HARPIDETZA

Sare sozialak

Sektore soziosanitarioan aukerak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Pasa den martxoaren 1ean, Deusto Entrepreneurship Centre-ek antolatutako "Ekintzailetza Soziosanitarioaren Jardunaldian" izan zen Azaro Fundazioa Deustuko Unibertsitatean.

Jardunaldiaren helburua bi talde kontaktuan jartzea zen, alde batetik, osasun zerbitzuetako hainbat erakundetako profesionalak eta osasunaren arloko aktoreak, eta beste alde batetik, proiektuei ekin diezaieketen ekintzaileak.

Jardunaldian jorratutako gaiak hauexek izan ziren:

- HOBE+: pertsonetatik datorren berrikuntza

- Osasun Mentalaren Berreskuraketaren ebaluaketa

- Gaitasun funtzionalerako entrenamendu fisikoaren unitatea

- Larrialdi abisua

Azalpenak eman ondoren, azaleratutako beharrizanei aurre nola egin eztabaidatzeko parada egon zen. Hizlariek esandakoak entzun eta gero, argi gelditu zen, gaur egun bai lan egiteko metodologian zein osasun zentroetan eskaintzen diren zerbitzuetan, hobekuntza eta berrikuntza aukera asko daudela.

Hizlariek adierazitako kasuek konpondu beharreko problematika hauek zituzten:

• Profesional sanitarioen arteko lan-sare eraginkor bat sortzeko erreminta berri baten sorrera edo existitzen den baten eraldaketa. Sare honetan profesional guztiek egunerokotasunean aurrera eramateko hobekuntza proposamenak idazteko aukera dute. Proposamen hauek lan-talde batek baloratzen ditu eta proiektu bat izatera pasatuko diren edo ez erabakiko dute. Landu duten proposamenetako bat, lehen mailako arretako eta espezialisten kontsultetako hitzorduen galerari nola aurre egin izan da.

• Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen ebaluaketak egin ahal izateko programa informatiko baten beharrizana.              

• Bere etxean ariketa fisikoko entrenamenduak egiten jarraitu behar duen paziente baten jarraipena nola egin modu eraginkor batean. Etxeko monitorizazioa ahalbidetuko duten gailu edo programa berriak sortzeko beharrizana.

• Larrialdi kasuetan protokolo eta informazio fluxuen sinplifikazioa. Abisua emateko forma arin eta erangikorrak sortzeko beharra.          

Sektore soziosanitarioaren inguruan antolatutako jardunaldi hau osasunaren esparrua ekimen berrien iturri gisa hartzen ari den garrantziaren islada da. Gainera, esparru honen barruan hainbat eta hainbat jarduera biltzen dira.

Osasunaren esparruari buruz hitz egiten dugunean esparru zabal bati buruz ari gara, publiko mota zabal bati zuzendutako hainbat jarduera biltzen dituena, eta bakoitza bere beharrizanekin. Beharrizan hauek gizartearen eboluzioaren ondorio dira: biztanleriaren zaharkitzea, osasunera sarbide unibertsalagoa, erosteko ahalmen handiagoa, pazienteengandiko exijentzia maila handiagoa, teknologiaren aurrerapausuak, gaixotasun/disfuntzioen ezagutza zabalagoa, emakumearen liberalizazioa, norbere burua gehiago zaintzea, datuen prozesamenduan beharrizan gehiago, hutsegite sanitarioenganako tolerantzia gutxiago, material berrien sorrera...

Faktore guzti hauek, eta beste askok, osasunaren arloan produktu berrien eta osasunaren alorreko zerbitzuen hobekuntza eta sorreran aukerak zabaltzen dituzte.

Sektore sanitarioak eskaintzen duen aukera sorta hau kontutan izanda, Azaro Fundazioak Leartikerrekin elkarlanean, Lea-Artibai eskualdean negozio ekimen berriak bultzatzeko negozio aukera berriak bilatzen jarraitzen du.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Otsaila 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 5 1 2 3
week 6 4 5 6 7 8 9 10
week 7 11 12 13 14 15 16 17
week 8 18 19 20 21 22 23 24
week 9 25 26 27 28

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe