HARPIDETZA

Sare sozialak

ESPERANZA 2013tik LEARTIBAI 2020ra

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Eskualdeko elkarlan publiko/pribatuan beste aurrerapauso bat eman behar du gure eskualdeak.

2006 urtean Esperanza 2013 proiektua definitu zen eskualdean. Lea-Artibaiko enpresa ehunaren lehiakortasuna helburu zuen proiektu horretarako lau ardatzen gainean lan egitea lehenesten zelarik: Enpresa berrien sorreran, enpresen garapen teknologikoan, enpresen berrikuntzan eta goi mailako formazioan. 2007. urtetik honen inguruan lanean dihardute eskualdeko zenbait eragilek Lea Artibaiko Berrikuntza Gunean.

Proiektu honek nabarmen utzi du berriro ere gure eskualdean, toki garapenaren garrantzia. Alegia, lurraldearen errealitate eta ezaugarri bereizgarrietan oinarritzea, bertako eragileen arteko elkarlanean eragitea, tokiko atxikimenduan indarra egitea eta ikuspuntu eta baliabide ezberdinak bilduko dituen tokiko proiektu bat izatea,  giltzarri direla lurralde horren garapen sozio ekonomikorako.

Miren Estensorok –Orkestrako (Euskal Lehiakortasun Institutua) ikerlari eta adituak– honen inguruan artikulu bat argitaratu berri du zuzenean Lea-Artibairi erreferentzia eginez. Honela dio: "Los procesos de interacción entre agentes como los facilitados por las redes locales promovidas desde las Agencias de Desarrollo Local de la CAPV (Azaro Fundazioa en Lea Artibai, Lehiberri en Tolosaldea, Lankidetza Sarea en Goierri, etc.), responden a un marco de condiciones institucionales para promover la actividad y cambios colectivos con un gran potencial para generar procesos de innovación social".

Esperanza 2013 proiektuarekin indar metaketa garrantzitsua egin dugu: Azaro Fundazioak, Leartibai Garapen Agentziak, Lea-Artibai Ikastetxeak eta Leartikerrek batera dihardute proiektu honetan, bakoitzak bere ezagutza, esperientzia eta baliabideak eskualdeko proiektuaren zerbitzura jarriz.

Hala ere, proiektua egunerokotasunean bizi dugunok, aurrera begira ekidin beharreko akatsak antzematen ditugu:

1. Proiektuaren definizio prozesua. Eskualdeko indar eragile guztien elkarlana bilatu nahi bada, partaidetza prozesu zabala eskatzen du eskualdeko proiektu batek.

2. Ikuspegi zabala eta epe luzekoa. Eskualdearen garapen ekonomikoa hizpide hartuta, lurraldearen ikuspegi integralaz jokatu behar dugu. Formazioa, lana eta enpresen lehiakortasuna elementu transbersalak dira bizi kalitatean zuzenean eragiten dutenak. Horregatik, nahitaezkoa da mahai baten inguruan ikuspuntu ezberdinak biltzea eta epe luzera begiratzea.

3. Eragileen inplikazioa. Partehartzean oinarrituz eta epe luzera begira definitzen diren proiektuak erreferentzia ona dira prozesu horretan parte hartu duten eragileentzat. Izan ere, euren urteko planak definitzeko marko egokia daukate.

Lea-Artibai eskualdean Lanbidek ahalbidetuta “Eskualdeko Enplegu Plana” definitzen hasi behar dugu. Egoeraren diagnositik abiatuz, eragile publiko eta pribatuak elkarlanean, hurrengo urteetan eskualdean lan egoera hobetzeko proiektuak definitu behar ditugu. Esperanza 2013-tik ikasi behar dugu. Proiektuak izan dituen arrakasta eta akatsetatik. LEA-ARTIBAI 2020 definitu behar dugu elkarlanean eta Lea Artibai Berrikuntza Gunea, LEA-ARTIBAI 2020 proiektu estrategikoaren baitan kontsolidatu behar da. Izan ere Lea-Artibai Berrikuntza Gunea ez da espazio fisiko soil bat. Eskualdearen garapen ekonomikorako tokiko proiektu bat da, eskualdeko indarrak  batuz eta inguru zabalera begira, geure ezaugarri, baliabide eta abantaila konpetitiboetan oinarrituriko garapena bultzatuko duena.

Beste eskualde batzuk ere gure moduan ari dira tokiko garapenean eragiten. Aipagarriak dira  beraiengandik ikasi dezakegunagatik oso hurbil ditugun zenbait proiektu:

Tolosaldean, Lehiberri proiektua:

LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- sustatuta, 2012tik aurrera Tolosa-ko APATTAERREKA industrialdean LEHIBERRI ZENTROA martxan izango da. Tolosaldeko enpresen garapenerako, elkarlanerako eta formaziorako gunea izango den honek, abian jartzen den unetik aurrera Tolosaldeko eragile sozioekonomiko guztien erreferentzia gune bilakatuko da. FOROAk, 2007an sortu zenetik eskualdeko orotariko sektore ekonomikoak ordezkatzen dituzten enpresak forokide izan ditu.

Goierriko GET proiektuak:

Get Gune (Goierriko Enpresa Txikien Gune) ekimena eskualdeko enpresa txikietan trebatze eta ikasketa prozesuak erraztuko dituzten proiektu zehatzak eragiteko helburuarekin jaio zen 2009 erdialdera. Get Guneren barnean lan ildo ezberdinak daude:

Get Sarea: Inguruneko enpresa traktoreekin mantentzen den harreman produktibo estua enpresa goierritarren trebakuntzarako aukera bilakatzea helburu duena.

Get Munduan: eskualdeko industria jardueraren internazionalizazioa.

GetBalio: Epe erdi/luzean Goierriko industria jardueran erabilgarri ez diren teknologiak garatzeko testuingurua sortu nahi da, enpresa txikiarentzako negozio berrien aukerak eraginez.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31