HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioak Fabrikazio Aurreratua eskualdeko enpresetara hurbiltzeko lanetan dihardu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko uztaila I

RIS3 Euskadi ezartzen laguntzeko helburuarekin, Azaro Fundazioak programa bat diseinatu du Fabrikazio Aurreratua eskualdeko enpresei hurbildu ahal izateko. CHALLENGE 4.0 deituriko programak ETEen digitalizazioa bultzatu nahi du startup edota beste irtenbideen hornitzaile batzuen lankidetzaren bitartez.

Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du, Bizkaia Orekan ekimenaren bidez. Bertan, Lea-Artibaik ez ezik, Durangaldeko eta Busturialdeko eskualdeak ere laguntzen dute.

Challenge 4.0 programari esker, enpresek digitalizazioari buruzko beraien egungo egoera ezagutu ahal izango dute, heldutasun digitala deritzona, eta digitalizazioaren inguruko aukerak ere identifikatuko dituzte. Hori guztia hiru saiotan lantzen da, gaian adituak diren agintarien laguntzarekin, horretarako metodologiak eta tresnak baitituzte. Adituek horiek, gainera, partaide diren enpresei aukera bati lehentasuna ematen eta aukera hori ezartzeko ibilbide-orri bat egiten lagunduko diete.

Ondoren, partaide diren enpresak programaren bigarren fasean sartuko lirateke. Fase honen xedea aukera edo erronka horiek lehenago aipatutako eskualdeko startup enpresei aurkeztea da, horiek irtenbideak proposatu ahal izateko. Enpresa izango da bere beharrei hobekien datorkien irtenbidea hautatuko duena, eta Azaro Fundazioan aukeratutako irtenbidea enpresei ezartzen laguntzeko eskuragarri dauden dirulaguntzen programak aztertzeko konpromisoa hartuko dute.

Programa honekin, beraz, startup enpresak ETE industrialetara hurbiltzea eta beraien zerbitzuak hobetzea ere ahalbidetu nahi da.

 

 

 

 

 

 

 

Fabrikazio Aurreratuaren aukerak Lea-Artibaiko ETE industrialentzat
Programa honen baitan, gainera, pasa den ekainaren 27an, Azaro Fundazioak jardunaldi bat ospatu zuen “Fabrikazio Aurreratuaren aukerak Lea-Artibaiko ETE industrialentzat” izenpean. Helburua, beraz, Lea-Artibaiko enpresak programan parte hartzera gonbidatzeaz gain, Fabrikazio Aurreratuak eskaintzen dituen aukera potentzialak ezagutzera ematea izan da.

Jardunaldiak Innobasqueren babesa izan zuen eta hitzaldi oso garrantzitsuak eduki zituen, Bizkaiko Foru Aldundia, IK4- Tekniker eta Ibermática bezalakoak. Beraiei esker Fabrikazio Aurreratua zer den eta Fabrikazio Aurreratuko Euskal Estrategia zertan datzan ezagutu ahal izan zen. Gainera, Fabrikazio Aurreratuaren inguruko kasu praktikoak erakutsi zituzten, ETE industrialek aukera espezifikoak identifikatu ahal izateko, eta dinamika txiki bat egin zen Fabrikazio Aurreratuarekin lotutako proiektuak martxan jartzeko enpresek duten interesa ezagutzeko. Azkenik, diagnosi bat eta Fabrikazio Aurreratuarekin lotutako proiektuen ezarpena garatzekoBizkaiko Foru Aldundian eskuragai dauden finantzaketa programen berri eman zuten.

Azaro Fundazioan lan-ildo horretan jarraituko dugu lanean eta Fabrikazio Aurreratuan edo Digitalizazioan jakin-mina duten enpresa guztiak CHALLENGE 4.0 programa ezagutzera animatzen ditugu, aurtengo abendura arte zabalik egongo dena.

                                

              

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe