HARPIDETZA

Sare sozialak

2012 urte berezia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaroren jarduera nagusia eskualdean enpresa berriak sortzea da (lanpostu sorreran eraginez) eta baita, eskualdeko enpresak lehiakorragoak izan daitezen lan egitea. Bigarren honetarako, hainbat lan ezberdin egiten ditugu. Horietako bat, enpresetan negozio unitate berriak martxan jartzea izaten da. Horretarako gaude, merkatu berriak ikusten laguntzeko, produktu berrien garapenean laguntzeko, negozio berriak identifikatzen lagundu eta inplantazioan eragiteko… beraz, IKUSPEGIAren urteko azken atalean, bi helburu hauen emaitzak azpimarratu nahi genituzke:

• Enpresa sorrera: aurten, 12 enpresa berri sortzen lagundu dugu. Enpresa hauek, 29 lanpostuko potentzialitatea izango dute eta hauen kokapena eskualdeko herri ezberdinetan geratzen da. Enpresa hauen tipología: aholkularitza enpresak (kalitate zerbitzuak eta gerentzia lanak eskaintzen dituztenak), ingeniaritza bat, telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat, elektrizitate lanak eskaintzen dituena, arkitektura estudio bat… dira.

• Eskualdeko enpresetan 5 negozio unitate martxan jartzen lagundu dugu, honek enpresa horien lanpostu kopurua mantentzen lagunduko duelarik.

Apirilean, buletin elektroniko hau martxan jarri genuenean, Azaro Fundazioak aurten bere 10. urteurrena ospatzen zuela jakinarazi genizuen. Urte berezia izan da 2012a, gizartea jasaten ari den krisi egoerari aurre egiten ari gara, ekimen eta programa ezberdinak antolatuz, tendentzia berriak aztertuz eta elkarlana bultzatuz, urtea oso ondo joan dela esan dezakegu. Egindako lanarekin pozik gaude eta poztasun hau zuei luzatzeko Gabon giro apropos hau aprobetxatu nahi genuke. 10 urte egin ditugu Lea-Artibai eskualdearen garapenaren alde lanean, eta aurrerantzean ere horrela jarraitu nahi dugu. Beste horrenbeste urtez gutxienez!

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Otsaila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 5 1 2
week 6 3 4 5 6 7 8 9
week 7 10 11 12 13 14 15 16
week 8 17 18 19 20 21 22 23
week 9 24 25 26 27 28 29

Hurrengo Ekitaldiak

2020 otsailak 03
Bazkide bilera ORHI Poctefa
2020 otsailak 04
Bazkide bilera ORHI Poctefa
2020 otsailak 27
CircularSeas workshop