HARPIDETZA

Sare sozialak

LEIHATILA

Laguntza programak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Leihatila atalak erakunde publiko zein pribatuen laguntza-programak biltzen ditu. Hauen berri jakin nahi izanez gero, sar zaitez atal honetan.

  
DIRULAGUNTZAEPEAONURADUNAK
Inbertsioetarako laguntzak
Enpresa txiki  eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren lehenengo deialdia

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/31

Dekretu honen xedea da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, likidezia-beharrei erantzuteko eta kapital zirkulatzailea finantzatzeko, aipatutako eragile ekonomikoez ari garela

---------

ETEak eta enpresaburu indibidual eta autonomoak

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagaigintza eta landa garapeneko sektoreetan finantza-sostengu programa

SENDOTU 2017 PROGRAMA

Eskabideak aurkezteko epea funtsak agortu arte edota:

2018/12/31

Inbertsio-proiektuak finantzatzeko laguntzen programa ezartzea, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetako pertsona fisiko eta juridikoentzat. Horiek finantzaketaren esparruan egituratuko dira, Finantzen Euskal Institutuak finantza-erakundeekiko lankidetzan eman beharreko maileguen bermeak eskainiz.

Bereziki planteatzen diren laguntza-lerroak honako hauek dira:

1) Laguntza-lerro bat arriskua finantzatzeko, koktizatu gabeko enpresa txiki eta ertainentzako. Laguntza horiek bermeen bidez eskainiko zaizkie nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa-garapeneko sektoreei, hasierako inbertsioak finantzatu ahal izateko.

2) Arriskua finantzatzeko laguntza-lerro bat, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan diharduten enpresei zuzendutako bermeak eskainiz, kobraezinak estaltzeko finantzazko Berme Funtsa duena.

---------

• Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai edo landa-garapeneko sektoreetako kide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak

• Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreko ETEak, kotizatugabearen kategoria dutenak.

Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak

egiteko eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntza

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/21

2018/02/02

Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteek enpresak sortzeko oinarri arautzaileak ezartzea:

1) M06.1. Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntza: nekazari gazteak nekazaritzako ustiategietan hastea, sekotrea gazteagotzeko.

2) M04.1. Nekazaritza usteiategietan inbertsioak egiteko laguntza.

---------

Ekoizpenerako Esukadiko Landa Garapenerako Programaren (LGP) M06.1 eta M04.1 neurrietan aurreikusitako nekazaritzako ustiategietan titular diren pertsona fisiko eta juridikoak.

Nazioartekotzea

Nazioartekotze bekak

BEINT PROGRAMA

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/21

2018/03/01

(12:00)

Unibertsitate-tituludun gazteak prestatzea nazioartekotzearen arloan; betiere, euskal enpresek eta beste erakunde batzuek etorkizunean profesionalen oinarri bat izan dezaten, zeinarekin aurre egin ahal izango baitiete ekonomia irekiaren erronkei.

---------

• Goi mailako unibertsitateko titulazioa duten 30 urte arteko Euskadiko gazteak

Berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko

 I+G+b-rako, energía-eraginkortasuneko eta energía garbietako diru laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/31

Arrisku-finantzaketarako laguntza-lerro bat ezarriko da, mailegu-eragiketa horiei kobraezinak estaltzeko finantza-bermeko funts baten bitartez bermeak emanez, industria-sektoreko eta lotutako zerbitzuetako enpresei, teknologia-zentroei, ikerketa kooperatiboko zentroei (IKZ) eta enpresako I+Gko unitateei, I+G+bko, energia-eraginkortasun eta energia garbietako neurrietako zein zientziaren eta teknologiaren arloko inbertsio-proiektuak finantzatzeko, betiere dekretu honetan adierazitakoarekin bat etorriz.

---------

• Industria-sektoreko eta/edo lotutako zerbitzuetako enpresak, baita teknologia-zentroak, ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ) eta enpresako I+Gko unitateak ere, betiere Zientziaren Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide badira eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharreko inbertsio-proiektuak badituzte, baldin eta eskaera aurkezten badute dekretu hau argitaratzen den egunetik 2017ko abenduaren 31ra arteko epean, eta, finantzatu beharreko inbertsioaren edo proiektuaren izaeraren arabera, ondoren azaldutako baldintzak betetzen badituzte

"Industria Conectada 4.0” arloan I+G+b-ko proiektuei laguntza finantzarioa

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/26

"Áreas Estratégicas de la industria conectada 4.0”-n kokatutako Ikerketa industrialen, garapen esperimentalen  eta antolakuntza arloko berrikuntzako proiektuen garapena

---------

• Gutxienez 3 urtetan jarduera industriala garatzen ari diren sektore publikoaren parte ez diren espainiako sozietateak eta uztailaren 28ko EIC/742/2017 Aginduaren 5.artikulua betetzen dutenak

2018-2020 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak, eta 2018-2019 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/01/24

Honen xedea da diru-laguntzak ematea honako bi laguntza-lerro hauetako iker­keta-proiektuak egiteko:

1) 2018-2020 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko Proiek­tuetarako laguntza-lerroa.  Bi modalitate ditu:

• Erakunde bakarreko ikerketa-taldeen proiektuak.

• Lankidetza-proiektuak, zeinetan parte hartzen baitute erakunde ezberdinetako ikertzaile-taldeek proiektu berean

2)2018-2019 aldian, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea –enpresa horientzat inte­resgarriak diren arloetan– helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroa. Parte hartzen duten enpresek proiektuaren kostu osoaren % 10, gutxienez, finantzatu beharko dute, eskudirutan egindako ekarpenarekin.

---------

1) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako erakundeak: Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC) eta EAEn  egoitza duten unibertsitateetako ikerketa-egiturak.

2) Egoitza EAEn duten unibertsitateetako ikerketa-egiturak.

Enpresa, diru-laguntzaren onuradun ez bada ere, ikerketaren emaitzen benetako jaso­tzailea da.

Enpresa parte-hartzaileek, zeinek den-denek eduki behar baitute beren egoitza soziala EAEn eta eskaeran parte hartu behar baitute, ezin izango dute jaso diru-laguntzaren parterik, ez zuzenean ez zeharka.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregis­troan egiaztatutako eragileak, honako kategoria hauetan: Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak (BERC); Teknologia Zentroak; kerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

Enpresa I+G bultzatzeko programa 1. Fasea: proiektuak hautatu eta onartzea

HAZITEK PROGRAMA

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/21-

2018/03/01

(12:00)

Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak burutzen laguntzeko laguntza-programak garautzea. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta EAEko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

---------

1) Enpresak: Enpresa handiak edo ETEak

2) Enpresa-taldeak eta -elkarteak, haien forma legala edozein dela ere.

3) Oinarri zientifiko edo teknologikoko enpresa berrien abiarazte-proiektuen kasuan (agindu honen 6. artikuluan definitutakoak), onuradunak izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteak ere, akreditatu egiten baititu 109/2015 Dekretuak, ekainaren 23koak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzekoak.

Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzak

1- fasea: proiektuak onartzea eta hautatzea

ELKARTEK Programa 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/21-

2018/02/22

(12:00)

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailbu­ruaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan (arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen duena – Elkartek Programa) aurreikusitako I. fasearen –proiektuak onartzea eta hautatzea– deialdia egitea 2018ko ekitaldirako.

---------

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeak.

Kontratazioa

Gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programa. Enpreseei diru-laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/31

Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da

---------

• Enpresa txiki eta ertainak

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/31

Dekretu honen xedea da kooperatiba-sozietateetako besteren konturako langileak, bazkide-langileak, edo lan-bazkideak ordezketuko dituzten, langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzkeko laguntzak arautzea. Kooperatiba-sozietateetalko langileak seme-alabak edo mendetasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa hartuta egoon behar dira.

---------

• EAE-ko enpresak

Aholkulari Digitalak programa

Deialdian zehaztuko da eskabideak aurkezteko epea.

Transformazio Digitala sustatzera bideratutako aholkularitza zerbitzuen kontratazioa. Aukeratutako ETEak Red.es-ek landutako “Registro de Asesores”-eko hornitzaileetako bat kontratatu beharko du gonbidapen orokorraren bidez.

---------

• Espainiako ETEak.

Giza Kapital ikertzailea sortzeko diru laguntzak

BERRIKERTU Programa 2017

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/01/02

2018/02/02

Diru-laguntzen araubidea arautzea, giza kapital ikertzailea sartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan eta enpresetan, diru-laguntzen bitartez, langile ikertzaileak kontratatzeko

---------

1)Enpresak: ETEak edo enpresa Handiak bai eta enpresa elkarteak ere.

2) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak kategoria hauetan: ikerkuntza kooperatiboko zentroak, teknologia zentroak, enpresetako I+G unitateak.

Digitala
Bestelakoak

Enpresa ehuna sortu, hazi eta garatu ahal izateko baldintza ekonomikoak errazten dituen programa.

ELKARTEGIAK PROGRAMA

Eskabideak aurkezteko epea:

2017/12/30

Bizkaiko Lurralde Historikoa azpiegituren sare zabal eta oparo batez hornitzea, Bizkaiaren garapen iraunkor eta orekatuan laguntzen duten enpresa-proiektuei gune egokiak eskaintzeko, Azpiegiturak, S.A.U.ren titulartasuneko Elkartegiak enpresa-zentroetako industria-pabilioi edo/eta bulegoen moduluetan koka daitezen erraztuz.

---------

•  Merkataritza sozietateak eta enpresaburu indibidualaK:

- Enpresa sortu berriak.

- Lehendik dauden enpresak. Onuradun izateko, enpresek eskabidea aurkezteko unean alegatu eta egiaztatu behar dute zabaldu beharra dutela edo beren kokapena hiri-antolamendutik kanpo geratu dela; orduan, Azpiegiturak S.A.U.k aztertuko ditu eskabideak.

ingurumena

 

   

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5 6 7
week 2 8 9 10 11 12 13 14
week 3 15 16 17 18 19 20 21
week 4 22 23 24 25 26 27 28
week 5 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2017 azaroak 29
Seniorlab proiektuaren aurkezpena
2017 azaroak 29
Ekin pausoz pauso
2017 azaroak 30
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 01
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 04
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 05
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 15
Lea-Artibai Sarean