HARPIDETZA

Sare sozialak

Euskadi NEXT 21-26: Euskadiko Berreskuratze eta Erresilientzia Programa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2021eko urtarrila I

Covid-19 pandemiak sortutako krisiari aurre egiteko ahaleginean NEXT GENERATION Europako Berreskuratze Plana jarri da abian Europako estatu kideei suspertzen laguntzeko helburuarekin. Plan horrek 750.000 milioi euroko finantzazioa du eta Berreskuratze- eta Erresilentzia-Mekanismo bat hartzen du bere baitan Europaren berreskuratzea eta eraldaketa- eta modernizazio-prozesua aurrera eramateko xedearekin. Horretarako, 3 erronka aurreikusten ditu: trantsizio ekologikoa, digitalizazioa eta erresilentzia.

Next Generation planaren 59.168 milioi euro Espainiako Berreskuratze- eta Erresilentzia-Mekanismora bideratu dira, eta hori ikusita, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next 2021-2026 inbertsio-programa sortu du Espainiako Gobernuak dirulaguntza horren esparruan kontuan hartu dezan. Euskadi Next programa hiru foru-aldundiekin eta EAEko hiru hiriburuetako udalekin lankidetzan garatu da eta Euskadiren berreskuratzea, eraldaketa eta erresilentzia du helburu.

Horrela, Europako planak ezarritako 3 erronken harira, Euskadiko planak energia-trantsizio ekologikoaren, trantsizio digitalaren eta gizarte-kohesioaren erronkei aurre egiteko diseinatutako ekimen publiko eta publiko-pribatuen multzo koherente eta sendoa biltzen du. Ildo horretan Eusko Jaurlaritza azken legegintzaldietan zabaltzen ari den Giza Garapen Iraunkorraren aldeko apustuan sakontzen du, aurreko legegintzaldian Euskadi 2030 Agendak indartu zuen apustua, hain zuzen ere.

Nazioarteko erakunde nagusien aurreikuspenen arabera, inoiz bizi izan den krisirik gogorrenaren aurrean gaude eta mundu mailako erronka horri aurre egiteko Euskadi Next programa partekatutako erronka horren parte izateko eta ekarpenak egiteko planteatuta dago.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1 2 3 4 5
week 49 6 7 8 9 10 11 12
week 50 13 14 15 16 17 18 19
week 51 20 21 22 23 24 25 26
week 52 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe