HARPIDETZA

Sare sozialak

EMEekin programaren bigarren edizioa hasten da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I Urtarrila 2019 I

2018an egin zen lehenengo edizioak izan zuen arrakasta ikusita, antolatzaileek otsailaren 7an hasiera emango dioten bigarren edizio bat egitea erabaki dute.

    

EMEekin, Azaro Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Leartibai Garapen Agentzia eta Lea Artibai Ikastetxearekin elkarlanean, martxan jarritako programa da. Lea-Artibai eskualdeko emakume langabetuei zuzenduta, egitasmo honen helburua emakume hauen ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorrak bultzatzea da.

6 hilabeteko iraupena izango duen (otsailetik uztailera) deialdi berri hau berrikuntzekin dator, izan ere, besteak beste, egun bogan dauden bi arlo sakonduko dituzte: norbere marka pertsonala indartzeko teknikak eta lana bilatzeko erraminta digitalen ezagutza. Programan zehar online klaseak eta presentzialak uztartuko dira, IKT tresnen erabilera sustatu eta familia bizitzarekin bateragarritasuna errazteko asmoz.

    

Era berean, parte-hartzaileak esparru anitzetako profesionalez inguratuta egongo dira uneoro, eta eurekin coaching sesio indibidualak nahiz taldekakoak egingo dituzte. Halaber, lan-orientatzaile batek gidatuko ditu programa osoan zehar eta iazko edizioan partehartzaileek oso positiboki baloratu zuten alderdi emozionalaren lanketak ere pisu handia izango du EMEekin-en bigarren edizio honetan.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Azaroa 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 44 1 2 3
week 45 4 5 6 7 8 9 10
week 46 11 12 13 14 15 16 17
week 47 18 19 20 21 22 23 24
week 48 25 26 27 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

2019 azaroak 26
Formakuntza pildora: Behar dudana kobratzen ari al naiz?