HARPIDETZA

Sare sozialak

Eskualdeko ikastetxeetako ikasleak Lea-Artibaiko enpresa ehuna ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko martxoa

Martxoan zehar, eskualdeko ikastetxeetako prestakuntza ziklo eta batxilergoko ikasleek hainbat hitzaldi izan dituzte, Azaroren eskutik, Lea-Artibaiko enpresa ehuna ezagutzeko xedearekin. Hitzaldi horien helburua gazteei eskualdeko enpresen eta gerora egon daitezkeen lan aukeren berri ematea izan da.

Etorkizunera begira, demografiaren eboluzioaren arabera, lanerako adinean dagoen populazioa murriztu eta populazio aktiboa zahartu egingo da. Gainera, eskualdeko enpresek profil jakin bateko langileak behar dituztenean, askotan, hemendik kanpo bilatzen dituzte. Bestalde, Azarok egindako azterketa baten emaitzek adierazten dutenaren arabera, Lea-Artibaiko biztanleen ia %47ak eskualdetik kanpo lan egiten du. Egoera horri aurre egiteko antolatu dira saio horiek, bi helburu nagusirekin: alde batetik, gazteen artean ilusioa eta motibazioa sortzea, bertan bizi eta lan egin nahi izan dezaten. Bestetik, eskualdeko enpresetan lan egin nahi izanez gero, eskatu ahal dizkien ezagutza eta gaitasunei buruz orientatu eta informatzea.

Saio horietan, eskualdeko datu sozioekonomikoak eta dauden balio kate nagusiak zeintzuk diren ezagutu dituzte. Gainera, eskualdeko enpresek nazioartean duten presentziari buruz ikasi dute. Horrez gain, kooperatiba industrialek eskualdean duten garrantzia azpimarratu zaie, sortzen duten aberastasuna eta lanpostu kopuruagatik (zuzenean nahiz zeharka), hain zuzen.

Bestalde, etorkizunera begirako joeren inguruan aritu gara: automatizazioa, industria 4.0 eta enpresek orokorren, baita eskualdekoek ere, beharko dituzten profilei buruz. Azken horri dagokionez, gehienbat eskatuko dituzten titulazio eta ezagutzak komentatu zaizkie. Baitahainbeste balioesten diren gaitasunak ere: talde lana, kuriositatea, ekimena, ikasteko gogoa, egoera berrietara egokitzeko gaitasuna, mugikortasuna eta nola ez, hizkuntzen ezagutza.

Bukatzeko, ikasleei honako hau gogorarazi zaie: besteen kontura lan egiteaz gain, badagoela beste aukera bat. Norbere kontu lan egitea.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1
week 36 2 3 4 5 6 7 8
week 37 9 10 11 12 13 14 15
week 38 16 17 18 19 20 21 22
week 39 23 24 25 26 27 28 29
week 40 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe