HARPIDETZA

Sare sozialak

21. KORRIKA

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko apirila I

Korrikak Euskal Herria zeharkatu du 21. aldiz. Apirilaren 4an Garesen hasi eta 11 egunez gelditu gabe ibili ondoren, Gasteizen bukatu zen. Apirilaren 12an pasatu zen Markina-Xemeindik eta Azaro Fundazioko lankideek ere lekukoa eraman zuten.

Euskararen aldeko ekimen erraldoi honek 1980. urtean eman zituen lehenengo pausuak, eta gaur egun euskararen alde egiten den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuena da. Bi urtetik behin egiten da, bi mila kilometro baino gehiagoko ibilbidea du eta adin eta ezaugarri guztietako milaka partaidek euskararen alde korrika egiten dute, gau eta egun gelditu gabe.

Eskuz esku eta kilometroz kilometro Euskal Herri osoa zeharkatu duen aurtengo Korrikaren goiburua “Klika” da. Klika egitea aukera bat hautatzea da; euskararen aukera edo hautua egitea. Euskarara jauzia ematea, hizkuntza ikastea eta erabiltzea edota beraz arduratzea da klika. Baita euskara ahalduntzea eta euskaltegietan matrikulatzea ere. Klika neurriak hartzea da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko.

Ardura hartzeko garaia da. Klika garai berri bati, kulturari eta gure hizkuntzari. Egin klik begiak ondo irekita. Hartu arnasa sakon, euskal-inguruneari begiratu eta klik egin bizitzeko, aske izateko eta euskara aukeratzeko. Egin klik, ikimilikiliklik! AEK-k uste du euskara gizarte hobeago baten ardatza dela, eta horretarako zu aukeratu zaitu, zugan klikaturik. Klika, etorkizunera salto egiteko. Klika Korrika.

Azaro Fundazioak gure hizkuntzaren eta kultur-izaeraren alde egiten du; beraz, aurten ere, Korrikarekin bat egin du.

Azaro ere euskararen alde!

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe