Dirulaguntzak

Inprimatu

En este apartado están recogidos los programas de ayuda de las entidades públicas y privadas. Si desea información sobre las ayudas, acceda al Leihatila.

* La Diputación Foral de Bizkaia (DFB) tiene abierto el plazo para varias ayudas. Más información en los apartados marcados en azul.

DIRULAGUNTZAEPEAONURADUNAK
Inbertsioetarako laguntzak

Aurrera-Ekintzaileeri eta berriki sortutako enpresei laguntzeko finantziazio ildoa

Zehaztu gabe

Tamaina txikieneko eta sorrera berriko enpresei finantzaketarako sarbide zailtasun garrantzitsuak saihestea, epe luzerako beharrezko baliabideak emanez haien proiektuaren bermearekin.

---------

Enpresa pribatuak, pertsona fisiko edo juridiko izanik ere, enpresa txiki edo ertainak badira, eta industria izaerako eta elkartutako zerbitzuetako jarduera ekintzaile bat garatzen badute, eta oinarri teknologikokoak eta/edo berrikuntzakoak irizten diren informazioaren eta komunikazioaren gizarteko eremukoak.

Elkartegiak eta industrialdeetarako Programa 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

1. 2019/09/27 (13:30)

2. 2019/04/30 (13:30)

3. 2019/09/13

4. 2019/09/13 (13:30)

1. Elkartegiak enpresa-zentroetan moduluak errentan hartzeko diru-laguntzak.

2. Elkartegiak enpresa-zentroetan edo industria pabilioietan kokatutako enpresetako instalazioak edo makinak modernizatzeko diru-laguntzak.

3. Elkarteak sustatzeko eta industria-poligonoen kudeaketa- eta hobekuntza-planak egiteko diru-laguntzak.

4. Industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko kudeaketa- eta hobekuntza-planak aurrez ikusitako inbersioetarako diru-laguntzak.

---------

• Elkartegiak enpresa-zentroetan moduluak errentan hartzeko lerroan eta Elkartegiak enpresa-zentroetan edo industria-pabilioietan kokatutakoenpresetako instalazioak edo makinak modernizatzeko lerroan: Izaera juridiko propioa duten enpresaburuak eta enpresak.

• Elkarteak sustatzeko eta industria-poligonoen kudeaketa- eta hobekuntza-planak egiteko eta Industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko kudeaketa- eta hobekuntza-planak aurrez ikusitako inbertsioetarako lerroetan: Industria poligonoetako jabeen edota errentarien taldeak: izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, mantentze- eta zaintza-lanetako erakundea).

---------

1. Eskabidea aurkezten duten unean okupatzen ari diren industria-pabilioien eta bulego-moduluen errentamendua.

2. Makinak edo ekipamenduak modernizatu, hobetu edo gehitzeko egindako inbertsioak, lehiakortasuna eta ingurumenaren kudeaketa hobetzeko eta langileen segurtasuna eta berdintasuna hobetzeko badira.

3. Industria poligonoko gai komunak kudeatzea diruz lagun daitekeen gertaera gisa hartuko da, gaiak industria poligonoa kudeatu, zaindu eta hobetzera bideratuta badaude, kasuan kasuko toki erakundearekin lankidetzan.

4. Industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko inbertsioak egitea, poligonoko enpresa-taldeak eta poligonoa dagoen herriko toki erakundeak adostutako jarduketa- eta hobekuntza-planean aurreikusitakoak.

Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntza

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak EAEn gauzatu eta eraman behar dira.

---------

• EAEn bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta jabeen erkidegoak.

• Helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten pertsona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; betiere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian (aurrerantzean «EHAA») iragarri den egunetik zenbatzen hasita.

• Udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak.

• Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena.

 Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko Pilotu Programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31 (12:00)

Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten EAE-ko ETE-ei lagun­tzea du azken helburu, programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen... berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murrutzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak. Ezinbestekoa izango da esperien­tzia horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea, esperientzia pilotuan erabili den proiektua garatzeko eskumena duena, proiektu hori abiaraztea partzialki finantzatu dadin.

