ireki du duela gutxi alor horretan.

Europar Batasunetik Zilar Ekonomia horrela definitzen da: “Gastu publikotik eta kontsumitzaileetatik abiatuta irekitzen hasi den aukera sorta, biztanleriaren zahartzeak eragiten duen demografiaren trantsizioarekin eta 50 urtetik gorako pertsonen merkatuaren behar espezifikoekin lotura daukana”.  Beraz, hirugarren adinaren beharrak asetzera bideratutako jarduera ekonomiko garrantzitsu guztiak barne hartzen dituen alor bat da, eta eragina dauka sektore ezberdinetan, hala nola osasuna eta elikadura, aisia eta ongizatea, garraioa, eraikuntza, hezkuntza eta turismoa esaterako.

Europako Batzordeak dioenez, 2015ean Zilar Ekonomiak 78 milioi lanpostu baino gehiago sortu zituen, eta EBren BPGan 4,2 bilioi baino gehiagoko gorakada suposatu zuen. Gainera, 2025erako lanpostuen heren bat baino gehiagok (%37,8) mugikortasunarekin, osasunarekin, eta 50 urte baino gehiagoko pertsonei bideratutako merkatu berritzaileekin zerikusia izango duela aurreikusten da.

Horregatik, Zilar ekonomia alor interesgarria da bai Europar Batasunarentzat, bai Eusko Jaurlaritza edo Bizkaiko Foru Aldundiarentzat, eta entitate bakoitza negozio aukera berri honekin lotutako estrategia eta programa berriak garatzen ari da.

Testuinguru honetan, Zilar Ekonomian geneukan interesa eta sinergiak aprobetxatuz eta inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko ideiarekin, Azaro Fundazioak eta Ermuko Udalak Seniorlab proiektua diseinatu dugu, Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkarlanean 2017 programaren finantziazioa jaso duelarik. Senriolab-en helburua Zilar Ekonomiaren alorrean lankidetzaren bitartez enpresetan berrikuntza bultzatzea da, “joeretan oinarritutako berrikuntza” izeneko metodologia arin baten bitartez. 6 sesioren bidez, parte hartzen duten enpresei produktu, zerbitzu eta negozio eredu berriak definitzen lagunduko diegu. Saio hauek Pablo Lopezek dinamizatuko ditu, Creativigo-ren zuzendaria eta Zilar Ekonomian esperientzia zabala daukan berrikuntza aholkularitzan aditua.

Seniorlab sektore anitzeko proiektua da, sektore ezberdinetako enpresei bideratua; eraikuntza, IKTak, turismoa, zerbitzuak, industria…

Azaroan hasi eta 2018ko ekainean bukatuko den proiektu honek azaroaren 29an izan zuen lehen lansaioa. Sesio hartan Sergio Murillo Corzo Jauna Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zuzendari Nagusiarekin egoteko zortea izan genuen, BFAren Zilar Ekonomia Estrategia aurkeztu zuelarik. Ondoren, enpresekin ko-kreazio saioa hasi genuen eta lau lan bloke handi definitu ziren: ERAIKUNTZA, AISIA, OSASUN FISIKO ETA MENTALA eta ELIKADURA. Enpresa bakoitzak, bere interesak eta gaitasunak kontuan izanda, lan foku bat aukeratu zuen. Hurrengo bi saioetan negozio aukera zehatzak identifikatuko dituzte, eta azken hiru saioetan produktu/zerbitzuaren diseinua eta negozio eredua landuko dute.

Hurrengo saioetarako aurreikusitako egutegia hurrengoa da:

2. SAIOA- NEGOZIOA AUKEREN ZEHAZTAPENA IOSTEGUNA, 2018KO URTARRILAK 25, AZARO
3. SAIOA- NEGOZIOA AUKEREN ZEHAZTAPENA IIOSTEGUNA, 2018KO OTSAILAK 8, ERMUA

 

4. SAIOA- PRODUKTU ETA ZERBITZUEN DISEINU TAILERRA IOSTEGUNA, 2018KO OTSAILAK 22, AZARO
5. SAIOA- PRODUKTU ETA ZERBITZUEN DISEINU TAILERRA IIOSTEGUNA, 2018KO MARTXOAK 8, ERMUA

 

6. SAIOA - PROPOSAMENEN AURKEZPEN SAIOAOSTEGUNA, 2018KO MARTXOAK 22, AZARO

 

Proiektuan parte hartzeak ez dauka enpresentzako kostu ekonomikorik, eta parte hartzeko interesa daukatenak oraindik sasoiz daude proiektuarekin bat egiteko. Horretarako, jarri kontaktuan Leire Seara Izagurrerekin.

• 94  616 91 72

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Hurrengo bideoan topatu dezakezue proiektuaren inguruko informazio gehigarria: seniorlab

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31