HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioak 10 urte

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea Artibai eskualdeaz hitz-egiterakoan asko dira bere kokapen urrunaz, txikitasunaz, izaera isolatuaz edo toki ezezagun batez mintzatzen direnak. Eta zoritxarrez horietako asko, gure eskualde honetan ere konpetentzia edo gaitasunak dituzten erakundeetako pertsonak dira.  Egokiak  ez izan arren komentario hauek, Euskal Herriaren zabaltasuna eta aniztasuna ikusita, eta beste eskualde batzuekiko konparaketaren eremuan, kontextualizatzera heltzen gara honelako baieztapenak.

Egia da kokapena, tamaina, komunikazio azpiegiturak edo tokiko enpresa ehunaren ezaugarriak, elementu  estrukturalak direla eta erabat baldintzatzen dutela eremuaren etorkizuna  eta gure kasuan bezala, noizbait erakundeen lehentasunen artean ez kokatzea suposatu dezakeela.

Dena dela, hau horrela izanik, bada beste baieztapen garrantzitsuagorik ere: Lea-Artibaiko agenteok dugu erantzukizunik handiena geure etorkizuna diseinatu eta proiektatzeko. Ariketa hau elkarlanean egin ezkero “goragoko” erakundeek entzungo gaituzte eta lagunduko ere. Beste era batera esanda: Proiektu ona baldin badaukagu, aurrera eramateko baliabideak lortuko ditugu.

Azaro Fundazioan eta bere baitan dauden erakundeetan (Lea Artibai Ikastetxea, Lea Ibarreko Mankomunitatea, Okamikako industrialdea, Makina Xemeingo Udala eta eskualdeko 8 enpresa esanguratsu biltzen dituen Kooperatiben Mahaia Elkartea) eta Leartibai Garapen Agentzian (Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa) 10 urte daramatzagu, eskualdearen garapen ekonomikoan eragiten. Epealdi honetako esperientziak aurreko paragrafoan esandakoa baieztatzera eraman gaitu. Esperanza 2013 proiektua, 2006an definitua 2013ra begira, proiektu ona izan da eta beraz babes handia jaso duena, bai Europear Batasunetik, bai Madrilgo Gobernutik, bai Eusko Jaurlaritzatik, Aldunditik, Udaletatik eta beste hainbat erakundeetatik. Inflexio puntu garrantzitsua markatu du gure eskualdeko garapen ekonomikorako prozeduretan. Proiektu honi esker, eskualdean, egitura sendoa eta azpiegitura egokituak ditugu enpresen sorrera eta berrikuntzarako.

Alabaina proiektuak martxan hasten direnean, prozedurak finkatzen direnean helburuen lorpenerako, sistematikoak bihurtzen dira eta etengabeko berrikuntza dinamika motelduz joaten da. Orduan, beste proiektu baten definizioan hasi behar gara, lehenengoa bukatu gabe egon arren. Ez dago beste biderik. Enpresak bezala: erronka bat martxan ipini orduko beste bat  definituta eta hirugarren bat identifikatzen. Horixe da enpresa eta erakundeok kontutan hartu behar dugun dinamika. Gaur egun, aldaketa garaia, etengabea da.

Benetan sinetsita guzti hau, Lea Artibai eskualdeko agenteok Lea Artibai Health Unit egitasmoa ere definitu dugu. Esperanza 2013 proiektua indartzera, osatzera eta espezializatzera datorren proiektua. Enpresa ehunaren dibertsifikazio estrategian zerbitzu espezializatuak ematera datorren proiektua, alegia.  Osasun sektorerako teknologia eta elikadura osasungarriaren esparruan, helburu konkretuak eta zerbitzu eskaintza espezializatua.

10 urte emankorrak izan direla uste dugu. 183 enpresa berri sortu dira eta 436 lanpostu berriren sorreran lagundu da. Hala ere %9,65-eko  langabezia tasa daukagu eskualdean; sektore tradizionalak berrikuntza eta birmoldaketa behar dutenak; gure gazteentzako lan eskaintza eskualdean, biztanleria mantentzeko giltzarrizkoa den heinean bizi kalitatean eragiten duten zerbitzu eta azpiegiturak izateko.  Hurrengo hilabeteetan eskualdeko Enplegu Plana definitu behar dugu elkarrekin. Udalak, Amankomunazgoak, ikastetxe eta zentro teknologikoak, garapen ekonomikorako agenteak, enpresak eta nahi duen orok. Enplegu Plan horretan jadanik martxan dauden egitasmoak integratu eta indartu behar ditugu eta horretaz aparte, egitasmo berriak definitu behar ditugu, elkarrekin, batzuen eta besteen indarguneak aprobetxatuz, izan ditzakegun ezberdintasunak uztartuz bisio bakar batean: Lea Artibai eskualde lehiakorra, lan kualifikatua eta kalitatezkoa duena, bere berezkoak dituen ezaugarriak mantendu eta indartuz.

Azaro fundazioan prest gaude erronka hauei tenk egiteko. Baina denon konplizitatea eta indarra behar dugu.

Hilero zabalduko dugun newsletter honen xedea gure zereginaren berri argiago izan dezazuen da. Eta elkarrekin definitzen eta definitu behar ditugun proiektuen informazio zehatza izatea. Lea Artibaik proiektu sendoak behar ditu. Eta hauen definizioa gure esku dago!

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2
week 36 3 4 5 6 7 8 9
week 37 10 11 12 13 14 15 16
week 38 17 18 19 20 21 22 23
week 39 24 25 26 27 28 29 30