HARPIDETZA

Sare sozialak

Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen I. Topaketak balorazio oso positiboa izan du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Aurten lehen aldiz, Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak elkarlanean Emakume Ekintzailei zuzendutako topaketa berezi bat ospatu zuten martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta gizarteari luzatzen dioten balio eta esfortsua omentzeko asmoz.

Bertaratuen arten, eskualdeko herri ezberdinetako jantzi dendak, aseguru enpresak, estetika zentruak, argazkilari, estetika asesoreak… egon ziren.

Dinamizazio lanetan, EmakumeEkin ─Emakume Ekintzaileen Elkartea─elkarteko ordezkari gisa, Zurekin Emprende enpresako Izaskun aritu zen. Jardunaldiaren helburua bikoitza izan zen: inguruko emakume ekintzaileen beharrizan eta kezkak identifikatzea eta beraien arteko networka indartzea.

Topaketari  hasiera emateko, Azaro Fundazioko Esti Plazak eta Leartibai Garapen Agentziako Nerea Urrutibeaskoak erakunde bakoitzak eskualdean duten papera zein den azaldu zuten. Ondoren, ekintzaileak beraien burua aurkeztu eta talde txikitan beharrizanetan zentratutako dinamikak garatu zituzten.

Hauek izan ziren gehienbat azaleratu ziren beharrizanak:

-Sarea egitea: ez dute bata bestearen berri.

-Trebakuntza, batez ere ondorengo gaiei lotuta: estrategia, bideragarritasun ekonomikoa eta lan komertziala.

-Ahalduntzea eta ekintzaile bezala indartzea.

-Erakundeek egiten dituzten ekintza eta eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruko komunikazioa.

Antolatzaileek, parte hartu zuten guztien feed-backa jaso ostean, topaketa honi, merezi duen jarraipena emango diotela baieztatu zuten. Are gehiago, Azaro-Garapen Agentzia lan taldea hasia da topaketa honetatik eratorritako beharrizan bati erantzuna emateko asmoz maiatzerako formazio ekintza bat antolatzen.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5 6 7
week 2 8 9 10 11 12 13 14
week 3 15 16 17 18 19 20 21
week 4 22 23 24 25 26 27 28
week 5 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2017 azaroak 29
Seniorlab proiektuaren aurkezpena
2017 azaroak 29
Ekin pausoz pauso
2017 azaroak 30
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 01
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 04
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 05
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 15
Lea-Artibai Sarean