HARPIDETZA

Sare sozialak

30 enpresa baino gehiago Azaro Fundazioak antolatutako Adimen Lehiakorrari buruzko jardunaldi arrakastatsuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko urria

Joan den ostiralean, irailak 27, Azaro Fundazioak antolatutako “Adimen Lehiakorrean oinarritutako Berrikuntza” jardunaldiaren lehen edizioa ospatu zen Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean. 30 enpresa eta erakunde baino gehiago batu zituen ekitaldiak erabateko arrakasta izan zuen.

Adimen Lehiakorra enpresa batek jasotzen duen informazioa sistematizatu eta ahalik eta etekin gehien ateratzeko prozesu bat da. Gero eta dinamikoagoa, konplexuagoa eta aldakorragoa den ingurune global honetan, enpresak jakitun dira berrikuntzarako eta erabakiak hartzeko orduan mota honetako estrategiek duten garrantziaz. Hala ere, oraindik bada metodologia honen potentzial guztia ezagutzen ez duenik, edo enpresan modu egokian txertatzeko arazoak dituenik.

Horregatik, Azaro Fundazioak kasu praktikoetan ardaztutako jardunaldi hau antolatu zuen Adimen Lehiakorrean oinarritutako berrikuntzari buruz hitz egiteko. Gai honetan esperientzia handia duten hizlariak izan ziren bertan. Lehenbizi Daniel de los Toyos Eika S. Coop-eko Berrikuntza Zuzendariak Eikan informazioa hiru ikuspuntu ezberdinetatik  aztertzen dutela azaldu zuen (informazio teknologikoa, komertziala eta osagaien alor batetik jasotakoa), gero bateratu eta erabaki egokiagoak hartzeko. Ondoren, Adimen Lehiakorra lantzen duen nazioarteko erakunde garrantzitsuena den SCIPeko (Strategic and Competitive Intelligence Professionals) espainiako arduraduna den Ruben Arcosek enpresa europarren berrikuntza kudeaketaren analisi bat egin zuen. Bere aurkezpena enpresek kudeatzen duten informazio motari, iturriei eta balio erantsi bat emateko erabiltzen dituzten estrategiei buruzkoa izan zen. Azkenik,  Iñaki Liebana Azaro Fundazioko teknikariak Adimen Lehiakorrak zenbait erakundetan porrot egitearen arrazoiak azaldu zituen, akats ohikoenen berri eman eta informazioa ongi kudeatzeko analistaren irudia ezinbestekoa dela azpimarratuz.

Jardunaldiaren momentu garrantzitsuena InTool tresnaren azken bertsioaren aurkezpenarekin iritsi zen. InTool Azaro Fundazioak garatutako Adimen Lehiakorreko tresna bat da, erakunde baten barne zein kanpo informazioa automatizatu eta kudeatzea ahalbidetzen duena, ezagutza sortu eta etengabeko berrikuntza dinamika bat ezartzen laguntzeko.

Parte-hartzaileek oso ondo baloratu zuten bai hizlarien kalitatea bai jardunaldiaren formatu arin eta dinamikoa, eta hurrengo urteetan errepikatzearen alde agertu ziren. Harrera honi esker, Azaro Fundazioak ekitaldia urtero egiteko aukera aztertuko du, “Adimen Lehiakorrean oinarritutako Berrikuntza” enfokea eta adibide praktikoak mantenduz.

 

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1 2
week 49 3 4 5 6 7 8 9
week 50 10 11 12 13 14 15 16
week 51 17 18 19 20 21 22 23
week 52 24 25 26 27 28 29 30
week 1 31

Hurrengo Ekitaldiak

2018 azaroak 15
Visio biltzarra 2018