HARPIDETZA

Sare sozialak

COVID-19aren eragina Lea-Artibai eskualdeko enpresetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko uztaila I

COVID-19ak gure egunerokotasuna egun batetik bestera aldatzeaz gain, enpresa munduan izan duen eragina ere nabarmena izan da eta izaten ari dela entzuten ari gara komunikabideetan. Baina eragin hori Lea-Artibai eskualdean nolakoa izaten ari den ez dakigu. Hori dela eta, eskualdeko Burdinola enpresako Zuzendari Nagusia den Mikel Martínezekin hizketaldi bat izan dugu.

COVID-19aren aurretik, zein zen Burdinolaren egoera? Nolakoa izan da bere bilakaera azken 5 urteetan?

Egia esan COVID-19aren berri izan baino lehen Burdinolak zuen egoera oso ona zen eta aurrerapen ikusgarria izaten ari ginen. Azken urteetan 2 digituko erritmora hasi gara, eta 2019an hazkundea %68koa izan zen. Gure jomugako merkatu nagusienetan gure lidergoa nabaria bazen ere, pasa den urtean areagotu egin zen. Izan ere, gure lehiakideak gehienbat alemaniarrak dira, kalitatean lehiatzen dugu beraiekin, eta Espainian beraiek baino ia 3 aldiz gehiago fakturatu genuen. Horrez gain, nazioarteko merkatuetan izan dugun bilakaera ere oso ona izan da.

COVID-19aren eraginak: nolako eragina izan du Laborategien Garapen eta Instalazioen sektorean? Eta Burdinolan, zehazki?

COVID-19ak elikadura  edo maskaren ekoizpena bezalako sektore espezifikoetan izan ezik (HORECA kanalean –HOteles, REstaurantes y CAfeterías–  eragina izan duen arren), jarduera erabat gelditu da, eta inbertsio-mailan jasan duen geldialdia oraindik nabarmenagoa izan da. Gurea bezalako negozio baten, balio-kate guztian parte hartzen dugula (helmugan muntaketa lanak barne), pandemiaren efektuak oso nabariak izan dira. Egunotan enpresak jadanik onartuta dauden inbertsioak ere zalantzan jartzen ari dira. Ondorioz, lehiakide asko nabarmen sufritzen ari dira eta sektoreko zaharrenak ere itxi egin behar izan du. Hala ere, baikorrak izan nahi dugu eta aldez aurretik egindako lanari esker, urteko azken hilabeteak onak izatea espero dugu.

Zein aurreikuspen dituzue 2021 urteari begira? Sektorea berrindartua ikusten duzue edo egoera honi buelta ematea jarduera nekeza izango da?

Etorkizun hurbilean antzematen dena ez da oso baikorra, orokorrean, farmazia sektoreari lotutako bezeroak kenduta, gure sektorean gutxiago inbertituko da, eta inbertsio publikoak ere nabarmen murriztuko direla iruditzen zait. Hala ere, Burdinolaren aurreikuspenak ez dira batere ezkorrak, daramagun joera eta egiten ditugun apustu-mailak gero eta handiagoak baitira. Enpresek ez dute arriskatu nahi eta nahiago dute merkatuko liderrarekin lan egitea ziurtatu, bai proiektu eta produktuaren kalitateagatik eta baita kaudimenagatik ere, eta hori gure kasuan, oso ona da. Egun inoiz gaino gehiago, gure laborategiak seguruenak eta eraginkorrenak izateak, erabakia hartzerakoan faktore garrantzitsuena izango delakoan gaude.

Zeintzuk izango dira Burdinolaren erronka nagusiak epe labur-ertainera?

2019aren bukaeran onartu genuen 2020-2023 plan estrategikoan berrikuntza eta nazioartekotzea oinarri duen ibilbide argia markatu genuen. Halaber, mundu-mailan berrikuntza izango diren produktu berriak aterako ditugu. COVID-19ak gure adimena areagotu besterik ez du egin, eta ideia asko ditugu lan egiten dugun herrialde nagusietan, eta mundu-mailan, erreferente izaten jarraitzeko. Ilusio handia dugu, eta daukagun lantaldearekin gure erronkak lortzeko konfiantzaz gaude.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 36 1 2 3 4 5 6
week 37 7 8 9 10 11 12 13
week 38 14 15 16 17 18 19 20
week 39 21 22 23 24 25 26 27
week 40 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

2020 irailak 24
CircularSeas workshop 2&3
2020 urriak 01
Innovación basada en la vigilancia e inteligencia