HARPIDETZA

Sare sozialak

Laguntza programak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Leihatila atalak erakunde publiko zein pribatuen laguntza-programak biltzen ditu. Hauen berri jakin nahi izanez gero, sar zaitez atal honetan.

*Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) hainbat laguntza ditu momentu honetan zabalik. Begiratu lauki urdinak informazio gehiagorako.

  
DIRULAGUNTZAEPEAONURADUNAK
Inbertsioetarako laguntzak

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagaigintza eta landa garapeneko sektoreetan finantza-sostengu programa

SENDOTU 2018 PROGRAMA

Eskabideak aurkezteko epea funtsak agortu arte edota:

2018/12/31

Inbertsio-proiektuak finantzatzeko laguntzen programa ezartzea, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetako pertsona fisiko eta juridikoentzat. Horiek finantzaketaren esparruan egituratuko dira, Finantzen Euskal Institutuak finantza-erakundeekiko lankidetzan eman beharreko maileguen bermeak eskainiz.

Bereziki planteatzen diren laguntza-lerroak honako hauek dira:

1) Laguntza-lerro bat arriskua finantzatzeko, koktizatu gabeko enpresa txiki eta ertainentzako. Laguntza horiek bermeen bidez eskainiko zaizkie nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa-garapeneko sektoreei, hasierako inbertsioak finantzatu ahal izateko.

2) Arriskua finantzatzeko laguntza-lerro bat, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan diharduten enpresei zuzendutako bermeak eskainiz, kobraezinak estaltzeko finantzazko Berme Funtsa duena.

---------

• Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai edo landa-garapeneko sektoreetako kide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak

• Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreko ETEak, kotizatugabearen kategoria dutenak.

Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza laguntza emateko programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/02/10

2018/12/31

 Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko eta likidezia-beharrak estaltzeko, aipatu eragile ekonomikoez ari garela

---------

ETEak eta enpresaburu indibidual eta autonomoak

 


Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko Pilotu Programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/31

 

Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatu behar dituzten EAEko enpresa txiki eta ertainei laguntzea, egiteko modu, metodologia eta proposamen berritzaileak probatzeko.

Nazioarteko inbertsio publikoko proiektua: Atzerrian inbertsio publikoko proiektu bat egitearen egokitasuna ebaluatzea xede duen inbertsioa, gutxieneko eskalan

---------

EAEko mikroenpresak eta ETEak), baldin eta indarreko nazioartekotze-plan estrategikoa badute eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzeko finantzaketa behar badute

Nazioartekotzea

Nazioartean presentzia handia duten ETEei laguntzeko

SAKONDU programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/31

(12:00)

Euskadin kokaturiko enpre­sen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, haien nazioarteko jardueran sakonduz.

1- Helmuga-merkatuan jardun ahal izateko gastuak, betiere eskatzaileak egiaztatzen badu SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentziak edo, dagokionean, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak uko egin diotela zerbitzu horiek eskaintzeari:

-Merkatu azterketak

-Produktuaren edo enpresa beraren homologazioak, enpresa kudeatzaile baten zerbitzuak barne.

-Agente komertziala edo ordezkaria hautatzeko gastuak.

2- Merkatuak aztertzeko eta/edo enpresa bezero potentzialekin harremanetan jartzeko bidaiak.

3-Alderantzizko misioak.

4-Helmugako merkatuko hizkuntza ofizialean egindako promozio-materiala. Ez da onartuko gaztelaniaz egindako materialik.

5- Publizitatea: publizitatea sortzea eta sektorearen komunikabideetan argitaratzea, helmu­gako merkatuko hizkuntza ofizialean.

6- Atzerriko azoketan parte hartzea erakustokiak jarriz.

7- Ez da diru-laguntzarik emango erakunde publikoek prezio publikoetan emandako azterketa eta zerbitzuengatik.

8- Diru-laguntza hau beharrezkoa den bezala pizgarria izan dadin, ekintzek hasi gabe egon beharko dute agindu hau argitaratzen denean.

