HARPIDETZA

Sare sozialak

Finlandiara bisita

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioa Finlandian egon da elikagaiekin zerikusia duten enpresentzat informazioa eta ideia berriak lortzeko helburuarekin. Bidaia hau egitearen zergatia, bertan bizitako esperientziak eta honek etorkizuneko proiektuetan izango duen eragina azalduko dugu hurrengo lerro hauetan.

Zer dela eta bururatu zitzaizuen Finlandiara bisita egiteko ideia?

Azaro Fundazioak 2011. urtean Leartibai Garapen Agentzia eta Leartikerrekin batera, hausnarketa bat egin zuen eskualdeko garapenaren espezializazioan estrategia bat definitzeko helburuarekin: Europar Batasunak diseinatutako Europa 2020 Estrategiaren ildoarekin bat datorren "smart especialization". Hausnarketa honetan Lea-Artibai inguruko enpresa sarearen mapa teknologikoa definitu zen eta osasunaren sektorea hartu zen ohiko sektoreak dibertsifikatzeko estrategia bezala (osasunaren eta elikagai osasungarrien testuinguruan aukera berriak identifikatzeko jarduerak definituz).

Elikagai osasungarrien arloan herrialde erreferenteak eta Elikagaien Clusterrak ikertu dira beste herrialdeetan dibertsifikazio prozesuak nola egin diren jakiteko eta honen emaitza, Finlandia izan da. Herrialde honek 2007-2013 OSKE-Food Cluster programa dauka indarrean.

Nork hartu zuen parte bisitan? Zeintzuk izan dira helburu orokorrak?

Bisita Azaro Fundazioko kideek egin zuten, Osasun Estrategiaren Koordinatzaileak eta berrikuntza saileko bi teknikarik. Hiru kide hauek  izan ziren Viikki Food Centre-en laguntzarekin (Kokagunea Helsinkin duen Azaro Fundazioaren antzeko erakundea) bisita eta batzarren agenda antolatu zutenak.

Zeintzuk ziren Azaro Fundazioaren helburuak bidaia honekiko?

Aurretiaz Osasun Estrategian hausnarketan identifikatutako bi helburu nagusi planteatu ziren:

1.- Negozio berriak martxan jarri eta garatzeko, proiektuak identifikatzeko eta berrikuntza dinamiketan berritzeko, Azaro Fundazioa eta Leartiker bezalako erakundeen metodologiak ezagutzea Lea-Artibaiko enpresekin ekimen berriak ezartzeko helburuarekin.

2.- Enpresa eta kolaborazio ekimen berriak sustatzeko Lea-Artibai eta inguruko Network-en sinergiak identifikatzea. Horretarako, lehenik interesatutako enpresen artean bisitak egin ziren.

Zein zentro bisitatu dituzue? Bakoitzaren deskribapen bat egingo zenuke?

Viikki Food Centre elikagaien merkaturatze eta garapeneren bikaintasun zentro bat da. 2000. urtean sortu zen eta egun 8 pertsona dauden lanean. Bere patronatua honela osatzen da: Helsinkiko Udala (%30), VTT-Teknologia Ikerketa Zentroa (%30), Helsinkiko Unibertsitatea eta Lahti (%30), eta azkenik, Enpresarien Elkartea (%10). Finlandiarren elikagaien clusterreko kide dira eta Ekonomia eta Lanbide Ministeritzak diruz lagundutako bi programen kargu daude. Kultura Ekintzailea bultzatzen dute eta ekintzaileentzako zerbitzu eta azpiegiturak eskaintzen dituzte. Egun, enpresetan berrikuntza metodologia berriekin froga pilotuak egiten ari dira.

VTT Technical Research Centre mundu mailan aplikatutako ikerketan lan egiten duen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Ekonomia eta Lanbide Ministeritzaren parte da. 1942. urtean sortu zen eta egun 3.187 pertsonak lan egiten dute bertan. Bere jaduera ikerketan eta osasun eta ongizatearen garapenean oinarritzen da. Hiru motatako proiektuak lantzen dituzte: enpresentzako zerbitzu komertzialak, mundu mailako beste erakunde, enpresa eta teknologia zentroekin elkarlaneko proiektuak; eta ikerketa proiektu erreaktiboak (ikerketa zentrotik bertatik sortutakoak). Identifikatutako proiektu interesgarrien artean, biopolimeroen materialetan esperientzia handia dute; eta, arrantza eta nekazaritzako azpiproduktuen balorizaziorako proiektu europar bat dute martxan.

MTT, lehen sektorean elikagaien sistemak duen jasangarritasun eta konpetentziaren garapena ikertzen duen Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa Zentroa da. Elkarte hau Basogintza eta Nekazaritza Ministeritzaren menpe dago eta 750 langile inguru ditu. Azpiproduktuen balorizazio proiektuetan eta karbonoaren oinatzean esperientzia handiko erakundea da.

Zein enpresa bisitatu duzue?

Enpresaren negozio modelo, prozesu eta produktuan berritu duten elikagaien sektoreko enpresak bisitatu ditugu. Internazionalizazioan eta gure enpresa sareko proiektu europarretan parte hartzera interesatuta daude.

Beste alde batetik, "bazterkinak zero" politikaren aurrean interesgarria izan daitekeen gutxietsitako arrainaren balorizazioan esperientzia interesgarria ezagutu da.

Zeintzuk dira hurrengo pausuak?

Laster, pilatu dugun informazioa enpresa sarean hedatzen hasiko gara. Modu honetan, enpresekin egingo diren batzarretan proiektu ezberdinak martxan jartzeko beharrizan eta helburuak definituko dira. Azaro Fundazioaren laguntzarekin, berrikuntza zentro eta, Finlandia eta gure inguruko enpresen arteko elkarlaneko proiektuak martxan jartzea aurreikusten da.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Apirila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 13 1
week 14 2 3 4 5 6 7 8
week 15 9 10 11 12 13 14 15
week 16 16 17 18 19 20 21 22
week 17 23 24 25 26 27 28 29
week 18 30

Hurrengo Ekitaldiak

2018 martxoak 20
Emakume ekintzaileen II. topaketa
2018 martxoak 21
TransferINN proiektuko bazkide bilera
2018 martxoak 22
RETRACE proiektuko nazioarteko difusio ekitaldia
2018 martxoak 23
Lea-Artibai Sarean