HARPIDETZA

Sare sozialak

Dirulaguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

En este apartado están recogidos los programas de ayuda de las entidades públicas y privadas. Si desea información sobre las ayudas, acceda al Leihatila.

* La Diputación Foral de Bizkaia (DFB) tiene abierto el plazo para varias ayudas. Más información en los apartados marcados en azul.

DIRULAGUNTZAEPEAONURADUNAK
Inbertsioetarako laguntzak

Aurrera-Ekintzaileeri eta berriki sortutako enpresei laguntzeko finantziazio ildoa

Zehaztu gabe

Tamaina txikieneko eta sorrera berriko enpresei finantzaketarako sarbide zailtasun garrantzitsuak saihestea, epe luzerako beharrezko baliabideak emanez haien proiektuaren bermearekin.

---------

Enpresa pribatuak, pertsona fisiko edo juridiko izanik ere, enpresa txiki edo ertainak badira, eta industria izaerako eta elkartutako zerbitzuetako jarduera ekintzaile bat garatzen badute, eta oinarri teknologikokoak eta/edo berrikuntzakoak irizten diren informazioaren eta komunikazioaren gizarteko eremukoak.

Elkartegiak eta industrialdeetarako Programa 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

1. 2019/09/27 (13:30)

2. 2019/04/30 (13:30)

3. 2019/09/13

4. 2019/09/13 (13:30)

1. Elkartegiak enpresa-zentroetan moduluak errentan hartzeko diru-laguntzak.

2. Elkartegiak enpresa-zentroetan edo industria pabilioietan kokatutako enpresetako instalazioak edo makinak modernizatzeko diru-laguntzak.

3. Elkarteak sustatzeko eta industria-poligonoen kudeaketa- eta hobekuntza-planak egiteko diru-laguntzak.

4. Industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko kudeaketa- eta hobekuntza-planak aurrez ikusitako inbersioetarako diru-laguntzak.

---------

• Elkartegiak enpresa-zentroetan moduluak errentan hartzeko lerroan eta Elkartegiak enpresa-zentroetan edo industria-pabilioietan kokatutakoenpresetako instalazioak edo makinak modernizatzeko lerroan: Izaera juridiko propioa duten enpresaburuak eta enpresak.

• Elkarteak sustatzeko eta industria-poligonoen kudeaketa- eta hobekuntza-planak egiteko eta Industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko kudeaketa- eta hobekuntza-planak aurrez ikusitako inbertsioetarako lerroetan: Industria poligonoetako jabeen edota errentarien taldeak: izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, mantentze- eta zaintza-lanetako erakundea).

---------

1. Eskabidea aurkezten duten unean okupatzen ari diren industria-pabilioien eta bulego-moduluen errentamendua.

2. Makinak edo ekipamenduak modernizatu, hobetu edo gehitzeko egindako inbertsioak, lehiakortasuna eta ingurumenaren kudeaketa hobetzeko eta langileen segurtasuna eta berdintasuna hobetzeko badira.

3. Industria poligonoko gai komunak kudeatzea diruz lagun daitekeen gertaera gisa hartuko da, gaiak industria poligonoa kudeatu, zaindu eta hobetzera bideratuta badaude, kasuan kasuko toki erakundearekin lankidetzan.

4. Industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko inbertsioak egitea, poligonoko enpresa-taldeak eta poligonoa dagoen herriko toki erakundeak adostutako jarduketa- eta hobekuntza-planean aurreikusitakoak.

Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntza

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak EAEn gauzatu eta eraman behar dira.

---------

• EAEn bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta jabeen erkidegoak.

• Helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten pertsona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; betiere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian (aurrerantzean «EHAA») iragarri den egunetik zenbatzen hasita.

• Udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak.

• Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena.

Nekazaritzako makinariaren parke nazionalaren berrikuntza plana (PLAN RENOVE)

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/15

Diru-laguntza zuenak ematea honako makina tipo hauek eskuratzeko:

a) Traktoreak.

b) Automobilgintzako makinak: bilketarako, produktu fitosaitario eta ongarrien aplikaziorako.

c) Arrastatutako edo esekiako mainak.

---------

Pertsona fisikoak, enpresa pribatuak eta nekazaritzako taldeak

 Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko Pilotu Programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31 (12:00)

Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten EAE-ko ETE-ei lagun­tzea du azken helburu, programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen... berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murrutzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak. Ezinbestekoa izango da esperien­tzia horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea, esperientzia pilotuan erabili den proiektua garatzeko eskumena duena, proiektu hori abiaraztea partzialki finantzatu dadin.

Nazioarteko inbertsio publikoko proiektua: Atzerrian Inbertsio Publikoko Proiektu bat egitearen egokitasuna ebaluatzea xede duen inbertsioa, gutxieneko eskalan.

---------

EAEko mikroenpresak eta ETEak, baldin eta indarreko nazioartekotze-plan estrategikoa badute eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzeko finantzaketa behar badute.

Nazioartekotzea

Sakondu programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Oso nazioartekotuta dauden enpresei presentzia eskasa edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzen laguntzea.

• Laguntza jaso dezakete 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean burututako ekintzak.

• Sakondu programak aholkularitza estrategiko eta operatiborako 15 ordu doan, 2019 zehar erabiltzeko, eskaintzen dizkie laguntzaren enpresa onuradunei, Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta/edo bere kanpoko sareak burutzekoa.

Helmuga herrian, zeinetarako laguntza eskatu den, jarduteko jarraian adieraziko diren akzioetatik, gutxienez, 2 mota desberdin egitea sustatzen du Sakondu programaren eskaera bakoitzak:

- Merkatu-azterketa.

- Jabetza industrialari lotutako gastuak eta homologazioak.

- Azokei lotutako gastuak.

- Bidaiak.- Sustapen gastuak.

---------

• Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdi hau baino lehenago eratuak badira.

• Enpresa horien esportazio-jarduerak bere orotarako fakturazioaren % 40 gainditu behar du eta 2018 urtean esportatutako guztirakoaren % 10etik beherako fakturazioa duten merkatuetan euren lehia-kokapena hobetu nahi dutenak.

Zabaldu programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

edo laguntza agortu arte

Gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia areagotzen laguntzea eta nazioartekotze prozesuan zehar garapen iraunkorra sustatzea.

Laguntza jaso dezakete 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean burututako ekintzak.

Zabaldu programak aholkularitza estrategiko eta operatiborako 8 ordu doan eskaintzen dizkie laguntzaren enpresa onuradunei, Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta/edo bere kanpoko sareak burutzekoa, 2019 urtean:

a) Basque Trade & Investment-eko (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta SPRIko adituek, hau da, kanpoko sarearen helmuga den merkatuan adituek emango dute aholkularitza operatiboa eta bulego bakoitzaren erabilgarritasunera doituko da.

b) Aholkularitza estrategikoa parte hartzen duten enpresen nazioarteko lehiakortasuna hobetzera bideratutako materia zehatzagoei buruzkoa da, euren ezaugarri partikularren arabera, eta Basque Trade & Investment-eko (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta SPRIko dagokien sektore-teknikariek emango dute eta erabilgarritasunera doituko da.

Helmuga herrialdeetan jarduteko jarraian adieraziko diren akzioetatik, gutxienez, 2 mota desberdin egitea sustatzen du Zabaldu programaren eskaera bakoitzak:

Nazioartekotze estrategia lantzea. Diruz laguntzekoa izango da nazioartekotze estrategia lantzeko kanpoko aholkularitza kontratatzea.

- Jabetza industrialari lotutako gastuak eta homologazioak.

- Azokei lotutako gastuak.

- Bidaiak.

- Sustapen gastuak.

---------

• Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdia baino lehenago eratuak badira.

• Enpresa horien esportazioak ez du bere orotarako fakturazioaren % 40 gaindituko, 2018. urtean.

• Onuraduna izan ahal izateko baldintzak dirulaguntzaren indarraldi osoan iraun beharko du.

Nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza produktuak EAE-tik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak LEHIATU SUSTAPENA PROGRAMA 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/08/09

Nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza produktuak EAE-tik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzea.

Diruz lagundutako diren ekintzak:

1.Ekintza indibidualak:

- Izaera profesionala duten nazioarteko azoketan edo merkataritza-lehiaketetan erakusketari gisa parte hartzea.

- Azoketara joatea.

- Zuzeneko misioak egitea eta estatuz kanpoko merkatuetan produktuak aurkeztea.

- Alderantzizko misioak egitea.

- Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen ekintza zehatz eta espezifikoak egitea, produktuaren publizitatea eginez eta hura dastatzeko aukera emanez, kontsumitzailearen oniritzia lortzeko.

- Enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean.

2.Sustapen programak:

- Plan edo programa integral bat prestatu behar da, A idatzi-zatian aurreikusitako ekintza indibidualen artetik gutxienez sei jarduera burutzeko hiru herrialdetan. Kanpoan geratzen da enpresatik kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatzea, eskatzailearen produktuak sustatzeko programa garatzeko aholkularitza emateko.

---------

•  EAEko elikagai-, arrantza- eta basogintzako ETEak.

Berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko
INNOBIDEAK 2019 ProgramaEskabideak aurkezteko epea:

2019/05/07 - 2019/09/26

Programaren helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da, horretarako, hiru ildo hauen bitartez gauzatzen diren ekintzei babesa emanik:

• Innobideak-Lehiabide Berrikuntzako proiektuak, tamaina handitzeko proiektuak, eta trakzio enpresen eta beren hornitzaileen artean lankidetzak garatzeko proiektuak,

• Innobideak- Pertsonak: Langileen enpresako parte hartzea bultzatzeko eta pertsonen kudeaketako eredu berrietarantz aurrera egiteko proiektuak.

Innobideak-Kudeabide: enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak.

---------

•   Jarduera hauetako bat egiten duten EAEko enpresak: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.

INNOBIDEAK-KUDEABIDE 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/30 (13:30)

Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egiten duten kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Diruz lagungarriak diren jarduerak izango dira Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontrasteari buruzko Txostenari erantzuten dioten finkatze-proiektuak garatzea (2B proiektuak), erakunde eskatzailearen kudeaketa hobetzeko ekintza planaren barruan daudenak. Finkatze proiektuak (2B) gutxienez eremu hauetako bat hobetzeko egin behar dira:

• Estrategia

• Bezeroak

• Pertsonak

• Gizartea

• Berrikuntza

• Emaitzak

---------

Bizkaiko 5 langile edo gehiago eta 50 langile baino gutxiago dituzten enpresak, jarduera hauek egiten badituzte: erauzketako, eraldaketako eta ekoizpeneko industria-jarduerak; ekoizpen-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak, eta informazioaren gizartearen eta komunikazioen arloko jarduerak. Baita ere, jarduera Programa arautzen duen Foru Dekretuaren I. eranskinean sartu diren EJSN 2009ko sailkapeneko epigrafe batean kokatzen bada.

InnoCámaras programako ETEentzako laguntzen deialdia

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/11/29

ETE-en lehiakortasuna hobetzea, etengabeko berrikuntza sustatuko duen kultura barneratuz eta helburutzat hartuz hazkunde ekonomiko sostengatua lortzea.

---------

Bizkaiko ETE-ak

Enpresa berritzaileak sortzeko programa 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

LEHENENGO DEIALDIA 2019/03/04 - 2019/03/07

BIGARREN DEIALDIA 2019/06/17 - 2019/09/13

Bizkaiko enpresa berritzaileen sorkuntza sustatzea eta finkatzea.

1.  Arloa: Enpresa berria sortzeko proiektuaren edo, barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa.

2. Arloa: Enpresa berritzaile berriak sortzea.

---------

1. Arloa:

Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren Bizkaiko Bizkaiko pertsona fisikoak.