Nazioarteko inbertsio publikoko proiektua: Atzerrian Inbertsio Publikoko Proiektu bat egitearen egokitasuna ebaluatzea xede duen inbertsioa, gutxieneko eskalan.

---------

EAEko mikroenpresak eta ETEak, baldin eta indarreko nazioartekotze-plan estrategikoa badute eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzeko finantzaketa behar badute.

Nazioartekotzea

Sakondu programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Oso nazioartekotuta dauden enpresei presentzia eskasa edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzen laguntzea.

• Laguntza jaso dezakete 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean burututako ekintzak.

• Sakondu programak aholkularitza estrategiko eta operatiborako 15 ordu doan, 2019 zehar erabiltzeko, eskaintzen dizkie laguntzaren enpresa onuradunei, Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta/edo bere kanpoko sareak burutzekoa.

Helmuga herrian, zeinetarako laguntza eskatu den, jarduteko jarraian adieraziko diren akzioetatik, gutxienez, 2 mota desberdin egitea sustatzen du Sakondu programaren eskaera bakoitzak:

- Merkatu-azterketa.

- Jabetza industrialari lotutako gastuak eta homologazioak.

- Azokei lotutako gastuak.

- Bidaiak.- Sustapen gastuak.

---------

• Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdi hau baino lehenago eratuak badira.

• Enpresa horien esportazio-jarduerak bere orotarako fakturazioaren % 40 gainditu behar du eta 2018 urtean esportatutako guztirakoaren % 10etik beherako fakturazioa duten merkatuetan euren lehia-kokapena hobetu nahi dutenak.

Zabaldu programa

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

edo laguntza agortu arte

Gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia areagotzen laguntzea eta nazioartekotze prozesuan zehar garapen iraunkorra sustatzea.

Laguntza jaso dezakete 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean burututako ekintzak.

Zabaldu programak aholkularitza estrategiko eta operatiborako 8 ordu doan eskaintzen dizkie laguntzaren enpresa onuradunei, Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta/edo bere kanpoko sareak burutzekoa, 2019 urtean:

a) Basque Trade & Investment-eko (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta SPRIko adituek, hau da, kanpoko sarearen helmuga den merkatuan adituek emango dute aholkularitza operatiboa eta bulego bakoitzaren erabilgarritasunera doituko da.

b) Aholkularitza estrategikoa parte hartzen duten enpresen nazioarteko lehiakortasuna hobetzera bideratutako materia zehatzagoei buruzkoa da, euren ezaugarri partikularren arabera, eta Basque Trade & Investment-eko (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta SPRIko dagokien sektore-teknikariek emango dute eta erabilgarritasunera doituko da.

Helmuga herrialdeetan jarduteko jarraian adieraziko diren akzioetatik, gutxienez, 2 mota desberdin egitea sustatzen du Zabaldu programaren eskaera bakoitzak:

Nazioartekotze estrategia lantzea. Diruz laguntzekoa izango da nazioartekotze estrategia lantzeko kanpoko aholkularitza kontratatzea.

- Jabetza industrialari lotutako gastuak eta homologazioak.

- Azokei lotutako gastuak.

- Bidaiak.

- Sustapen gastuak.

---------

• Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdia baino lehenago eratuak badira.

• Enpresa horien esportazioak ez du bere orotarako fakturazioaren % 40 gaindituko, 2018. urtean.

• Onuraduna izan ahal izateko baldintzak dirulaguntzaren indarraldi osoan iraun beharko du.

Berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko

INNOBIDEAK-KUDEABIDE 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/30 (13:30)

Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egiten duten kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Diruz lagungarriak diren jarduerak izango dira Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontrasteari buruzko Txostenari erantzuten dioten finkatze-proiektuak garatzea (2B proiektuak), erakunde eskatzailearen kudeaketa hobetzeko ekintza planaren barruan daudenak. Finkatze proiektuak (2B) gutxienez eremu hauetako bat hobetzeko egin behar dira:

• Estrategia

• Bezeroak

• Pertsonak

• Gizartea

• Berrikuntza

• Emaitzak

---------

Bizkaiko 5 langile edo gehiago eta 50 langile baino gutxiago dituzten enpresak, jarduera hauek egiten badituzte: erauzketako, eraldaketako eta ekoizpeneko industria-jarduerak; ekoizpen-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak, eta informazioaren gizartearen eta komunikazioen arloko jarduerak. Baita ere, jarduera Programa arautzen duen Foru Dekretuaren I. eranskinean sartu diren EJSN 2009ko sailkapeneko epigrafe batean kokatzen bada.

InnoCámaras programako ETEentzako laguntzen deialdia

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/11/29

ETE-en lehiakortasuna hobetzea, etengabeko berrikuntza sustatuko duen kultura barneratuz eta helburutzat hartuz hazkunde ekonomiko sostengatua lortzea.

---------

Bizkaiko ETE-ak

Empresa I+G bultzatzeko programa 2. fasea

HAZITEK PROGRAMA 2019

 


Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/10

Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak burutzen laguntzeko laguntza-programak garautzea. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta EAEko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

---------

1.   Enpresak: Enpresa handiak edo ETEak.

2.   Enpresa-taldeak eta -elkarteak, haien forma legala edozein dela ere.

3.  Oinarri zientifiko edo teknologikoko enpresa berrien abiarazte-proiektuen kasuan (agindu honen 6. artikuluan definitutakoak), onuradunak izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteak ere, akreditatu egiten baititu 109/2015 Dekretuak, ekainaren 23koak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzekoa.

Txekeo teknologikoak programa 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/30 (13:30)

Enpresek berrikuntzaren arloan lehen urratsak egin ditzaten sustatu nahi da, kanpoko agente teknologiko baten laguntzarekin. Konponbidea eman nahi zaio arazo jakin bati, produktu edo produkzio-prozesu jakin bati, edo, gutxienez, horren konponbidea planifikatu, berrikuntza proiektu baten bitartez.

---------

5-100 pertsona arteko langile kopurua duten Bizkaiko enpresak, jarduera nagusia hauetariko bat badute: industria, eraikuntza, garraioa, industriari lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza.

EAE-ko nekazaritzan basogintzan eta arrantza eta akuikultura produktuen sektorretan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzakEskabideak aurkezteko epea:

2019/09/30

Efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lan­kidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan.

---------

·       EAE-ko enpresak, edozein forma juridiko dutela ere.

·       Elkarteak eta fundazioak.

·       Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkide­goak.

·       Teknologia-zentroak.

·       Ikerketarako eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak

EMAITEK PLUS 2019Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/26 (12:00)

Programa honen bidez laguntza ematen zaie Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroei eta Teknologia Zentroei jarduera ez-ekonomikorako. Hartarako finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

---------

Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroak Zentro Teknologikoak.

Ekonomia zirkularreko frogaketa-proiektuetarako, ekoberrikuntzarako eta ekodiseinuko proiektuetarako diru-laguntzak

 

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/18

Industriako materialen eraginkortasuna handitu eta produktuen iraunkortasuna eta eko-diseinua berritzea bultzatu. Hauek laster ionetsiko den“Euskal Herriko Ekonomia Zirkularraren Estrategia 2030”-en ardatz nagusiak dira.

2019ko deialdiak 3 laguntza-lerro ditu:

- Ekodiseinua

- Ekonomia zirkularreko forgaketak

- Ekoberrikuntza

---------

1 lerroan Ekodiseinua eta 2 lerroan Ekonomia Zirkularreko frogaketak diru-laguntza eskuratu ahal izango dute industria sektoreko enpresa pribatuak nagusiki, elikagaien industria, eraikuntzakoa eta enbase eta enbalajeena eta baita konponkketarako zerbitzu aurreratuak eta baita insutriarekin lotutako zerbitzuak ere. 3 lerroan, Ekoberrikuntza enpresa pribatuak eta “Red Vasca de Ciencia, Tecologia e Innovacion”-eko kideak.

 

Kontratazioa

LEHEN AUKERA PROGRAMA

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

Ekintza lerroak:

• Kontratu mugagabeak.

• Gutxienez 6 hilabeteko praktiketako kontratua.

---------

EAEko enpresak

Gazteak EAEko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzak. 2019

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/01/02

2019/10/18

Euskal enpresek EAE-ra itzultzen diren 35 urtetik beherako gazteak kontratatzeko laguntzen oinarriak eta araudia ezartzea, euskal lan-merkatuan haien laneratzea sustatzeko neurri gisa.

---------

Lan-kontratuak egiten dituzten EAEko enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak.

Txanda Kontraturako laguntzak 2019Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/19

Txanda-kontratuetarako laguntzak erregulatzea da programa honen xedea.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak:

• Lanaldi osoko eta muga gabeko txanda-kontratuak, edo iraupen mugatukoak baldin eta, behin hori amaituta edo lehenago, mugagabe bihurtzeko konpromisoa jasotzen bada; enpresek txanda-kontratu horiek egin behar dizkiete eskakizun hauek bete dituzten pertsonei:

- 30 urte baino gutxiago edo 45 baino gehiago izatea.

- Honako egoera hauetakoren batean izatea:

• Kontratuaren hasiera-datan, langabe-izaera edukitzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.

• Enpresarekin iraupen mugatuko kontratu bat itunduta izatea.

• edo, 30 urte baino gutxiago dutenek,

- Enpresa horrekin berarekin praktikaldiko edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua hitzartuta izatea edo 1543/2011 Errege Dekretuak araututako lanez kanpoko praktikaldiren bat egiten aritzea, eta

- Txanda-hartzaile izatera igarotzea kontratu horren edo lanez kanpoko praktikaldiaren indarraldian, edo horiek amaitu ondorengo egunean.

Dirulaguntza eskuratu ahal izateko, txanda-hartzaile gisa kontratatutako pertsonak gutxienez 12.600 euroko ordainsari gordina izan behar du urteko.

---------

EAEko pertsona fisiko eta juridikoak.

EAE-ko langabeei zuzenduta dauden eta kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzakEskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Pres­takuntza espezializatua eta egokia ematea gure erkidegoan ezarrita dauden edo ezarri berri diren enpresek sortutako lanpostu berriei, kontuan hartuta prestakuntza-ekintzen lehentasunezko helbu­rua dela langabeak laneratzea edo berriz laneratzea produkzio-sistemak behar dituen enpleguetan.

---------

EAEn lantokia duten enpresak, edozein dela ere haien forma juridikoa, baldin eta lan-kontratuak egiteko konpromisoa hartzen badute.

30 urte baino gehiagoko luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko diru-laguntzakEskabideak aurkezteko epea:

2019/11/22

30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko laguntzen oina­rriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, pertsona horiek euskal lan-merkatuan laneratzen laguntzeko.

---------

Egoitza soziala edo fiskala EAEn duten enpresak edo erkaundeak.

Digitala
Industria Digitala 2019Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/27

 

Industria Digitala programaren helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak ETE (enpresa txiki eta ertain) eta empresa haundi industrialetan sartzeko.

Diruz laguntzeko moduko jarduerak izango dira EIKTen diagnostiko proiektuak edota EIKTak ezartzeko proiektuak:

1.- Sentsorika, SCADA zerbitizazioa, prozesu industrialen automatizazioa, BIGDATA, Adimen Artifiziala, Machine Learning eta Blockchain.

2.- Errealitate birtuala, areagotua eta mistoa.

3.- Ikusmen artifiziala.

4.- Smart Factory. Prozesu industrialen simulazioa, elkarrekin uztartuko direlarik gaitasun fisikoak eta birtualak.

5.- Robotika kolaboratibo eta malgua.

6.- Fabrikazio gehigarria: ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, laguntza emateko hasierako ideiatik eta diseinutik produkzioraino.

7.- Gamifikazioa. Aholkularitzako proiektuak, zeintzuen helburua baita jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta konprometitzeko.

8.- Merkataritza elektronikoa: Erosketa elektronikoak, Salmenta elektronikoak, B2B proiektuak (Business to Business) edo B2C (Business-to-Consumer).

9.- Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantenimendu prebentiboa, Hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa.

10.- Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).
Enpresa Handien kasuan, ezingo dira diruz lagundu 9 eta 10. puntuetan azaldutako ekintzak.

---------

EAEko Industri arloko enpresek edo horiekin lotutako zerbitzu teknikoetakoek (produktu-prozesuarekin lotuak) eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenek eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako talde industrialetako matrize-enpresek.
“Zibersegurtasun Industriala” ProgramaEskabideak aurkezteko epea:

2019/11/28

Programa honen xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.

---------

Jarduera Industrialeko zentro bat EAEn duten industri arloko manufakturako enpresak eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenak.
Bestelakoak
 

Krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntzak

BIDERATU BERRIA PROGRAMA
Eskabideak aurkezteko epea:

2019/09/30

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko industria-arloan laguntza-programa bat arautzea, krisialdian dauden enpresak berregituratzera eta berrabiaraztera bideratuta.

Ebazpen honen xedea 2017ko urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2018ko ekitaldiko deialdia egitea da; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira.

---------

Erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoetako (produktu-prozesuari lotuak) ETE industrialak edota komunikazio eta informazioaren gizartearen arlokoak betiere krisi-egoeran badaude.

  2019an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (LANHITZ)

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/03
Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2019an euskararen erabilera eta presentzia areagotzea.

---------

EAE-ko pertsona fisiko edo juridikoak.

Ingurumena
  Industria arloan energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzak. 2019Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

EAEn kokatutako industria arloko eraikinetan eta instalazioetan energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak sustatzea eta energia berriztagarrien erabilera areagotzea.

---------

• Industria arloko izaera pribatuko edozein pertsona juridiko.

• Energia Zerbitzu Enpresa (ESE) moduan diharduten edozein pertsona juridiko.

   Hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programa Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua.

---------

•  Izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak eta etxejabeen elkarteak eta merkataritza sozietateak edo antzeko elkarteak.

   Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua.

---------

•  Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak. udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak. izaera publiko edo pribatuko edozein sozietate publiko.
  Elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programaEskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua.

---------

•   Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak. udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak. izaera publiko edo pribatuko edozein sozietate publiko.
  Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programa Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

Energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotu, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortu, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitu, kontsumitzeko energia gutxiago erabili eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murriztea da programa honen helburua.

---------

•  Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak. udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak. izaera publiko edo pribatuko edozein sozietate publiko,
   Garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programa 2019 Eskabideak aurkezteko epea:

2019/10/31

EAE-n barruan garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko proiektuak sustatzea. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da.

---------

Ÿ• EAE-ko izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak.

Ÿ• Nortasun juridikorik ez duten enpresen partzuergo, talde edo elkarteak; EAEko lurraldean, Laguntza Programa honen 4. Oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte.
   EAE-ko industria sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikorako jarduketerako laguntzakEskabideak aurkezteko epea:

2019/09/30 – 2020/12/31

Industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizien­tzia energetikoa lortzeko jarduketetarako laguntzen programak arautzen dituen apirilaren 12ko 263/2019 Errege Dekretuan ezarritako laguntzetarako deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkide­goko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzeko.

---------

·   Industria-sektoreko ETE edo enpresa handitzat hartzen diren enpresak.

. Zerbitzu energetikoen enpresak, mota horretako zerbitzuak ematen dituzten erakundeen definiziorik zabalena hartuta.