HARPIDETZA

Sare sozialak

EMEekin hasi eta lau hilabetera, parte hartzaileek programaren balorazio oso positiboa egin dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko ekaina

Lau hilabete igaro dira Azaro Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz eta Leartibai Garapen Agentziarekin eta Lea-Artibai Ikastetxearekin elkarlanean, EMEekin programa martxan jarri zuenetik, eta lehen edizio honetako zazpi parte hartzaileak oso pozik daude orain arte bizi izandakoarekin. Ainara Eizagirreren hitzetan “Orain arte ikasitakoa gustukoa, interesgarria eta baliagarria iruditu zait. Nire ikasketetan ez zegoen horrelako formaziorik eta, urteak geroago, ikasteko asko geratzen zaidala ikusi dut. Ezkutuan nituen ilusio eta desirak kanporatu eta hobeto aztertu eta hausnartzeko baliagarria egiten ari zait. EMEekin ezagutzea sorpresa oso atsegina izan da!”.

Izan ere, gogoratu dezagun EMEekin programan formazioa eskaintzeko modua ez da ohikoa, familia bizitzarekin bateragarritasuna errazteko online klaseak konbinatzen dira astean bost orduko klase presentzialekin. Metodologia horrekin ere gustora agertu da Lur Ochoantesana parte hartzailea “Ikastaroa zer zen edo zertaz zihoan jakin gabe etorri nintzen eta erabat asebetetzen nau. Ikastaro aktiboa da, taldeko ariketak egiten ditugu, etxean sakontzeko materiala daukagu eta irakasleak beti daude eskuragarri eta laguntzeko prest”. Olaia Aldazabal ere bat dator ideia horrekin“Hasieran uste nuena baino askoz arinagoa eta entretenigarriagoa egiten ari zait”.

Orain arte ekintzailetza eta sormenari buruzko moduluak landu dituzte eta irailera arte ekonomia zirkularra, garapen pertsonala eta negozio eredu berriak ere izango dituzte hizpide. Horrelako gaiak lehen aldiz jorratzen dituen arren, interesgarriak eta bizitzarako zein lanerako aplikagarriak iruditu zaizkio Ainhoa Galdoseri “Jasotako informazioa egunerokotasunean gure mesedetan erabili ahal izateak balio gehigarri bat ematen dio programari”.

EMEekin programan profil oso ezberdinetako emakumeak batu diren arren, taldeko giroa oso atsegina da. “Esperientzia aberasgarria izaten ari da adin, herri eta pentsaera ezberdineko emakumeak ezagutzeko aukera eman didalako” etaaniztasun hori programaren onura azpimarragarrietako bat dela deritzo Nerea Burgoak.

Emakumeak ahaldundu eta egungo lan mundurako beharrezkoak diren tresnak ahalbidetu nahi dizkie EMEekin programak, laneratzeko momentuan prest eta konfiantzaz sentitzeko.Parte hartzaile guztiak bat datoz programari esker gogotsu eta martxan jartzeko prest sentitzen direla esaterakoan, gainera lan munduan sartzeko oso baliagarriak izan daitezkeen jakintzak eskuratzen ari direla diote. Denek gomendatzen dute programan parte hartzea, bereziki negozio ideia bat daukaten edo ze norabide hartu argi ez daukaten emakumeentzat.

Hona hemen parte hartzaileen beste testigantza batzuk:

Olatz Mancisidor. Beste alor batzuetan lan egin ostean bere administrazio ikasketekin zerikusia duen zerbait egin nahi du.

 “Lan mundura berriz sartzeko aukera ona iruditu zitzaidan

Nerea Burgoa. Klase partikularrak ematen ditu baina interes handia dauka bere argazkilaritza zein dekorazio eta barneko diseinu ikasketekin zerikusia duen zerbaitetan lan egiteko.

“Ikastaroa interesgarria da bai arlo pertsonalean, norbere gaitasun eta ahuleziak ezagutzeko, bai profesionalean, lan mota ezberdinetan nola moldatuko zinatekeen aurreikusten lagundu diezazulako. Negozio eredu eta lan berrietara egokitzen ere lagundu dezake”

Leiore Arostegi. 2014an pedagogia ikasketak bukatu ostean bere hezkuntza proiektu propioa sortzea dauka buruan.

“Orain dela 3 urte Pedagogiako ikasketak bukatuta eta ikasketa horiei lotutako lanpostua  aurkitzeko zailtasunak bultzatu zidan programa honetan parte-hartzera. Gradua bukatuta, hezkuntza proiektu bat diseinatzeko ideia beti izan dut buruan eta programa honek bultzada emango zidala pentsatu nuen”

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2
week 36 3 4 5 6 7 8 9
week 37 10 11 12 13 14 15 16
week 38 17 18 19 20 21 22 23
week 39 24 25 26 27 28 29 30