HARPIDETZA

Sare sozialak

Eraikinn

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ERAIKINN, Espainia-Frantzia-Andorra Kooperazio Programaren (Fondo Europeo de Desarrollo Regional, FEDER 65%) bidez kofinantziatutakoproiektua da.Frantzia eta Espainiaren arteko mugan dauden agente ezberdinen arteko proiektua da hain zuzen ere: Azaro Fundazioa (proiektuaren liderra), Leartibai Garapen Agentzia, Saiolan, Indar Developpement eta Baionako Merkataritza Ganbera (azken hau, taldean oraintxe sartu berri da).

ERAIKINN proiektuaren helburua, eskualde parte-hartzaile bakoitzean (Lea-Artibai, Debagoiena eta Garazi-Baigorri/Uholdi-Oztibarre) 2 negozio unitate berri edo enpresa berri sortzean datza.

Lea-Artibai eskualdearen kasuan, helburu honen lorpenarekin bat eginez, sei dira “negozio unitate berri bat” martxan jarri nahi duten enpresak. Enpresa hauek, 2 urteko epealdian (2013-2014), negozio unitate berriak definitu, garatu eta martxan jartzeko lanean ari dira Azaro Fundazioarekin elkarlanean.

Negozio unitate berriak garatzeko helburupean, Azaro Fundazioak, eskaintza berezia egin die proiektura atxikitu diren enpresei: negozio unitate berri bat martxan jartzeko eman beharreko pausuetan aholkularitza lan aktibo eta teknikoak egin, enpresari, honek suposa diezaiokeen gastuen %65a finantzatuz. Proiektuen garapenean, B+I Strategyren aholkularitza teknikoa jasoko da.

 ERAIKINN proiektuaren lan metodologiaren euskarria "berrikuntza antenen" sare batean datza:

Berrikuntza antena lokalak: proiektuan parte hartzen duten eskualdeetan kokatuak. Eskualdeko ekonomia ehunarekin harremanak ezartzeaz arduratzen dira eta eskualdeko enpresek apustu egingo duten negozio aukera berritzaileak identifikatu, definitu eta garatuko dituzte.

Nazioarteko Berrikuntza antenak: hasiera baten parte hartzen duten bazkideen egoitzetan kokatuko dira eta berrikuntza gaietan nazioarteko erreferentzia diren eremuetara mugituko dira. Hauen helburua, harremanak ezarri, aliatuak identifikatu, lankidetza bultzatu eta parte hartzen duten eskualdeetan enpresa berritzaileen sorrera ahalbidetuko duten aukerak identifikatzea izango da (nazioarteko joerak karakterizatu, erabiltzen dituzten metodoak aztertu, negozio aukerak identifikatu eta aliantzak eta lankidetza bultzatu, enpresa sare bat garatu...).

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 27 1 2 3 4 5
week 28 6 7 8 9 10 11 12
week 29 13 14 15 16 17 18 19
week 30 20 21 22 23 24 25 26
week 31 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe