HARPIDETZA

Sare sozialak

Talentatu proiektuak jarraipena izango du 2019-2020 ikasturtean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko iraila I

Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkarteak (Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier), Azaro Fundazioarekin elkarlanean, 2018-2019 ikasturtean eskualdeko ikastetxeekin martxan jarritako Talentatu proiektuak jarraipena izango du 2019-2020 ikasturtean. 3 urteko iraupena duen proiektu honen helburua talentua sortu, mantendu eta erakartzea da.

Hori dela eta, pasa den ikasturtean zehar, Lea-Artibai eskualdeko gazteei zuzendutako ekintza ugari antolatu ziren STEAM(Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics) ikasgaiak sustatu, eskualdea ezagutu, nortasun sentimendua landu, eskualdeko industria nolakoa den ikusi eta etorkizunean bertoko enpresak beharko dituzten langile profilak ezagutzera emateko asmoz.

Ekintzetan eskualdeko 15 ikastetxe eta ia 2.000 ikaslek parte hartu zuten. LH1eko ikasleetatik hasi eta Prestakuntza Zikloetako ikasleetaraino heldu zen egitasmoa: kooperatiba eta enpresetara bisitak, hitzaldiak, egun bateko egonaldiak kooperatibetan, herri trukaketak, ikastetxeetako orientatzaileentzako bisitak enpresetan, 2019-2020 ikasturterako erronka berrien diseinuak, enpresa eta kooperatibetako langileen bisitak ikastetxeetan, eta bukatzeko Lea-Artibaiko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatu zen. Jardunaldi hori LH6ko ikasleei zuzenduta egon zen, eta 250 ikasle inguru bildu ziren zientzia, matematika, teknologia, robotika eta sormen tailer ezberdinetan parte hartzeko. Alor horietako gaiak landu eta interesa piztea helburu hartuta, eta taldeka banatuta, ikasleek tailer ezberdinak frogatzeko aukera izan zuten. Arretaz eta pozik jarraitu zituzten erronka ezberdinak eta gehiago gozatzeko gogoz gelditu ziren.

Talentatu proiektuaren bitartez eskualdeko ikasleak eskualdean lanean gelditzea sustatu nahi da, enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez ikasleak eskualdearekin eta bertoko enpresekin duten harremana eta ezagutza hezkuntza ibilbide guztian zehar txertatuz. Ikasketak dituzten ikasleak lanera kanpora atera beharrean eskualdean bertan gelditzea eta kooperatibek behar dituzten profileko langileak bertakoak izatea lortu nahi da.

2. edizioa martxan

Antolatzaile zein parte-hartzaileek proiektuaren lehenbiziko edizioaren balorazio oso positiboa egin zuten. Esperientzia aberasgarria izan zela azpimarratu zuten guztiek eta nahiz eta lan asko eskatzen duen proiektua izan, ikasle, enpresetako langile eta antolatzaileek ezinbestekoa ikusten dute ekimena. Elkar ezagutu, zubiak eraiki eta etorkizuna lantzeko modu interesgarria dela deritzote.

Proiektu honek jarraipena izango du. Horrela, hasi berri den 2019-2020 ikasturte honetan, Lea-Artibai eskualdean proiektuaren 2. edizioa jarriko da martxan eta Busturialdea eskualdean ere egitasmo berbera landuko da, lehen aldiz.

 

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6
week 41 7 8 9 10 11 12 13
week 42 14 15 16 17 18 19 20
week 43 21 22 23 24 25 26 27
week 44 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2019 urriak 03
Zaintza eta adimenean oinarriutako berrikuntza