HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa 2018ko lanari ekiteko prest

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urtea hastearekin batera, eta Lea-Artibai 2020 egitasmoaren helburu estrategikoak kontutan hartuta, 2018rako proiektu eta lan ildoak jorratzeari ekin diogu eskualdearen garapen ekonomikoa bultzatzeko lanean dihardugun lau erakundeok: Leartiker, Lea-Artibai Ikastetxea, Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioa, hain zuzen.

Azaro Fundazioaren kasuan, bere ildo estrategikoak mantentzeaz gain, begibistan dituen erronka berriei ere lekua egin nahi die urte honetan.

Blue Economy eta Circular Economy

2014-2017 epealdian landutako bi egitasmo hauek inoiz baino indartsuago daude gaur egun. Azarok parte hartzen duen RETRACE proiektu europarra eta Blue Lab estrategiari esker, Azaro Fundazioak bere lekua izatea lortu du negozio aukera berritzaileak bilatzea helburu duten ekonomia ulertzeko bi estrategia hauen testuinguruan. Horrela, Euskal Herria mailan, Beaz eta Innobasque bezalako erakundeak bidelagun dituela, erreferente izatea lortu du Azaro Fundazioak Ekonomia Urdina eta Zirkularraren arloan.

Hasiera batean zaila ikusten bazen ere, enpresak geroz eta barneratuago dute ekonomia eredu hau eta horren erakusle da, geroz eta enpresa gehiago aurkitu ditzakegula, Azaro Fundazioak bere egunean egin zuen moduan, Ekonomia Urdina eta Zirkularraren aldeko apustua egin eta dibertsifikatzeko erabakia hartu dutenak.

Osasun-osasungarri sektorea (Health-Healthy)

Lea-Artibai Health Unit ildo estrategikoaren baitan, osasun-osasungarri sektorean ere espezializatzeko apustu handia egin du Azaro Fundazioak. Lea-Artibai eskualdean osasun arloa dibertsifikatzeko arlo estrategikoa da; bai gailu medikuen alorrean eta baita elikagai osasuntsuenean ere. Horregatik, urte berrian ere urrats tinkoak ematen jarraituko du arlo honetan eta bere behatokitik negozio aukera ezberdinak identifikatzen jarraituko du Azaro Fundazioak.

Ekintzailetza

Azarok ekintzailetzari lotuta lan handia egiten du Lea-Artibai eskualdean. Urtetik urtera proiektu eta estrategia ezberdinak jartzen ditu martxan eskualdean ekintzailetza kultura hedatu eta ekintzaile berriak sortzeko asmoz.

2018ra begira, enpresa proiektuen izaera berritzailea handitzea izango da erronka nagusia, horretarako zentro teknologikoekin elkarlanean aritu, transferentzia teknologikoa eraginkortu eta ekintzailetza sustatuz.

Horrez gain, hainbat urtetan egin ohi duen moduan, aurten ere eskualdeko ikastetxeekin lanean jarraituko du ikasleen gaitasunak garatzeko programa ezberdinak martxan jarriz.

Azken urteetan egindako lanagaz pozik dago Azaro Fundazioa eta orain arte egindako bidetik jarraitu nahi dute aurtengoan ere; eskualdean nahiz eskualdez kanpoko eragile publiko-pribatuekin elkarlanean eta batean eta bestean sortzen diren ekimen eta joerak aztertuz, Lea-Artibai eskualdeko enpresa ehuna indartzeko helburuarekin.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Apirila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 13 1
week 14 2 3 4 5 6 7 8
week 15 9 10 11 12 13 14 15
week 16 16 17 18 19 20 21 22
week 17 23 24 25 26 27 28 29
week 18 30

Hurrengo Ekitaldiak

2018 martxoak 20
Emakume ekintzaileen II. topaketa
2018 martxoak 21
TransferINN proiektuko bazkide bilera
2018 martxoak 22
RETRACE proiektuko nazioarteko difusio ekitaldia
2018 martxoak 23
Lea-Artibai Sarean