HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa eta BEAZ Holandan egon dira, Ekonomia Zirkularraren gune nagusian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioa eta BEAZ otsailaren 15,16 eta 17an Holandan izan den RETRACE proiektu europarraren baitako laugarren field visit edo tokiko bisitan egon dira. Interreg Europa programaren baitan kokatzen den eta EGEFk finantzatutako proiektu honen helburua Ekonomia Zirkularreko proiektu eta jarduera ekomikoak ezarri eta garatzeko metodologia gisa Diseinu Sistemikoaren erabilera sustatzea da. Horretarako ekintza garrantzitsuenetako bat herrialde ezberdinetan eman diren praktika onen identifikazioa da. Proiektua hasi zenetik (2016ko apirila), RETRACEeko kide eta stakeholderrak Italia, Frantzia, Espainia eta Holandara egin dituzten tokiko bisitei esker, 35 praktika on ezagutzeko aukera izan dute.

Azaro Fundazioa izan da bidaia hau antolatzeko ardura izan duena eta lan horretan Ekonomia Zirkularrean erreferente diren Holandako bi erakunderen laguntza izan du: Bluecity010 (Ekonomia Zirkularrarekin lotutako proiektuak dituzten Herbeheretako start-upak elkar ezagutu eta harremanak sortzeko Rotterdam-en kokatutako enpresa-gunea) eta Circular Expo (Ekonomia Zirkularrerantz trantsizioa bizkortzeko balio dezaketen idea, teknologia, negozio-ereduak eta finantza-egitura garatzen diren negozio-gunea). Holandan aurkeztu ziren ekimenak ezberdinak izan ziren, Bluecity010, Rotterzwam, Fruit Leather, Better Future Factory, Circular Valley, Black Bear Carbon, Coop Arc, Amsterdam Smart City, Schiphol Airport eta Sky NRG; fruta hondakinetatik sortutako larrua eta birziklatutako H2O-tik lortutako erregaia bezalako kasuak aurkeztu ziren.

Holanda (nahiz eta ez den Italia, Frantzia, Errumania eta Esloveniak osatzen duten RETRACE partzuergoko herrialdeetako bat) Ekonomia Zirkularrarenhotspot edo puntu beroetako bat da mundu mailan, benetako erreferentea alor honetan. Hori dela eta, bidaia oso baliagarria izan da. Gainera, RETRACEko kide bakoitzak bere stakeholderrak (kasu honetan, Ekonomia Zirkularrean interesatutako erakundeak) gonbidatzeko aukera izan du. Azaro Fundazioaren eta  BEAZen bitartez bidaia honetan parte hartzeko aukera izan duten erakundeak hauek izan dira: Orkestra -Lehiakortasunerako Euskal Insitutua-, Euskadiko Diseinatzaileen Elkartea EIDE, Circular Hub-Impact Hub Donostia, Saiolan S.A. eta azkenik, Madriletik etorritako Fundación Economía Circular.

Lurralde-politiketan eragina izango duen gomendio politikoen gida bat osatu eta Diseinu Sistemikoaren bitartez Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritutako jarduerak sortzeko metodo bat definitzea da bidaia hauen bitartez lortu nahi dena.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Otsaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 5 1 2 3 4
week 6 5 6 7 8 9 10 11
week 7 12 13 14 15 16 17 18
week 8 19 20 21 22 23 24 25
week 9 26 27 28

Hurrengo Ekitaldiak

2018 urtarrilak 26
Lea-Artibai Sarean
2018 otsailak 07
Zilar ekonomiari buruzko jardunaldia
2018 otsailak 22
Zilar ekonomiari buruzko jardunaldia