HARPIDETZA

Sare sozialak

LEA-ARTIBAI TALENTATU

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartea, Azaro Fundazioa eta Lea-Artibaiko ikastetxeen arteko elkarlan proiektua

Lea-Artibai eta Busturialdeako Kooperatiben Mahaia Elkarteak (Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier), Azaro Fundazioarekin elkarlanean, 2018-2019 ikasturtean 3 urteko iraupena izango duen TALENTATU izeneko proiektu bat jarri du martxan eskualdeko ikastetxeekin. STEAM (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics)ikasgaiak sustatu, eskualdea ezagutu, nortasun sentimendua landu, eskualdeko industria nolakoa den ikusi eta etorkizunean bertoko enpresak beharko dituzten langile profilak ezagutzera emateko asmoz, ekintza ugari burutu dituzte Lea-Artibai eskualdeko gazteek ikasturte honetan zehar.

TALENTATU izenpean, talentua, sortu, mantendu eta erakartzea du helburu proiektu honek.

            

Azaro Fundazioak Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartearen dinamizatzaile lana egiten dihardu 2008. urtetik eta elkarte honetatik, hain zuzen ere, sortzen da proiektu hau. Talentuarekin lan egiteko premiatik.

Hainbat ekintza burutu dituzte 2018-2019 ikasturtean zehar, eta LH1eko ikasleetatik hasi eta Prestakuntza Zikloetako ikasleetaraino heldu da egitasmoa: kooperatiba eta enpresetara bisitak, hitzaldiak, egun bateko egonaldiak kooperatibetan, herri trukaketak, ikastetxeetako orientatzaileentzako bisitak enpresetan, hurrengo ikasturtera begira erronka berrien diseinuak, enpresa eta kooperatibetako langileen bisitak ikastetxeetan; eta, Lea-Artibaiko Zientzia eta Teknologia Eguna, besteak beste.

Ekintzetan eskualdeko 15 ikastetxe eta ia 2.000 ikaslek parte hartu dute.

          

Proiektu honen bitartez eskualdeko ikasleak eskualdean lanean gelditzea sustatu nahi da, enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez ikasleak eskualdearekin eta bertoko enpresekin duten harremana eta ezagutza hezkuntza ibilbide guztian zehar txertatuz. Ikasketak dituzten ikasleak lanera kanpora atera beharrean eskualdean bertan gelditzea eta kooperatibek behar dituzten perfileko langileak bertakoak izatea lortu nahi da. Era berean, ikasturtean zehar enpresa mundua ikastetxeetara hurbildu da, eta gazteek lanpostu bat edota kooperatiba bateko egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

 

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA EGUNA

Talentatu proiektua 3 urteko ekimena da eta pasa den maiatzaren 24an Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegian ospatu zen Zientzia eta Teknologia Egunarekin eman zioten bukaera proiektuaren lehen ikasturteari.

LH6ko ikasleei zuzendutako ekintza honetan 250 ikasle inguru bildu ziren zientzia, matematika, teknologia, robotika eta sormen tailer ezberdinetan parte hartzeko. Alor honetako gaiak landu eta interesa piztea helburu hartuta, eta taldeka banatuta, ikasleek tailer ezberdinak frogatzeko aukera izan zuten. Arretaz eta pozik jarraitu zituzten erronka ezberdinak eta gehiago gozatzeko gogoz gelditu ziren.

    

ERREPIKATZEKO GOGOZ

Antolatzaile zein partehartzaileek proiektuaren lehen urtea bukatu ondoren egin duten balorazioa oso positiboa izan da. Hurrengo ikasturtean errepikatzeko gogoa azaldu dute. Esperientzia aberasgarria dela azpimarratu dute guztiek, lan asko exigitzen duen proiektua, baina ikasle, irakasle, enpresetako langile eta antolatzaileek ezinbestekoa ikusten duten ekimena. Elkar ezagutu, zubiak eraiki eta etorkizuna lantzeko modu interesgarria.

Ikasturte honetako arrakasta ikusita, datorren ikasturtean Lea-Artibai eskualdean berriz errepikatuko dute proiektu honekin eta Busturialdea eskualdean ere egitasmo berbera landuko dute, kasu honetan lehen aldiz.

 

       

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe