HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa eta BEAZ Eslovenian izan dira Ekonomia Zirkularreko proiektuak ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioa eta BEAZ maiatzaren 4 eta 5ean ospatu den RETRACE proiektu europarraren baitako bosgarren field visit edo tokiko bisitan egon dira. Interreg Europa programaren baitan kokatzen den eta EGEFk finantzatutako proiektu honen ardatza ekonomia zirkularra da eta diseinu sistemikoan oinarritutako jarduera ekonomikoak identifikatu eta aztertzea du helburu. Ezagutza hauek jasotzeko europako herrialde ezberdinetara bidaiatzen dute proiektuko partaideek, herrialde horietako praktika onak ezagutu eta bisitatzeko.

RETRACEko kideek egin duten azkenengo bisita Lujbljanara izan da, proiektuko kide den Esloveniako Gobernuko Garapen eta Politika Kohesio Europarren sailakantolatutako bisita batean. Guztira 8 praktika on ezagutzeko aukera izan dute, alor ezberdinetakoak: elektronika, zura, ehunak, hondakinak, ikerketa… Gainera, bisita hauetan egin ohi duten moduan, oraingoan ere proiektuko kide bakoitzak gai hauetan interesa izan dezaketen bere herrialdeko erakunde eta enpresak (stakeholderrak) gonbidatzeko aukera izan dute. Azaro Fundazioa eta BEAZekin Sloveniara gonbidatu gisa joan direnak hauek izan dira: Lea-Artibai Ikastetxea (Markina-Xemein), Orkestra (Lehiakortasunerako Euskal Insitutua), Aclima (Basque Environment Cluster) eta Habic (Ekipamendu, Egur eta Diseinuaren Euskal Herriko Klusterra).

Urtebete igaro da jada, RETRACE (Regions Transitions towards a Circular Economy) proiektua abiarazi zela. Azken urtean egindako lana bere fruituak ematen doa eta Esloveniara egindako bisitaz gain beste lau herrialdetara ere bidaiatu dute proiektuko kide etastakeholderrek: Italia, Frantzia, Euskal Herria eta Holanda. Guztira Ekonomia Zirkularreko 40 praktika on ezagutu ahal izan dituzte bisita hauetan, alor eta mota guztietakoak. Ikasitakoa ahalik eta gehien hedatzeko asmoz, egindako bisita bakoitzeko bideoak egin dituzte proiektuko kideek. Bisitak burutzeaz gain, proiektuko kide diren herrialdeetako bakoitzak Ekonomia Zirkularrari lotutako politeken diagonistiko bat ere egin du eta gai honen inguruan interesa pizteko ekitaldiak antolatu dituzte.

RETRACE proiektuaren bultzatzaileen helburua, diseinu sistemikoa erabiliz ekonomia zirkularrean oinarritutako negoziak martxan jartzeko bideak erraztea da. Ekonomia Zirkularrak baliabideen erabilera, hondakinen sorrera eta erabilera energetikoa gutxitzearen aldeko apustua egiten du. Tokiko eta eskualdeko politikei Ekonomia Zirkularrerantz abiaraztea ahalbidetuko dien Diseinu Sistemikoaren oinarriak eta kasu praktikoak ezagutarazteko lanean jarraituko dute proiektu honetako kideek 2020ra arte.

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5 6 7
week 2 8 9 10 11 12 13 14
week 3 15 16 17 18 19 20 21
week 4 22 23 24 25 26 27 28
week 5 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2017 azaroak 29
Seniorlab proiektuaren aurkezpena
2017 azaroak 29
Ekin pausoz pauso
2017 azaroak 30
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 01
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 04
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 05
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 15
Lea-Artibai Sarean