Bizkaiko Enpresa berritzaile berriak.

Bizkaian lehendik diren enpresak gutxienez 7 dituztenak, enpresa berriak sustatzen dituztenak.

Bizkaian lehendik, diren enpresak, gutxienez 7 lanpostu dituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak.

2. Arloa:

Bizkaiko enpresa berritzaile berriak, gutxienez, lansaio oso baliokideko lanpostu 2 badituzte.

Txekeo teknologikoak programa 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/30 (13:30)

Enpresek berrikuntzaren arloan lehen urratsak egin ditzaten sustatu nahi da, kanpoko agente teknologiko baten laguntzarekin. Konponbidea eman nahi zaio arazo jakin bati, produktu edo produkzio-prozesu jakin bati, edo, gutxienez, horren konponbidea planifikatu, berrikuntza proiektu baten bitartez.

---------

5-100 pertsona arteko langile kopurua duten Bizkaiko enpresak, jarduera nagusia hauetariko bat badute: industria, eraikuntza, garraioa, industriari lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza.

EAEn nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak 2019

ELKARTEAK PROGRAMA
Eskabideak aurkezteko epea:

2019/07/25

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan araututako diru-laguntzetarako deialdia argitara ematea, 2017ko ekitaldirako. Izan ere, dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzak arautu dira («Elkarteak» programa).

---------

 

EAE-ko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialak. Horren haritik, jolas-arrantzako elkarte eta federazioak ere arrantza-sektorekotzat hartuko dira. Ezin izango dira onuradun izan lurralde historiko bat baino gutxiago hartzen duten elkarte edo federazioak, arrantza-sektoreari dagozkionak salbuetsita.

Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak. 2019

 

Lehiatu Berria Programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/07/26

 

Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea.

Laguntza ildoak:

1.– Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

2.– Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

3.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

4.– Beste ataletan sartzen ez diren EAEko neka­zaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako proiektuak egiteko laguntzak.

---------

 

EAEko mikroenpresa edo ETEak.

Ekonomia zirkularreko frogaketa-proiektuetarako, ekoberrikuntzarako eta ekodiseinuko proiektuetarako diru-laguntzak

 

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/18

Industriako materialen eraginkortasuna handitu eta produktuen iraunkortasuna eta eko-diseinua berritzea bultzatu. Hauek laster ionetsiko den“Euskal Herriko Ekonomia Zirkularraren Estrategia 2030”-en ardatz nagusiak dira.

2019ko deialdiak 3 laguntza-lerro ditu:

- Ekodiseinua

- Ekonomia zirkularreko forgaketak

- Ekoberrikuntza

---------

1 lerroan Ekodiseinua eta 2 lerroan Ekonomia Zirkularreko frogaketak diru-laguntza eskuratu ahal izango dute industria sektoreko enpresa pribatuak nagusiki, elikagaien industria, eraikuntzakoa eta enbase eta enbalajeena eta baita konponkketarako zerbitzu aurreratuak eta baita insutriarekin lotutako zerbitzuak ere. 3 lerroan, Ekoberrikuntza enpresa pribatuak eta “Red Vasca de Ciencia, Tecologia e Innovacion”-eko kideak.

 

Kontratazioa

LEHEN AUKERA PROGRAMA

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

Ekintza lerroak:

• Kontratu mugagabeak.

• Gutxienez 6 hilabeteko praktiketako kontratua.

---------

EAEko enpresak

Gazteak EAEko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzak. 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/01/02

2019/10/18

Euskal enpresek EAE-ra itzultzen diren 35 urtetik beherako gazteak kontratatzeko laguntzen oinarriak eta araudia ezartzea, euskal lan-merkatuan haien laneratzea sustatzeko neurri gisa.

---------

Lan-kontratuak egiten dituzten EAEko enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak.

Txanda Kontraturako laguntzak 2019Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/19

Txanda-kontratuetarako laguntzak erregulatzea da programa honen xedea.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak:

• Lanaldi osoko eta muga gabeko txanda-kontratuak, edo iraupen mugatukoak baldin eta, behin hori amaituta edo lehenago, mugagabe bihurtzeko konpromisoa jasotzen bada; enpresek txanda-kontratu horiek egin behar dizkiete eskakizun hauek bete dituzten pertsonei:

- 30 urte baino gutxiago edo 45 baino gehiago izatea.

- Honako egoera hauetakoren batean izatea:

• Kontratuaren hasiera-datan, langabe-izaera edukitzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.

• Enpresarekin iraupen mugatuko kontratu bat itunduta izatea.

• edo, 30 urte baino gutxiago dutenek,

- Enpresa horrekin berarekin praktikaldiko edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua hitzartuta izatea edo 1543/2011 Errege Dekretuak araututako lanez kanpoko praktikaldiren bat egiten aritzea, eta

- Txanda-hartzaile izatera igarotzea kontratu horren edo lanez kanpoko praktikaldiaren indarraldian, edo horiek amaitu ondorengo egunean.

Dirulaguntza eskuratu ahal izateko, txanda-hartzaile gisa kontratatutako pertsonak gutxienez 12.600 euroko ordainsari gordina izan behar du urteko.

---------

EAEko pertsona fisiko eta juridikoak.

Digitala
Industria Digitala 2019Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/27

 

Industria Digitala programaren helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak ETE (enpresa txiki eta ertain) eta empresa haundi industrialetan sartzeko.

Diruz laguntzeko moduko jarduerak izango dira EIKTen diagnostiko proiektuak edota EIKTak ezartzeko proiektuak:

1.- Sentsorika, SCADA zerbitizazioa, prozesu industrialen automatizazioa, BIGDATA, Adimen Artifiziala, Machine Learning eta Blockchain.

2.- Errealitate birtuala, areagotua eta mistoa.

3.- Ikusmen artifiziala.

4.- Smart Factory. Prozesu industrialen simulazioa, elkarrekin uztartuko direlarik gaitasun fisikoak eta birtualak.

5.- Robotika kolaboratibo eta malgua.

6.- Fabrikazio gehigarria: ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, laguntza emateko hasierako ideiatik eta diseinutik produkzioraino.

7.- Gamifikazioa. Aholkularitzako proiektuak, zeintzuen helburua baita jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta konprometitzeko.

8.- Merkataritza elektronikoa: Erosketa elektronikoak, Salmenta elektronikoak, B2B proiektuak (Business to Business) edo B2C (Business-to-Consumer).

9.- Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantenimendu prebentiboa, Hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa.

10.- Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).
Enpresa Handien kasuan, ezingo dira diruz lagundu 9 eta 10. puntuetan azaldutako ekintzak.

---------

EAEko Industri arloko enpresek edo horiekin lotutako zerbitzu teknikoetakoek (produktu-prozesuarekin lotuak) eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenek eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako talde industrialetako matrize-enpresek.
“Zibersegurtasun Industriala” ProgramaEskabideak aurkezteko epea:

2019/11/28

Programa honen xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.

---------

Jarduera Industrialeko zentro bat EAEn duten industri arloko manufakturako enpresak eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenak.
Basque Industry 4.0 Programa 2019 Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/17 (15:00)

Diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira helburu hau duten proiektuak: babesa ematea teknologi hornitzaileen teknologia manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen esparruan.

Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan:

Zibersegurtasuna eta industria-komunikazioak.

Cloud Computing-a.

Big Data – Analitika Aurreratua eta Business Intelligence.

Errobotika kolaboratiboa.

Errealitate handituko proiektuak.

Ikusmen artifizialeko proiektuak.

Sentsorika.

Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa aurreratuta eta metalezko materialetan (zeramikoak, konpositak, e.a.). .

Material eta prozesu aurreratuen proiektuak.

Proiektuen TRL maila 5etik 9ra bitartekoa izan behar da (biak barne).

Proiektuak gutxienez 75.000 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu behar du eta 16 hileko iraupena izango du gehienez.

 

---------

 

Proiektuak banaka eta lankidetzan (balio katea osatzen duten enpresak) aurkezten dituzten manufakturako EAEko enpresa industrialak.
Bestelakoak
 

Krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntzak

BIDERATU BERRIA PROGRAMA
Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/30

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko industria-arloan laguntza-programa bat arautzea, krisialdian dauden enpresak berregituratzera eta berrabiaraztera bideratuta.

Ebazpen honen xedea 2017ko urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2018ko ekitaldiko deialdia egitea da; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira.

---------

Erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoetako (produktu-prozesuari lotuak) ETE industrialak edota komunikazio eta informazioaren gizartearen arlokoak betiere krisi-egoeran badaude.

  Gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/07/25

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Justizia Sailaren bidez, 2019ko ekitaldirako eman ahal izango dituen diru-laguntzak arautzea eta deialdia egitea. Laguntzek honako helburu hauek izango dituzte:

Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea , bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

Desgaitasuna duten pertsonak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.

Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak nekazaritza-kooperatibetan sartzea, bazkide gisa.

 

---------

• 1.a), 1.b) eta 1.c) artikuluetan adierazitako kasuetarako, eskubide osoko bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe bihurtzea 2018ko uztailaren 7tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean, bi egun horiek barnean hartuta.

• 1.d) artikuluko kasurako, eskubide osoko bazkide mugagabe bihurtzea 2018ko uztailaren 7tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean, bi egun horiek barnean hartuta.

Ingurumena
  Industria arloan energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzak. 2019Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

EAEn kokatutako industria arloko eraikinetan eta instalazioetan energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak sustatzea eta energia berriztagarrien erabilera areagotzea.

---------

• Industria arloko izaera pribatuko edozein pertsona juridiko.

• Energia Zerbitzu Enpresa (ESE) moduan diharduten edozein pertsona juridiko.

   Hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programa Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua.

---------

•  Izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak eta etxejabeen elkarteak eta merkataritza sozietateak edo antzeko elkarteak

   Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua.

---------

•  Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak. udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak. izaera publiko edo pribatuko edozein sozietate publiko.
  Elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programaEskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua.

---------

•   Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak. udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak. izaera publiko edo pribatuko edozein sozietate publiko.
  Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programa Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua.

---------

•  Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak. udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak. izaera publiko edo pribatuko edozein sozietate publiko,
   Garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programa 2019 Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

EAE-n barruan garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko proiektuak sustatzea. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da.

---------

Ÿ• EAE-ko izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak.

Ÿ• Nortasun juridikorik ez duten enpresen partzuergo, talde edo elkarteak; EAEko lurraldean, Laguntza Programa honen 4. Oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte.
   Ekonomia zirkularreko frogaketa-proiektuetarako, ekoberrikuntzarako eta ekodiseinuko proiektuetarako diru-laguntzak Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/18

Industriako materialen eraginkortasuna handitu eta produktuen iraunkortasuna eta eko-diseinua berritzea bultzatu. Hauek laster ionetsiko den“Euskal Herriko Ekonomia Zirkularraren Estrategia 2030”-en ardatz nagusiak dira.

2019ko deialdiak 3 laguntza-lerro ditu:

Ekodiseinua

Ekonomia zirkularreko forgaketak

Ekoberrikuntza

---------

1 lerroan Ekodiseinua eta 2 lerroan Ekonomia Zirkularreko frogaketak diru-laguntza eskuratu ahal izango dute industria sektoreko enpresa pribatuak nagusiki, elikagaien industria, eraikuntzakoa eta enbase eta enbalajeena eta baita konponkketarako zerbitzu aurreratuak eta baita insutriarekin lotutako zerbitzuak ere.

3 lerroan, Ekoberrikuntza enpresa pribatuak eta “Red Vasca de Ciencia, Tecologia e Innovacion”-eko kideak.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe