HARPIDETZA

Sare sozialak

Jose Mª San Martín: ITSASKORDA

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Itsaskorda enpresak, enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiekturik onenaren saria jaso du Azaro Fundazioaren eskutik. XX.mendean eratutako enpresaren ardatz nagusiak dibertsifikazioa eta berrikuntza dira, eskaini digun elkarrizketa honetan azpimarratzen duten bezala.

 

 

1.- Itsaskordak aurkeztutako proiektu batek Azaro Fundazioaren sari bat jaso berri du:  Amarradura garapena Off Shore. Zertan datza proiektua?

Aerosorgailu eta itsasoan energia sortzeko beste sistema batzuentzako, ala nola marea energia, teknologia berrietarako Off Shore egituren aingura eta amarraduretarako materiale espezifikoen produktu linea batetan oinarritzen da proiektua. Sistema berri hauek metodo eta materiale berriak behar dituzte, iraultzaileak izan daitezkeenak.

2.- Jarduera dibertsifikatzea beharrezkoa al da garai zailetan bizirauteko?

Zalantzarik gabe, baina ez bakarrik produktuetan, baita jarduera esparruetan ere: herrialde desberdinak, sektore desberdinak... Egun toki berean gelditzeak atzera egitea esan nahi du, aurrera egiteko mugitu beharra dago eta, ahal den neurrian, azkar mugitu.

3.-  Itsaskordaren jarduera arloa espezifikoa da oso, sokagintza eta soka mistoen ekoizpen eta merkaturatzea. ¿Zein da egun sektoreak bizi duen egoera? ¿Krisiaren ondorioak nabaritzen al dituzue?

Gure jarduera esparrua betidanik arrantza izan da, krisiaren eraginak igartzen dituena, noski; baina beste sektore batzuk ez bezala, arrantzaren alorrak urte asko daramatza krisi egoeran. Honek, ia egunero geure burua berriro sortzera derrigortu gaitu.

4.- Zer nolako garrantzia du zure enpresarentzat I+G+bk?

Ikerketak, garapenak eta berrikuntzak berebiziko garrantzia dute guretzat, eta nire iritziz, lehiakortasunaren aldeko apustua egiten duten enpresa guztientzat.  Berrikuntza gure lehen mailako lanabes bihurtu dugu aurrera egin ahal izateko.

5.- Zuek diozuenez, zuen misioa bezeroekin lankidetzan aritzea da beraien Berrikuntza Teknologikoko estrategietan. Nola burutzen da hori?

Kontutan hartu behar da gure bezeroa, kasu askotan, banatzailea baita eta ez azken erabiltzailea; horrenbestez gure bezeroarekin lankidetzan aritzeko biderik onena, erabiltzen dituen sistemen arabera bere arazoa zein den ulertzea da. Honek aukera eman digu aplikazio berriak garatzeko, bezeroarekin elkarlanean eta gure euskarri teknikoa eta eskarmentua eskeini dizkiegu, merkaturatze prozesua azken momenturako utziz.

6.- Garai hauetan krisia, atzerakada, erreskatea... hitzetik hortzera dabiltza. Nola ikusten da etorkizuna Itsaskordatik?

Egia esan egoera oso korapilatsua da, gure ikuspegia beste edozein enpresarena bezalakoa da. Edozein kasutan, horrelako egoera nahasiek etengabe pentsatzera, sortzera eta berritzera derrigortzen gaituzte, gero eta zailagoa den mundu baten lehiakorrak izaten jarraitzeko bideak bilatuz. Dibertsifikazioa eta berrikuntza dira helburu hori lortzeko tresnarik egokienak.

www.itsaskorda.es

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4 5
week 32 6 7 8 9 10 11 12
week 33 13 14 15 16 17 18 19
week 34 20 21 22 23 24 25 26
week 35 27 28 29 30 31