HARPIDETZA

Sare sozialak

Adimen lehiakorra erakundeen estregietan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Azaro Fundazioak 10 urte baino gehiago daramatza Lea-Artibai eta inguruetako erakundeei adimen lehiakor zerbitzuak eskaintzen. Joan den hilabetean bertan, 166:006: I+G+b: zaintza teknologiko eta adimen lehiakor sistema arauaren ziurtagiri berria balidatu genuen.

Urte hauetan zehar adimen lehiakor (AL) sistema bat txertatu duen eta zerbitzu hori eskaintzen duen enpresa moduan izan dugun ikaskuntza modu esponentzialean hazi da.

Denok dakigu egoera globala gero eta dinamikoagoa, konplexuagoa, eta batez ere aldakorragoa dela. Erakundeek egunero gauzatzen dituzten prozesu eta ekintzen bitartez kudeatzen dute ziurgabetasuna, baina sentsazio hori minimizatzea posible da betiere erabakiak hartzeko eskuragarri dagoen informazioa ahalik eta esaguratsuena baldin bada.

Informazioak gure ezagutza maximizatuko du, eta ondorioz gure akatsak minimizatu. Horrek gure baliabideak emankorrenak diren jardueretan erabiltzea erraztuko digu, onura ekonomiko eta aukera gehiago eskaini dezaketen jardueretan hain zuzen.

Zentzu horretan, erabili beharreko formula sinplea da; informazioa ezagutza bilakatu gero balio bihurtzeko. Ondoren, plan estrategikoetan, garatzen ari diren proiektuetan, bezero eta hornitzaileekin harremanean, lankideekin egoteko moduan eta azken finean, erabakiak hartzerakoan erabiliko dugu.

Aipatutakoa sistematizatzen duen prozesua adimen lehiakor (AL) izenez ezagutzen da. ALa enpresa baten estrategia definitzeko beharrezko tresna da, helburuak lortzeko bide egokia aukeratzen laguntzen baitu ( partner-ak, ideia berrien identifikazioa, adituak, aliantzak…).

Erakundeek badakite hori, eta gero eta gehiago dira adimen lehiakor sistema bat martxan jartzen dutenak. Hala ere, batzuetan sistemek huts egiten dute edo ez daukate esperotako arrakasta, hurrengo arrazoiak direla medio:

• Egokiak ez diren baliabide eta pertsonak aukeratzea.

• Helburu bat ez definitzea edo aukeratutako erakundearen plan estrategikoarekin bat ez etortzea.

• Kalitaterik ez duen edo esanguratsua ez den informazioa jasotzea.

• Ezagutza ez kapitalizatzea eta balio ez bilakatzea.

• Informazio gehiegi izatea eta filtratzeko operadorerik ez erabiltzea.

• ALa software moduan erabiltzea.

• Errutina berriak modu mailakatu eta iraunkorrean ez txertatzea.

Hori ez gertatzeko, Azarok adimen lehiakor sistemak abian jartzeko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen die enpresei hasieratik eta sistema finkatu arte. Gainera, aipatutako akatsak minimizatzeko helburuarekin, Azaro etengabe ari da hobekuntzak txertatzen bere adimen lehiakor sisteman. Horrela, enpresei AL ziklo osoa sistematikoki egiten laguntzen die, informaziotik hasi eta balioa sortzeraino.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 22 1 2 3
week 23 4 5 6 7 8 9 10
week 24 11 12 13 14 15 16 17
week 25 18 19 20 21 22 23 24
week 26 25 26 27 28 29 30