---------

Euskadin kokatuta dauden edo Euskadin ekoizpe­neko instalazioa duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta indarreko nazioartekotze-plana badute, beren esportazioak guztizko fakturazioaren % 50etik gorakoak badira eta beren lehia-posizioa hobetu nahi badute guztizko esportazioen % 10etik beherako fakturazioa suposatzen duten merkatuetan.

Espainiako ETE ez esportatzaileei edo finktau gabeko ETE esportatzaileei laguntza

ICE-NEXT PROGRAMA 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/12/31

 

Kanpoko lehiakortasun eta nazioartekotzean adituak direnen eskutik enpresei 45 orduko aholularitza pertsonalizatua ematea nazioartekotzearen alorrean. 

---------

Nazioartekotze estrategia hasi edo finatu nahi duten eta potentzial esportatzailea duten espainiako ETEak

Berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko

BFA- Innobideak Programa 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/09/27

(15:00)

Bidalketa:

2017/04/17a aurretik hasitako proiektuak 2018/06/16a aurretik aurkeztu

Programaren helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da, horretarako, hiru ildo hauen bitartez gauzatzen diren ekintzei babesa emanik

-Innobideak-Lehiabide Berrikuntzako proiektuak, tamaina handitzeko proiektuak, eta trakzio enpresen eta beren hornitzaileen artean lankidetzak garatzeko proiektuak

- Innobideak- Pertsonak: Langileen enpresako parte hartzea bultzatzeko eta pertsonen kudeaketako eredu berrietarantz aurrera egiteko proiektuak.

-Innobideak-Kudeabide: enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak

---------

Jarduera hauetako bat egiten duten EAEko enpresak: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.

BFA- Innobideak-Kudeabide 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/09/28

(13:30)

Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egiten duten kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Diruz lagungarriak diren jarduerak izango dira Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontrasteari buruzko Txostenari erantzuten dioten finkatze-proiektuak garatzea (2B proiektuak), erakunde eskatzailearen kudeaketa hobetzeko ekintza planaren barruan daudenak. Finkatze proiektuak (2B) gutxienes eremu hauetako bat hobetzeko egin behar dira:

-Estrategia

-Bezeroak

-Pertsonak

-Gizartea

-Berrikuntza

-Emaitzak

---------

Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontrasteari buruz Euskalitek egindako txosten bat duten Bizkaiko enpresak, 5-49 arteko plantilla dutenak eta erauzketako, eraldaketako eta ekoizpeneko industria-jarduerak; ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak, eta informazioaren gizartearen eta komunikazioaren arloko jarduerak burutzen dituztenak.

Innoglobal programa 2018 (bIgarren dialdia)

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/07/11

2018/12/05

 

I+Gko jardueretan nazioarteko lankidetza bultzatzea. Proeiktuak ikerketa industriala edo/eta garapen esperimentalen jarduerak satru ahal izango dute eta proiektuen nazioarteko izaera egiaztatu beharko dute

---------

Espainian eratuta dauden eta egoitza fiskala bertan duten enpresak

BFA-Txekeo teknologikoak programa 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/09/28

(13:30)

Enpresek berrikuntzaren arloan lehen urratsak egin ditzaten sustatu nahi da, kanpoko agente teknologiko baten laguntzarekin. Konponbidea eman nahi zaio arazo jakin bati, produktu edo produkzio-prozesu jakin bati, edo, gutxienez, horren konponbidea planifikatu, berrikuntza proiektu baten bitartez.

---------

5-100 pertsona arteko langile kopurua duten Bizkaiko enpresak, jarduera nagusia hauetariko bat badute: industria, eraikuntza, garraioa, industriari lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza

Ekodiseinuko proiektuak egiteko laguntzak 2018.

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/07/02

 

Alde batetik, bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu txikiagoa izango duten, iraunkorragoak diren eta konpontzeko, eguneratzeko edo birsortzeko errazagoak diren produktuak eta zerbitzuak diseinatzea sustatzea, eta bestetik, 2020rako Ingurumen Esparru Programako «Baliabideen kontsumoa hobetzea, produktu eta prozesu eraginkorragoen bidez lehiakortasuna hobetzeko» izeneko jarduera-ildoko helburuak betetzen eta Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategia hedatzen laguntzea

---------

• EAEko enpresak

Enpresa berritzaileak sortzeko programa (2.deialdia)

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/09/21

Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea, enpresa berritzaile berriak sortzea eta enpresen azeleraziorako proiektuak garatzea.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

1. taldea: "enpresa-proiektua garatzeko gastuak": Bideragarritasun- eta merkatu-azterlanak, eta txosten teknikoak, prototipoak, bidaiak eta azoketan parte hartzea eta proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.

2. taldea: "enpresa berritzaile berriak sortzeko gastuak": Enpresa berria eratu eta abiaraztea, negozio-lokala errentan hartzea, marketing plana, jabetza intelektutala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.

3. taldea: teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa"

4. taldea: "BEAZ, S.A.U.-k kudeatuko duen enpresa-azelerazio zerbitzua", proiektuaren eta honi dagozkion kanpo gastuen garapenerako.

---------

1. taldea

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak.

• Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2016ko urtarrilaren 1az gerokoa bada.

• Lehendik diren enpresak,  10 lanpostutik gora dituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere BEAZ, SAUekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako prozesuen emaitza badira

 

2 eta 3 taldeak

 

 

• Enpresa berritzaile berriek, baldin eta EJZko altaren lehenengo data 2016ko urtarrilaren 1az gerokoa bada, eta, eskabidea aurkezten denean, gutxienez lansaio osoko lanpostu 2 badituzte.

4. taldea

EJZko altaren lehenengo data 2015eko urtarrilaren 1az gerokoa duten enpresek, baldintza hauekin:

• Eskabidea aurkeztean lansaio osoko 4 lanpostu izatea edo 100.000 euroko edo hortik gorako fakturazio zenbatekoa izatea.

• Enpresak Sustatzeko Zerbitzuaren edozein Programaren aurreko deialdietan 2. edo 3. taldeko gastu-baliokideetarako diru-laguntza eskuratu duten enpresak, beti ere espediente horien justifikazioa amaituta badago.

• Enpresaren azeleraziorako proiektu espezifiko bat duten enpresak.

Kontratazioa

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/12/31

Dekretu honen xedea da kooperatiba-sozietateetako besteren konturako langileak, bazkide-langileak, edo lan-bazkideak ordezketuko dituzten, langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzkeko laguntzak arautzea. Kooperatiba-sozietateetalko langileak seme-alabak edo mendetasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa hartuta egoon behar dira.

---------

• EAko enpresak

Gazteak EAEko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzak 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/11/10

Euskal enpresek EAE-ra itzultzen diren 35 urtetik beherako gazteak kontratatzeko laguntzen oinarriak eta araudia ezartzea, euskal lan-merkatuan haien laneratzea sustatzeko neurri gisa.

---------

• Lan-kontratuak egiten dituzten EAEko enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publi­koak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak

Euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratatzeko laguntzak 2018

Eskabideak aurkezteko epea funtsak agortu arte edo:

2018/09/20

Langabezian dauden 35 urtetik gorako pertsonen lanaratzea, langabezian, bere kualifikazioarekin erlazionatua dauden enpleguetan, kanpoan  lantokiak dituzten  euskal enpresetan,  lan-merkatuan sartzeko eta beraien esperientzia profesionala sendotzeko helburuarekin eta nazioartekotzea ahalegina garrantzitsua egiten ari diren EAE-ko  enpresa-ehunari neurri bezala laguntzeko.

---------

•  EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere.

Gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktikaldietan kontratatzeko laguntzak 2018

Eskabideak aurkezteko epea funtsak agortu arte edo:

2018/09/20

Langabezia-egoeran dauden eta haien titulazioarekin lotutako enpleguetan lan-esperientzia urria duten gazteak laneratzea; xede horrekin, atzerrian lantokiak dituzten euskal enpresetan kontratatuko dira, eta ikaskuntza-aldi bat ere egingo dute lantoki horietan, gazteei lan-esperientzia eta enpresen beharretara egokitutako kualifikazioa eskuratzen laguntzeko neurri gisa, bai eta nazioartekotzeko ahaleginak egiten ari den EAEko enpresa-sareari laguntzeko neurri gisa ere

---------

•  EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere.

Txanda kontraturako laguntzak 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/19

Txanda-kontratuetarako laguntzak erregulatzea da programa honen xedea.

---------

• EAEko pertsona fisiko eta juridikoak

EAEn dauden enpresentzako laguntzak EAEra itzuli diren euskal herritarrak kontratatzeko. LANdhome 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/31

(12:00)


Diru-laguntza publikoen bidez gauzatzen dira, eta enpresak laguntzea du helburu, zehazki, nazioarteko aipatu ezagutzak egiaztatzen dituzten profesionalak kontratatu ahal ditzaten; hartarako, lan-kontratuko lehen urteko soldata-kostu gordinaren zati bat ordainduaz.

---------

•  EAE-n  dauden eta indarreko nazioartekotze plana duten enpresak.

Aholkulari Digitalak programa

Deialdian zehaztuko da eskabideak aurkezteko epea.

Transformazio Digitala sustatzera bideratutako aholkularitza zerbitzuen kontratazioa. Aukeratutako ETEak Red.es-ek landutako “Registro de Asesores”-eko hornitzaileetako bat kontratatu beharko du gonbidapen orokorraren bidez.

---------

• Espainiako ETEak.

Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/12/31

Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere gaitasun fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

---------

• Langile ezinduak kontratatzen edo bazkide gisa hartzen dituzten enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak

Leader zonako landa inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/06/08

Toki Garapen Parte Hartzaileko Estrategian (LEADER ikuspuntua) zehaztutako helburuak betetzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egitea:

Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:

a) Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak sortzera bideratutako laguntzak (startup).

Helburua: Leader eremuan nekazarientzako dibertsifikazio-jarduera ekonomiko berriak ezartzeko, nekazaritzaz besteko mikroenpresak eta enpresa txikiak sortzeko eta pertsona fisikoek nekazaritzaz besteko enpresak sortzeko laguntza ematea.

b) Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak.

Helburua: Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsioetan laguntzea.

- Nekazaritzakoak ez diren jarduerak ustiategietan txertatzeko jarduketak, horien sostengu ekonomikoan laguntzen badute eta LEADER eremuko enplegua mantentzen edo handitzen laguntzen badute.

- Mikro-enpresak, enpresa txikiak eta ertainak sortu, handitu eta modernizatzeko jarduketak LEADER eremuan

c) Besteren kontura kontratatzeko laguntzak.

Helburua: Besteren konturako langileen kontratazioa laguntzea, hala beren jarduerak dibertsifikatzen dituzten ustiategietan nola mikro-enpresetan, enpresa txikietan eta ertainetan, bai eta pertsona bat kontratatzen duten autonomoen kasuan ere, LEADER eremuetan lanpostuak sortzeko eta horrela landa-eremuko biztanleria mantentzen edo handitzen laguntzeko

Proiektuak 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.

---------

• Nekazariak edo ustiategi bateko familia-unitateko kideak, LEADER eremuan beren lana nekazaritzatik kanpoko jarduerekin dibertsifikatzen badute

• Sortu berriak diren eta nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txikiak

• Pertsona fisikoak

Enpresak/pertsona fisikoak Leader eremuan izan beharko dute egoitza soziala eta beren jarduera Leader eremuetan garatu behar dute.

Lehen aukera programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/07/20

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez

Ekintza lerroak:

• Kontratu mugagabeak

• Gutxienez 6 hilabeteko praktiketako kontratua

---------

EAEko enpresak

Digitala

Xpande digital programa.Bizkaia 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/11/30

Programaren helburua da merkatu jakin batean enpresen on-line posizionamendua hobetzea, Marketin Digitaleko tresnen bitartez, beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da, adimen lehiakorrean oinarritutako metodologia batekin, zeinak aukera emango baitigu enpresari helburu merkaturako Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko.

---------

Bizkaiko ETE-ak eta autonomoak.
Industria digitala 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/09/27

(15:00)

Elektronika, Informazioa eta Komunikazio Teknologiak manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan sartzeko laguntzak ematea. Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira EIKTak manufaktura arloko ETE industrialetan sartzea helburu duten proiektuak eremu hauetan:

• Hornikuntza katearen kudeaketa (SMC motako aplikazioak ezartzea)

• Enpresako informazioaren kudeaketa integratua (ERP, Business Intelligence motako aplikazioak ezartzea).

• Produktuaren bizitza zikloaren kudeaketa (CAD; CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).

• Produkzio prozesuaren kontrol sistemak (Kontrol Numerikoa, PLC sistemak inplementatzea).

• Fabrikako datuak atzemateko sistemak (SCADA).

• Prebentziozko mantenimendua kudeatzeko sistemak.

• Produkzio prozesuarekin lotutako logistika kudeatzeko sistemak.

• Serbitizazioko sentsorikako proiektuak

• Produkzio prozesuarekin lotutako sentsorikako proiektuak

• Fabrikako produkzioa hobetzen edo automatizatzen duten eta egoera aztertzea nahiz eraba­kiak hartzea errazten duten EIKTak sartzeko proiektuak

• Zerbitzu digitalen plataformak garatzearekin edo plataforma horietan integratzearekin lotutako proiektuak, zerbitzu horiek ahalbidetzen dutenean negozio tradizionalaren bolumena handitzea, merkatu berrietara sartzeko hesiak murriztea -hala Europar Batasunean, nola nazioarte osoan- edo serbitizazioa indartzea industria digitalizatzeko prozesuen bitartez, helburutzat hartuz produktu industrialak sustatzea balio erantsi handiko ekarpenen bidez.

• B2B (business-to-business) edo B2C (business-to-consumer) ekimenak garatzeko proiektuak.

 

 

 

---------

 

EAEko manufaktura sektoreko ETE industrialak eta producktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenak
Basque Industry 4.0 programa 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/06/29

Diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira helburu hau duten proiektuak: babesa ematea teknologi hornitzaileen teknologia manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen esparruan.

Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan:

 

• Zibersegurtasuna eta industria-komunikazioak.

 

• Cloud Computing-a.

• Big Data – Analitika Aurreratua eta Business Intelligence

• Errobotika kolaboratiboa

• Errealitate handituko proiektuak

•  Ikusmen artifizialeko proiektuak

• Sentsorika.

 

• Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa aurreratuta eta metalezko materialetan (zeramikoak, konpositak, e.a.)

• Material eta prozesu aurreratuen proiektuak.

 

Proiektuen TRL maila 5etik 9ra bitartekoa izan behar da (biak barne).

Proiektuak gutxienez 75.000 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu behar du eta 16 hileko iraupena izango du gehienez.

---------

Proiektuak banaka eta lankidetzan (balio katea osatzen duten enpresak) aurkezten dituzten manufakturako EAEko enpresa industrialak

Ciberseguridad Industriala programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/11/29

Programa honen xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei

---------

Jarduera Industrialeko zentro bat EAEn duten industri arloko manufakturako enpresak eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenak

Bestelakoak

Krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrazbiarazteko laguntzak

BIDERATU BERRIA PROGRAMA

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/31

(15:00)

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko industria-arloan laguntza-programa bat arautzea, krisialdian dauden enpresak berregituratzera eta berrabiaraztera bideratuta.

Ebazpen honen xedea 2017ko urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2018ko ekitaldiko deialdia egitea da; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira.

---------

Erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoetako (produktu-prozesuari lotuak) ETE industrialak edota komunikazio eta informazioaren gizartearen arlokoak betiere krisi-egoeran badaude.

BFA-Enpresa ehuna sortu, hazi eta garatu ahal izateko baldintza ekonomikoak errazten dituen programa.

ELKARTEGIAK PROGRAMA 2018
 

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/12/30

Bizkaiko Lurralde Historikoa azpiegituren sare zabal eta oparo batez hornitzea, Bizkaiaren garapen iraunkor eta orekatuan laguntzen duten enpresa-proiektuei gune egokiak eskaintzeko, Azpiegiturak, S.A.U.ren titulartasuneko Elkartegiak enpresa-zentroetako industria-pabilioi edo/eta bulegoen moduluetan koka daitezen erraztuz.

---------

Merkataritza sozietateak eta enpresaburu indibidualak:

Enpresa sortu berriak

Lehendik dauden enpresak. Onuradun izateko, enpresek eskabidea aurkezteko unean alegatu eta egiaztatu behar dute zabaldu beharra dutela edo beren kokapena hiri-antolamendutik kanpo geratu dela; orduan, Azpiegiturak S.A.U.k aztertuko ditu eskabideak

Aurrera- Ekintzaileeri eta berriki sortutako enpresei laguntzeko finantziazio ildoa

Eskabideak aurkezteko epea zehaztu gabea

Tamaina txikieneko eta sorrera berriko enpresei finantzaketarako sarbide zailtasun garrantzitsuak saihestea, epe luzerako beharrezko baliabideak emanez haien proiektuaren bermearekin.

 

---------

 

• Enpresa pribatuak, pertsona fisiko edo juridiko izanik ere, enpresa txiki edo ertainak badira, eta industria izaerako eta elkartutako zerbitzuetako jarduera ekintzaile bat garatzen badute, eta oinarri teknologikokoak eta/edo berrikuntzakoak irizten diren informazioaren eta komunikazioaren gizarteko eremukoak.

Jarduera bertan behera uztea dela eta bidiarien eta salgaien garraio publikoaren sektorerako laguntza programa 2018

Eskabideak aurkezteko epea

2018/07/04
 

Bidaiarien eta salgaien garraio publikoaren sektoreko adin handiko garraiolariek, ezintasun iraunkor absolutua edo osoa aitortua dutenek eta baliaezintasun handia aitortua dutenek lanbidea bertan behera uztea sustatzeko laguntza-erregimena arautzea

---------

• 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik, helbidea EAE-n dutenak.

• 63-64 urtera bitarteko adina izatea edo ezintasun iraunkor absolutua edo osoa edo baliaezintasun handia aitortua izatea.

• Azken 10 urteetan etenik gabe, gehienez ere hiru kopiarekin autobusaren bidezko bidaia­rien edo salgaien garraio publikorako indarreko baimen baten titular izatea; edo bi horiek batera izatea, gehienez ere hiru kopiarekin. Baimen hori sekula eten gabekoa izan beharko du, eta gutxie­nez indarreko kopia bat izan beharko du. Gehienez 3 hilabeteko etena permitituko da

• Azken 10 urteetan etenik gabe Gizarte Segurantzako langile autonomoentzako erregimenean alta emanda egotea. Gehienez, 3 hilabetetik pasatzen ez den etena onartuko da.

• 2018ko azaroaren 30a baino lehen, errepidez bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko jarduera bertan behera uzteko konpromisoa hartzea

EAEko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak bultzatzeko laguntza programa

Eskabideak aurkezteko epea

2018/07/04

2018ko azaroaren 30a baino lehen egin beharreko ekintza hauetarako laguntzak nola eman arautzea:

• Ibilgailu-floten lokalizaziorako eta kudeaketarako (GPS edo antzekoak) sistemak jartzeko, kudeaketa eta kontrol-zentro batekin lotuta.

• Salgaien garraio publikoko ibilgailu astunetan eta, gidaria barne dela, bidaiarientzat bedera­tzi jarleku baino gehiago dituztenetan, gidatze efiziente eta seguruari laguntzen dioten sistemak jartzeko

• Eskola-umeak eta adin txikikoak errepidez garraiatzeko linea erregular erabilpen berezikoe­tan aritzen diren ibilgailuetarako segurtasun-uhalak eta bestelako euskarri homologatuak erosi eta jartzeko.

---------

• Salgaien eta bidaiarien errepideko garraioaren, trafikoaren edo mugimenduaren sektorean lan egiten duten EAEko pertsona fisiko nahiz juridikoak

Ingurumena
Garraioaren eta mugikortasun efizientaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako diru-laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/31

Salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak EAEn gauzatu eta eraman behar dira.

--------

EAEn bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta jabeen erkidegoak

• Helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten pertsona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; betiere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian (aurrerantzean «EHAA») iragarri den egunetik zenbatzen hasita

• Udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak

• Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena.

Energia zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, eraikinetan eta instalazioetan energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko laguntza programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/11/30

Energia zerbitzu enpresen parte hartzea areagotzea, EAEko Toki eta Autonomia Administrazioko eraikin eta instalazioetan energia aurrezteko azterlanak eta aurrezkiak eskuratzeko, energia efizientzia hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko

--------

• ESE moduan diharduen EAEko edozein pertsona juridiko

 

• Nortasun juridikorik ez duten izaera publiko edo pribatuko enpresa elkarteak edo taldeak

Hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/09/14

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua

--------

•Izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak eta etxejabeen elkarteak eta merkataritza sozietateak edo antzeko elkarteak.

EAEko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan kalitatea kudeatzeko eta ingurumena kudeatzeko sistemak jartzeko laguntza programak

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/07/04

Ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraioan eta bidaiarien garraioan diharduten enpresek, kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezar daitezen bultzatzea. Laguntzak enpresaz kanpoko profesionalek edo kontsultore adituek 2018ko azaroaren 30a baino lehen, proiektuak egi­teko izango dira. Hauek dira diruz lagunduko diren sistemak:

• Kalitatearen ISO 9001 eta ingurumenaren ISO 14001 arauak, biak hartuko dituen sistema.

• 9001 arauan oinarritutako kalitatezko kudeaketarako sistema

• Lehendik ISO 9001 araua ezarrita dutenentzat, ISO 14001 arauan oinarritutako ingurumena­ren kudeaketarako sistema

• ISO 14001 arauan oinarritutako ingurumenaren kudeaketarako sistema

• EMAS araudian oinarritutako ingurumenaren kudeaketarako sistema.

• Ekoscan 2004 arauan oinarritutako ingurumenaren kudeaketarako sistema.

• EN-UNE 13816 kalitate-sistema

• ISO 39001 arauan oinarritutako Bide Segurtasunaren kudeaketarako sistema, RTS (Road Traffic Safety)

• UNE-EN ISO 50001 araudian oinarritutako energiaren kudeaketarako sistema.

--------

Salgaien eta bidaiarien errepideko garraioaren, trafikoaren edo mugimenduaren sektorean lan egiten duten EAEko pertsona fisiko eta juridikoak

Garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/31

EAE-n barruan garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko proiektuak sustatzea. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da.

--------

• EAE-ko izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak.

• Nortasun juridikorik ez duten enpresen partzuergo, talde edo elkarteak; EAEko lurraldean, Laguntza Programa honen 4. Oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte.

Elektrizatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programak

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/28

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua

--------

Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak. udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak. izaera publiko edo pribatuko edozein sozietate publiko

Geotermia usteiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programak

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua

--------

Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak. udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak. izaera publiko edo pribatuko edozein sozietate publiko
Biomasa energetikoki usteiatzeko instalzioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programak

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua

--------

Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak. udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak. izaera publiko edo pribatuko edozein sozietate publiko
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/07/13

Enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko diru-laguntzen deialdia egitea,

--------

Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Industria-arloan energia eragonkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programak

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/09/14

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren energia politikaren helburuekin bat etorriz, behar den bultzada publikoaren bidez, honako misio hau gauzatzen laguntzen du: energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotzen, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortzen, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitzen, kontsumitzeko energia gutxiago erabiltzen eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizten.

--------

Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko

Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsiaok egiteko 2018

Eskabideak aurkezteko epea:

2018/07/13

Enpresei EAEn ingurumena babesteko inbertsioak egiteko 2018ko diru-laguntzen deialdia egitea, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015), lerro hauetan:

• Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak

• Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

• Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

 

• Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak.

 

• Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera.

• Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako

 

--------

• EAEko enpresak

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 26 1
week 27 2 3 4 5 6 7 8
week 28 9 10 11 12 13 14 15
week 29 16 17 18 19 20 21 22
week 30 23 24 25 26 27 28 29
week 31 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe