HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa BEAZ-ekin batera parte hartzen ari da maila anitzeko gobernantza ikertzen duen proiektu europar baten

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko azaroa

BEAZ-Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoak zuzentzen duen eta Azaro Fundazioak ere parte hartzen duen Interreg COHES3ION proiektua abiarazteko bilera ospatu zen urriaren 8tik 10era, Bilbon. Egitasmo honi esker maila anitzeko gobernantzaren tokiko kasuak ikertuko dira, Europar Batasunak bultzatzen dituen berrikuntza eta lurralde garapenerako estrategien koordinazioa eta eragina hobetzeko.

Cohes3ion proiektuak 10 bazkide ditu Europako 8 lurraldetakoak. Bizkaiaz gain -Beaz, Azaro Fundazioa eta Orkestrak ordezkatua-, proiektuan parte hartzen dute Calabria (Italia), Gales (Erresuma Batua), Mazovia (Polonia), Nord-Vest (Errumania), Estokolmoko eskualdea (Suedia),Ruhr (Alemania) eta Southern Regional Assembly (Irlanda).

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dagoen eta 3 urteko iraupena duen proiektu honen bidez, honelako ekintzak burutu nahi dituzte proiektuaz zehar: Praktika Onak identifikatu, partekatu eta zabaldu; Lurraldeko Ekintza Plana diseinatu; eta EGEFren eta Espezializazio Adimentsuaren Estrategien (S3 edo “Smart Specialization Strategies”) proiektu operatiboetan lurraldetasuna barneratzeko politika gomendioak garatu eta hedatu.

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe