HARPIDETZA

Sare sozialak

World Business Forum: enpresen etorkizuneko erronkak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

2018ko azaroa

Urriak 9 eta 10ean Azaro Fundazioak mundu mailan ezaguna den WORLD BUSINESS FORUM, ekitaldira joateko aukera paregabea izan du, negozio esparruan eragin handia duten pertsonengandik ikasi eta inspiratzeko. Aurtengoan hainbat hizlari nagusi izan dira bertan: batetik, Michael Porter (enpresa estrategian aditua), bestetik Tom Peters (azken 30 urteetako pentsalaririk garrantzitsuenetarikoa management-ean), eta azkenik, Daniel Goleman (nazioartean inteligentzia emozionala kontzeptua lantzen aitzindaria izan den psikologoa)

Dudarik gabe, izugarrizko esperientzia izan da erakundeen egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ideia estrategikoak entzuteko mundu mailako adituen eskutik.

Esperientzia honen ostean, Azaro Fundazioaren helburua, adituek azaldutako ideia aipagarrienak eskualdeko enpresa eta ekintzaileei transmititzea da. Michael Porter, enpresen estrategiek eta erronka nagusiek jasango duten aldaketez mintzatu zen. “Estrategiaren kontzeptua edo oinarrizko ideia ez da aldatu, testuingurua baizik. Transformazio digitalarekin produktuek duten hobetzeko gaitasuna ikusi daiteke eta baita hurrengo pausu garrantzitsu eta erronka bezala definitu daitekeena ere, teknologia eta gizakion interfazearekin zerikusia duen oro, alegia.

Halaber, kontuan izanda gizakiok batez ere informazioa ikusmenaren bidez jasotzen dugula, etorkizuna errealitate areagotua izango dela baieztatu zuen Porterrek. “Erabiltzaileak informazioa zuzenean bere begiez ikusteko aukera ematen dioten wearable-etarantz zuzentzen ari gara. Errealitate areagotuak eragin handia izango du produktuak beraien artean desberdintzeko eran, balio katean eta enpresek beraien target-ekin izango duten komunikatzeko eran”.

 Tom Petersek bere aurkezpenean, pertsonen, bikaintasunaren eta kudeaketa on baten beharra azpimarratu zituen. “Guztiak du pertsonekin zerikusia eta bikaintasuna da gogoratuko duzuna. Bidean lagundu zenituen pertsonen bikaintasuna. Pertsonak ez direla baliabideak edo aktiboak esaten zuen. “Giza Baliabideak kontzeptua oso itsusia da. Negozioen mundua pertsonek egiten dute. Izan ere jendea, (langileak) jendearentzako (bezeroak) lanean ari den jendea (liderrak) da.

Peters-ek ondorengoa komentatzen zuen: “lider orok du pertsonen garapenaren aldeko apustua egiteko betebehar morala. Pertsonak joateko aukera izateko entrenatu behar dira, eta enpresan sortu beharreko giroa pertsonak geratu nahi izateko bezain besteko ona izan behar da, eta hau liderraren lana da”

Daniel Golemanek adimen emozionalaren garrantzia azpimarratzen zuen enpresaren estrategia eta lidergotzaren motor nagusi gisa. “Emozioak negozioen munduaren erdigunean daude beti.Soilik estrategian zentratzen den jendeari, estrategia hau pertsonen bidez gauzatzen dela ahazten zaio eta kontuan izan behar da, transmititzeko moduaren araberakoa izango dela pertsona hauen errendimendua.  Ondoren zera esan zuen: “distrakzioa ohiko zerbait bilakatu da. Informazio kopuru handia kudeatzeak, atentzio falta handia baitakar, eta liderrek atentzio hori mantentzea lortu behar dute.”

Halaber, beste hainbat aditu entzuteko aukera izan zuten. Esate baterako, Juan Enriquez teknologia berriek bizitzako zientzia esparruan daukaten eragin bortitzaz mintzo zen. Kelly Peters portaeraren zientzia: estrategia, marketing eta eragiketetan ezartzeaz aritu zen. Kory Kogon, aldiz, konfidantza handiko kulturak sortzeaz mintzo zen, lider handiak garatuz eta pertsona, ekipo eta erankudeetan produktibitate bikaina lortuz. Aitzitik, Randi Zuckerberg-ek transformazio digitalak eta informazioak duten garrantziaz hitz egin zuen. Izan ere, bere ustetan denok gara marka bat eta eduki sortzaileak. Azkenik, Ignacio Martínez Mendizabalek beste ikuspuntu bat gehitu zuen enpresa alorrean: zergaitik gara garen modukoak, portatzen gara portatzen garen moduan eta etorkizunetik zer espero genezakeen.

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Apirila 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 14 1 2 3 4 5 6 7
week 15 8 9 10 11 12 13 14
week 16 15 16 17 18 19 20 21
week 17 22 23 24 25 26 27 28
week 18 29 30